Pasaiak - podcast cover

Pasaiak

EITB Radio Televisión Pública Vascaguau.eus
Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

Nick Lowe: Famarik gabeko ospea

Nick Lowe Erresuma batuan jaio zen aurreko mendearen erdialdean (Walton-on-Thames, 1949). Pop abestietako riff gogoangarriak eta koru itxaskorrak ez dira erraz sortzen eta horretan ez dago inor Nick Lowe baino hoberik. Berdin du onenaren zerrendetan agertzen ez bada edo eta Grammy-rik irabazten ez badu.Britainia Handiko musika-industrian 1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera nabarmendu den pertsonaia da. Abeslari, musikari, musikagile eta ekoizle ingelesa.Bere abestirik ezagunenak, "Cruel to Be...

May 10, 202359 minSeason 2Ep. 42

Johnny Cash: Beltzezko gizona

Presidenteen nahiz presoen aurrean abestu zuen Johnny Cash-ek (Arkansas 1932-2003) eta hainbat musikari ezagunek baino "hit" gehiago izan zituen. Bob Dylanen mailako artistengan eta hurrengo country, folk eta rock belaunaldietan izan zuen eragina; batzuek Gangsta rap-aren aurrekari ere jotzen dute.Estilo propioa zuen Cash-ek, konparaezina eta sailkaezina. "Pasaiak" podcastaren atala hasteko zergatik beti beltzez jazten zen azalduko digu Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sak...

Apr 26, 202355 minSeason 2Ep. 41

Emmylou Harris: ''Mundua handiagoa eta txikiagoa, baliotsuagoa eta ederragoa da bere abestiei esker''

Emmylou Harris (Alabama AEB, 1947). Willie Nelson-ek behin esandakoa gogoratuz, asko gara Emmylou Harris abeslariarekin maitemindurikoak. "Besteek ez dute ezagutzen" gaineratu zuen countryman ospetsuak.Gutxik esan dezakete Gram Parsons, Bob Dylan eta Neil Young-ekin grabatu izan dutela, eta "Pasaiak" podcastaren atal honetan artista eredugarri honen ibilbidea bildu digu Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten ...

Apr 11, 202359 minSeason 2Ep. 40

1982: Pop musikaren aro berria (II)

1982. urtea "aldaketaren" urtea izan zen musikari dagokionean ere.Euskarri bat aurkeztu zen, CD-a; joera berriak indartu, tecnoa; eta gure testu inguruan hedabide berriak sortu, hau da, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista.Irantzu Karrerak play zerrenda osatzen jarraitu du eta "Pasaiak" podcastean bildu du urte hartako onena. Ez galdu!"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Mar 29, 202358 minSeason 2Ep. 39

The Proclaimers: Eskoziako biki aldarrikatzaileak

The Proclaimers anaiek Eskoziako hari finez jositako folk, rock eta country doinu borobilak dituzte. Mundu osoan ezagutzen diren himno zuzenak. Politikoak batzuk, aski ezaguna bait da euren indepentziaren aldeko jarrera.Charlie eta Craig Reid, Edinburgon jaio ziren (Leith, 1962), bikiak dira eta antzematen da lortzen duten konplizitatean. "Letter from America", "I'm On My Way" eta "I'm Gonna Be - 500 Miles" abestiek egin dituzte ezagun. Irantzu Karrerak murgilduko gaitu beren abestietan "Pasaiak...

Mar 15, 202358 minSeason 2Ep. 38

Etta James: Mick Jagger, Beyonce eta Adelen inspirazio

Etta James (Kalifornia 1938-2012) Soul eta blues kantari bikaina egiteaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuen. Etta James gehien mirestu izan duten musikarien artean, Janis Joplin edota Beyonce azpimarra daitezke eta musikaren munduan egin zituen bost hamarkadetan "At Last"en moduko abesti errepikaezinak utzi zituen.Irantzu Karrerak laburbildu digu "Pasaiak" podcastaren atal honetan"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo...

