Eurovision: Musika, lehiaketa eta ikuskizuna
May 11, 2022•54 min•Season 1Ep. 24
Episode description
Kirolaz kanpoko gertaerarik ezagunena da Eurovision Musika Lehiaketa. Europako herrialdeak mugaz haraindiko telebista-emisioen bidez lotzeko azken helburuarekin, sortu zen lehiaketa ezaguna, Bigarren Mundu Gerraren ondoren.1956an Eurovision-eko lehen musika jaialdia egin zenetik behin bakarrik huts egin du, COVID 19arengatik; UER erakundeak hiru minutuen araua sartzea erabaki zuen 1957an; eta eszenatokian sei pertsona baino gehiago egotea galarazten du maiatzean egin ohi den jaialdiaren beste arau nagusietako batek."Pasaiak" podcastaren atal honetan, hamaika anekdota eta bitxikeria bildu ditu, Irantzu Karrerak. Eta, irabazlea ez dela beti abestirik onena izango frogatzen ahaleginduko da."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android
