Mikel Laboa Manzisidor (Donostia 1934-2008). Mikelek esaten zuen hizlari eskasa zelako aukeratu zuela kantagintza. Artxiboetatik bere oroitzapenak bilduz eta nahi zuen bezala, kantuz, gogoratuko dugu askorentzat euskal musikaren patriarka izan zena. "Txoria Txori" da bere abestirik sonatuena eta honekin lortu zuen, Bernardo Atxagaren ustez musikari bakan batzuk lortzen dutena, jendeak jatorri tradizionala duela pentsatzea.Mikel Laboak herri kantagintza eta abangoardia inork ez bezala ezkondu zit...
Dec 01, 2021•1 hr•Season 1Ep. 12
Simon & Garfunkel 60ko hamarkadako bikoterik ospetsuena izan zen eta hurrengo belaunaldiei doinua jarri zieten "Mrs. Robinson", "The Boxer" nahiz "The Sound of Silence" moduko abestiekin. Paul Simon zen kantugilea eta Art Garfunkel abeslaria, "Burua" eta "Ahotsa" ziren; baina bien arteko ezin ikusia jakina zen eta "txakurraren eta katuaren moduan" ibili ziren. 1970ean, "Bridge over Troubled Water" argitaratu ondoren desegin ziren, pop musikaren historian kantu ahaztu ezinenetakoak utziz.Iran...
Nov 16, 2021•55 min•Season 1Ep. 11
Liverpool-eko musikariaren bakarkako ibilbidean zehar jarraituko dugu podcastaren bigarren atalean. John Lennon-ek 1971an erabaki zuen Erresuma Batua utzi eta Estatu Batuetako saltoa egitea; sekula gehiago ez zuen bere jaioterria zapaldu. New Yorkek hartu zuen altzoan, naiz agintariek ez zuten oso gogoko eta erresidentzia baimena berritzeko zailtasunak jarri. Nixon presidentea eta bere oinordekoekiko oso kritiko izan zen beti.Yoko Ono, emazteak, pisu handia izan zuen Lennonen pentsamenduan eta f...
Oct 15, 2021•54 min•Season 1Ep. 10
Beatles taldearen sortzaile abeslari eta arima izan zen John Lennon (Liverpool 1940-New York 1980), XX. mendeko kantu ezagunenen sortzaile ere izan zen. Berrogei urtetik gora dira hil zutela eta oraindik ere ahoz aho dabil bere izena."Pasaiak" podcastaren ale honetan, Lennon-en bakarkako ibilbideari erreparatuko diogu. Beatles 1970 urtean banatu eta tirokatuta hil zuten arte, hamar urte emankor izan zituen musikariak, himno gisara errepikatu diren kantuak sortuz, besteak beste. Gaiak ugari izan ...
Oct 15, 2021•53 min•Season 1Ep. 9
Aretha Louise Franklin (Memphis 1942-Detrit 2018) Gospelarekin lotzen dugu zuzenean. "Queen of Soul" edo"Lady Soul" goitizenez ezaguna sei hamarkadatan izan da Soul-aren adierazle nagusia. Aita predikadorea zuen eta elizan kantatuz egin zen ezagun, zeukan dohain berezia garatuz joan zelarik. Emakume izanda, jarri zizkioten oztopoak gainditzea lortu zuen bere kantaera eta ahots erabakigarriarekin eta "Izar" izaera giza eskubideen eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egiteko baliatu...
Jul 16, 2021•59 min•Season 1Ep. 8
Montserrat Caballe (Bartzelona 1933-2018) XX. mendeko sopranorik handiena da askoren iritzirako. Gerra osteko Bartzelonan zail egin zitzaion musikan aurrera egitea, amak erakutsi zion oinarrizko solfeoa eta josten atera zuen bizi modua gaztetan. Baina ekinaren eginak eta mezenasen baten laguntzari esker hasi zen bakarlari gisara bere hiriko Liceo-n. Horrexegatik zuen horren maitea Liceo-k eman zion urrezko domina jasotako sari ugarien artetik.Ehunka operatan parte hartu zuen gutxienez ehun perts...