Mar 01, 202329 minSeason 2Ep. 37

Gram Parsons: Country musika modernizatu zuen gizona

Orokorrean, Gram Parsons Country-Rockaren sortzaile jotzen da, hau da, blues, country eta rock musikak uztartu zituena. Baina, Joshua Tree-n hil zen 1973ko irailean eta ez zuen hasitako bide berria loratzen ikusterik izan. 26 urte zituen eta legenda hilezkor bihurtuko zen, Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan azaltzen digunez."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Feb 15, 202353 minSeason 2Ep. 36

Supertramp: Arlote “super-milioidunak”

Holandar aberats baten laguntzari esker abiatu zen, 70eko eta 80ko hamarkadetako talderik ikonikoenetakoa. Ia gauetik goizera milioika disko saltzen hasi ziren eta "Breakfast in America' izan zen 1979an mundu osoan gehien saldu zuen diskoa.Supertramp-en diskografia errepasatu du Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podcastaren atal honetan: "Dreamer", "Give a Little Bit", "The Logical Song" edota "It's Raining Again" moduko betiko hit ospetsuen ondoan, urrea balio duten abesti ezezagunagoak topatuko ditu...

Feb 01, 202359 minSeason 2Ep. 35

Joni Mitchell: Bere belaunaldiko emakumezko artistarik itzal handienekoa

Joni Mitchell-ek (Alberta, 1943) mota guztietako talde eta abeslariengan izan du eragina: Prince, Diana Krall, Morissey, Madonna, Sheryl Crow edota George Michael, horien artean. Bi hamarkada luze eszenategietatik kanpo egon ondoren, agertokietara itzuli zen ustekabean, 2022ko udan. Aurrez, musika plataforma erraldoi batetik kendu egin zituen bere abestiak Neil Young-ek hasitako matxinanarekin bat eginez."Both sides now", "Big yellow taxi", "A case of you"... XX. mendeko musikaren historia zati ...

Jan 18, 202358 minSeason 2Ep. 34

Joan Manuel Serrat: ''Emozioen alkimista''

Bere abestiekin zauriak sendatzen dituela dio Joaquin Sabinak, "Mi Primo el Nano" abestiaren letran eta egia da "Mediterraneo", "Paraules d'amor", "Cantares" edota "Canco de Matinada" katalanez nahiz gazteleraz idatzi diren abestirik onenen artean daudela. Eta bestalde, bere bizitza zein obraren atzera begirako honetan ez dugu ahaztuko, Tolosaldean ibili zela praktikak euskal enpresa batean egiten eta euskaraz kantatzen entzungo dugu "Edurne" abestian.Irantzu Karrerak gogora ekarriko du guzti ho...

Dec 28, 20221 hrSeason 2Ep. 33

Charles Aznavour: Kultura Frantzesaren izar armeniarra

Charles Aznavour kultura frantzesak eman duen abeslari, aktore eta konposatzaile handienetakoa izan zen . Mundu osoan sakabanatuta zeuden armeniarren ahotsa, izan zen. "Ezin dira banatu, esaten zuen, kafea eta esnea bezala"Berari eskaini diogu, "Pasaiak" podcastaren atal hau."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Dec 14, 202257 minSeason 2Ep. 32

1982: Pop musikaren aro berria (I)

1982. urtea, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista abian jarri ziren urtea borobila izan zen arrazoi askorengatik; esperimentazio eta estilo-nahasketa garaia izan zen, eta Depeche Mode, The Clash, Michael Jackson, Supertramp, Yazoo eta Oskorri, nahiz Itoiz moduko talde eta bakarlarien abestirik sonatuenena, ere bai. "Thriller", "Should I stay or Should I Go", "Euskal Herrian Euskaraz", "Only You", "Marilyn"… 1982an argitaratu ziren!Pop musikaren historian urterik aberatsenetakoa izan zenaren soin...

Nov 24, 202257 minSeason 2Ep. 31

The Mamas and the Papas, hippie mugimenduaren soinu banda

The Mamas and The Papas 60ko hamarkada ondoen irudikatzen duen taldeetako bat da, zalantzarik gabe. Hippy talde ezagunenentarikoa izan zen. Gizonak eta emakumeak elkarrekin abesten zuten lehen talde ospetsuetako bat. Eta polemikoenetako bat era bai nahiz eta itxura lasaia eman "California Dreamin" edota "Monday Monday" moduko kantu delikatuekin.Irantzu Karrerak zerrendetako goienera iritsi zen laukote honen historia azaldu digu "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren ing...

Nov 11, 202243 minSeason 2Ep. 30

Pavarotti: Do akutuen erregea

Luciano Pavarotti gure garaiko opera abeslari handienetarikoa izan zen eta askoren ustez baita XX garren mendeko pertsona publiko garrantzitsuenetarikoa ere. Oso operazaleak zirenak eta ez zirenak ere maitemindu zituen bere ahots harrigarriarekin.2007ko irailaren 6-an zendu zen antzoki zein plazarik ospetsuenetan abestu zuen Modenako tenor erraldoia, eta bere ibilbidean atzera egin du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera ema...

Nov 02, 202259 minSeason 2Ep. 29

The Beach Boys: Pop musikaren Olatu perfektua

Zer litzateke uda hondartzako musikarik gabe? Hawthorne, Kaliforniako taldea izan zen 60ko hamarkadan surf musika nortu zuena. Baina ez hori bakarrik.Brian Wilsonek, The Beach Boys taldearen buru zela, historiako kantarik onenetako batzuk idatzi, moldatu eta ekoiztu zituen."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Jul 07, 202243 minSeason 1Ep. 28

Paul McCartney: Ongietorri 80ko hamarkadara!

Paul McCartney-k (Liverpool 1942) The Beatles taldearentzat egin zituen abestirik onenak gogoratu ditugu "Pasaiak" podcastaren atal honetan."All my Loving"-etik "Yesterday"-ra, alfabeto ordena jarraitu du Irantzu Karrerak, "Maccak" "The Lyrics" liburuan egin duen moduan.Tartean musikaren maisulan handienetakoak entzungo ditugu, "Hey Jude", "Let It Be" edota Penny Lane" eta inspirazioa nondik etorri zitzaion jakingo dugu.Zorionak paulmccartney. Welcome to the 80s!"Pasaiak" podcastak musikaren ing...

Jun 22, 202258 minSeason 1Ep. 27

Ella Fitzgerald: Jazzaren ahotsa

Ella Jane Fitzgerald ( Virginia AEB, 1917 – 1996) Ahots malgua zuen abeslaria, irismen handikoa, zehatza eta adinik gabea.Jazzeko handi guztiekin lan egin zuen, besteak beste, Duke Ellington, Count Basie, eta Benny Goodman-ekin (edo, batzuk esango dute, haiek izan zutela berarekin jarduteko zortea!)Grammy bat eskuratu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen, emakumezko jazz-abeslari ezagunena mende erdi baino gehiagoan. Baino gauza bat leporatzen zioten, kanta tristeak ere kanta alai bihurtze...

Jun 08, 202258 minSeason 1Ep. 26

Hip Hop-ak 50 urte bete ditu. Hemen rap musikaren historia!

Hip-Hoparen historian sakondu dugu.70eko hamarkadan New York-en sortu zen kultura honek bere biziko garrantzia izan du dantzan, artean, modan eta musikan.Nola zabaltzen joan zen ikusiko dugu era guztietako doinu eta estiloekin nahasten, eta duela 25 urte musika mundua astindu zuten 2Pac eta Notorious Big-en hilketak ere azaldu ditugu. Lanbide arriskutsua dirudi, ikerketa baten arabera gutxienez 65 rapero hil dira bortizki azken hiru hamarkadetan.Raparen eragin globala aztertu du Irantzu Karrerak...

May 25, 202256 minSeason 1Ep. 25

Eurovision: Musika, lehiaketa eta ikuskizuna

Kirolaz kanpoko gertaerarik ezagunena da Eurovision Musika Lehiaketa. Europako herrialdeak mugaz haraindiko telebista-emisioen bidez lotzeko azken helburuarekin, sortu zen lehiaketa ezaguna, Bigarren Mundu Gerraren ondoren.1956an Eurovision-eko lehen musika jaialdia egin zenetik behin bakarrik huts egin du, COVID 19arengatik; UER erakundeak hiru minutuen araua sartzea erabaki zuen 1957an; eta eszenatokian sei pertsona baino gehiago egotea galarazten du maiatzean egin ohi den jaialdiaren beste ar...