Jul 16, 2021•1 hr•Season 1Ep. 7
Rock psikodelikoaren aitzindaria izan zen Pink Floyd banda. Erresuma Batuan 1965ean sortua eta 70. hamarkadan erreferentea. XX. mendeko ikono gisara hartzen dira eta ez musikan bakarrik, baizik eta kulturan. Eurak izan ziren, adibidez, emanaldietan musika efektuak sartzen hasi zirenak. Filosofia oso bat eraiki zuten letra eta soinuen bitartez, disko bakoitza maisu lan bilakatu zutelarik. Rock sinfonikoaren arrastoa jarri zuten, beste talde eta musikari askoren erreferentzia ezinbeste bilakatuz.N...
Jul 16, 2021•1 hr•Season 1Ep. 6
Irlandako Folk tradizionala oinarri hartuta Punk-a egin zuen taldea da The Pogues. Jem Finer, Spider Stacy y Shane MacGowan-ek sortu zuten 80ko hamarkadan baina zortzi kide izatera ere iritsi ziren une gorenean.Gerta ala gerta, humorea galtzen ez zuen taldea beren abestietako hitzetan antzematen bezala. Bizitzeko modu anarkikoa zuten taldeko kideek eta beren emanaldiak festa amaigabean bilakatzen ziren fama dute. Hordituta amaitu zuten kontzertu bat baina gehiago. Irlandako abesti iraultzaileak ...
Jul 14, 2021•58 min•Season 1Ep. 5
Gitarra flamenkoa, Paco de Luciaren eskuetan ezagutu dugu askok. Amarengandik hartu zuen izen artistikoa Luciak, berezko izena Francisco Sanchez Gomes (Algeciras 1947) bai zuen eta hark lortu zuen bere ihardunean Flamenkoan gitarrari ordura arte eman ez zitzaion garrantzia ematen. Kantuari edo dantzari, laguntza emateko tresna erdi gunera ekarri zuen. Camaron de la Isla eta biek eman zuten aurreneko urrats handia eta gerora, Flamenkoa, Jazza eta beste musika estilo batzuen arteko fusioaren bidet...
Jul 14, 2021•52 min•Season 1Ep. 4
Lau hamarkada dira, The Police taldeak "Ghost in the Machine" diskoa argitaratu zutenetik. "Every Little Thing is Magic" bezalako abestiekin britainiarren lanik sonatuenetakoa izan zen. Beren ibilbidean zehar 200 milioi kopia saldu zituen munduan The police-k. Punk mugimendua puri-purian zegoen garaian sortu ziren eta "new wave" deritzanean kokatuta dago pop-rock taldea.Sting (Gordon Matthew) baxuak gidatuta, Andy Summers gitarra joleak eta Stewart Copelan bateriak osatu zuten taldea eta arrakas...
Jul 14, 2021•59 min•Season 1Ep. 3
Zineari lotutako izena da Ennio Morricone-rena, bost ehundik gora filmetarako soinu bandak egindakoa da musikaria. Aita ere musikaria zuen eta haren eskutik iritsi zen kontserbatoriora haurrak zeukan dohaina ikusita. Sei urterekin egin zuen aurreneko konposizioa eta 2020an hil zen arte, etengabekoa eta oso emankorra izan zen bere sormena. Hala ere bizitzaren amaiera arte ez zuen lortu Oscarra irabaztea- 2016an "The Hateful Eight" filmaren soinu bandarik onenagatik saritu zuten eta aurrez ohorezk...
Jun 18, 2021•59 min•Season 1Ep. 2
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan. Nonbaitetik hasi behar eta izen handi bat aukeratu dugu lehen atalerako, zortzigarren hamarkadan sartu berria den Bob Dylan (Duluth, Minesota, 1941). Jaiotzako izena, Robert Allen Zimmerman du, baina gitarrari heldu eta abestiak sortzen hasi zenetik Bob Dylan bezala ezaguna da mundu osoan. Herri musikaren arlotik egin dio musikari ekarpena, askoren iritziz, berau aldatu arte.So...
Jun 08, 2021•59 min•Season 1Ep. 1