May 11, 202254 minSeason 1Ep. 24

Van Morrison: ''Baditut ''Brown Eyed Girl'' baino hobeak diren 300 abesti''

Duela 55 urte, musikari ipar irlandarrak bere estreinako diskoa grabatu zuen,"Blowing Your Mind". Bertan bildu zuen -estudioko 42 lan baino gehiago egin ondoren ere- bere katalogoko kanta ezagunenetako bat izaten jarraitzen duen, "Brown Eyed Girl".Geroztik, abesti ahaztezinak kaleratu ditu, "Gloria", " Into the Mystic" edota "Why must I always explain"... eta oraindik ere kaleratzen jarraitzen du, zorionez!"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, dis...

Apr 27, 202258 minSeason 1Ep. 23

Judy Garland: Ostadarraren argiak eta ilunak

Ostadarraren azpian ibiliko gara "Over the Rainbow", zenbait adituren ustez, XX garren mendeko abestirik onena dena gogoratuz. "Oz-eko Aztia" pelikulan, Judy Garland, zine musikaren ikono handienak interpretatu zuen.Larrosa koloretik baino, urdin eta bioleta gehiago izan zituen aktore eta abeslariaren bizitza laburbilduko dugu "Pasaiak" podcastaren atal honetan. Irantzu Karrerak azalduko dizkigu abeslari eta aktore handi honen argiak eta ilunak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko a...

Apr 13, 20221 hrSeason 1Ep. 22

Silvio Rodriguez: “Konposatzeko konposatu, abesteko abestu, inoiz ulertu ez ditudan gauzak dira”

El Salvadorreko gerraren garaian munduaren arreta erakartzeko, "Unicornio", bere kantarik entzutetsuenetakoa salvadortar herriari eskaini zion Silvio Rodriguezek; Roque Dalton poeta-gerrilariaren oroimenez.Berrogei urte bete dira eta eduki liriko handiko "Adarbakar urdin" honen aitzaikian, kubako poeta eta musikariaren ibilbidea laburbildu du Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podkastaren atal honetanSilvio, gaztelaniazko abestien egilerik garrantzitsuenetakoa izan da XX.garren mendean. Iraultzaren eta...

Mar 30, 202256 minSeason 1Ep. 21

Udaberria!

Eguraldia epeltzen hasi da, eguna luzatzen eta kimuak loretzen…Udaberria heldu dela esan nahi du eta historian zehar musikariak nola inspiratu dituen ikusiko dugu.Johan Strauss, Beethoven, Haydn edota Vivaldiren ondoan, Elly Ameling abeslaria, Gerald Moore pianista Dietrich Fisher Discau braitonoarekin, eta Zea Mays taldea ekarri ditugu; Suediako koru bat ere bai eta baita Txinako musika ere.Ongietorri Udaberrira! Negua joan da eta...

Mar 16, 202259 minSeason 1Ep. 20

The Everly Brothers: Rock-baladaren kanonak ezarri zituen bikotea

50eko hamarkadaren azken urteetan eta 60koaren hasieran, Everly Brothers bikotea jaun eta jabe izan zen Atlantikoaren bi aldeetako musika zerrendetan. Everly anaien ia etenik gabeko arrakasten eragina sekulakoa izan zen. Batetik, entzulearen bihotzera iristeko estrategiarik onenak erakutsi zituzten eta, bestetik, euren ahots armonia zoragarriekin "beat" taldeen soinuaren oinarria jarri zuten. "Bye Bye Love" edo "All I Have To Do Is Dream" moduko abestiei esker errekor historikoa ezarri zuten.Ask...

Mar 02, 202256 minSeason 1Ep. 19

Giorgio Moroder: ''Ez naiz disko musikaren aita, osaba bakarrik''

Giovanni Giorgio Moroder (Bolzano 1940), House nahiz Elektro musikan aitzindaria dugu. Musikari italiarrak, sintetizadoreak erabiliz Disko musika eraberritu zuen 1970eko hamarkadan eta geroago Techno musika deituko zena sortu.Hainbat Oscar sari irabazi ditu konpositore edota ekoizle moduan eta batez ere Donna Summer-ekin egindako lanagatik ezagutzen da; besteak beste, "Love To Love You Baby" eta "I Feel Love" abestiengatik.Irantzu Karrerak bere arrastoa jarraitu du "Pasaiak" podcastaren atal hon...

Feb 16, 202249 minSeason 1Ep. 18

Ruben Blades: 60 urte saltsa musikan

Ruben Blades Bellido de Luna (Panama Hiria 1948). Musikari eta konpositorea, ideologo eta politikaria. Ruben Blades izan da saltsa musikaren berritzaile nagusia. Jendearen hankak mugituz bihotzak eta neuronak ere mugitu ditu azken sei hamarkadetan. Inoizko saltsa diskorik salduena argitaratu zuen; "Siembra"-ren letrak herri herrikoak dira mezu bat helarazi nahi bait dio Latinoamerika osoari.Panamako presidentziara aurkeztu zen 1994an eta ez du baztertzen berriro saiatzea. Izan ere, "Pedro Navaja...

Feb 02, 20221 hrSeason 1Ep. 17

Creedence Clearwater Revival: Rock eta Country musikak arrakastaz bateratu zituen taldea

60ko hamarkadan Creedence Clearwater Revival talde garrantzitsuenetakoa izan zen eta sei urte eskasean country-rockaren haziak erein zituen. Arrakasta meteorikoa izan zuten: inor ez izatetik gorenera iritxi ziren bi urtetan! Baina amaiera ere oso azkar iritsi zen eta azkenerako kideen arteko talka, demanda judizial eta gorrotoek bideraezina egin zuten Fogerty anaien proiektua.Nolanahi ere, grabatu zituzten zazpi diskoetatik bost harrigarriak dira, eta "Have You Ever Seen The Rain" bezain abesti ...

Jan 25, 202253 minSeason 1Ep. 16

David Bowie: Gainerakoengandik pauso bat aurrerago beti

David Robert Jones, David Bowie-k (Londres 1947-New York 2016) guztiz barneratua izan zuen artista bizitza eraman nahi zuela. Txikitatik, musikan nahiz abesten nabarmendu zen eta 9 urte zituenerako dantzari harrigarria zen. Gerora, zinean edo eta antzerkian jardun zuenean ere bere estilo pertsonala erakutsi zuen, iraultzailea eta inspiratzailea.Moldeak apurtu zituen eta "Pasaiak" podcastaren ale honetan Irantzu Karrerak argi uzten du, Bowiek ez zituela modak jarraitzen. "Space Oddity" eta "Ziggy...

Jan 11, 202259 minSeason 1Ep. 15

Blondie: Emakume bat buru zuen lehen pop talde arrakastatsua

New York-eko underground mugimenduaren baitan Ramones edo eta Velvet Underground-en urte berean sortua, Deborah Harry-ren taldea punta-puntan ibili zen 70eko hamarkadaren amaieratik, 80ko hamarkadaren hasierara arte. "Blondiemania" moduko bat eman zen, aurrez The Beatles-ek ezagutu zuenaren antzera. Ez da kasualitatea bi taldeen izenak "B" hizkiz hastea: Beatles eta Blondie, disko dendetako apaletan aldamenean egotea oso interesgarria izango zela pentsatu zuen Debbie Harry abeslariak.Hile hori t...

Dec 29, 202152 minSeason 1Ep. 14

Ludwig Van Beethoven: “Ez dezagun isiltasuna hautsi, hobetzeko ez bada”

Ludwig van Beethoven, (Bonn 1770-Vienna 1827) ziurrenera munduan sona handieneko musikaria da. Beethoven gortu egin zen eta bere azken urtetan ezin zuen instrumenturik jo eta konposatzen zuen musika ere ez zuen entzuten."Patetica" sonataren ondoren entzumen arazoekin hasi zen eta mundutik nola urrutiratzen joan zen antz ematen da bere lanetan. Zorionez ez zuen musika utzi eta, paradoxikoki, bere obraren gailurretako batzuk bizitzaren azken aldera idatzi zituen. "Eroica", 5garren Sinfonia, "Clair...

Dec 14, 202158 minSeason 1Ep. 13
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android