Pasaiak - podcast cover

Pasaiak

EITB Radio Televisión Pública Vascaguau.eus
Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

Rubber Soul, Beatlesen iraultzaren hasiera

1965 urte amaieran, Liverpooleko musikariek mundu guztia harritu zuten ”Rubber Soul” diskoan bildutako hamalau abestiekin. Banan-banan aztertu ditugu eta dituzten bertsio guztietatik esanguratsuena aukeratzen ahalegindu. Lennon zein McCartneyren kanten estilo bereziak ikusi ditugu eta, letretan, aukera berriak esploratzen dituen talde helduago baten aurrean gaudela erakutsiko digu, Irantzu Karrerak.

Jun 18, 202558 minSeason 3Ep. 72

Eric Clapton (II): Gitarraren azken heroia

Chicagoko bluesaren eta Buddy Guy, Freddie King edota B.B. King moduko gitarristen ereduak sintetizatuz sortu zuen bere estiloa Eric Claptonek. “Pasaiak” podcastak musikariari eskaintzen dion bigarren atalean Irantzu Karrerak gogoratzen digun bezala, munduan izan den bigarren gitarristarik onena aukeratu zuen Rolling Stone aldizkariak, Jimi Hendrixen atzetik.

Jun 04, 202559 minSeason 3Ep. 71

Eric Clapton (I): "Musika, sendatzaile bihurtu zen niretzat"

Eric Claptonen bizitza ez da arrosa kolorekoa izan. Adikzioak, tragedia eta nerbioetako gaitza; muturreko egoerei aurre egin behar izan die. Baina gorabehera horiek ez dute musikatik desbideratu eta historiako gitarristarik onena jotzen dute, Jimi Hendrixen ondoren.Irantzu Karrerak bi ataletan laburbilduko digu “Slowhand” ezizenez ezagutzen dugun musikariaren ibilbidea.

May 21, 202553 minSeason 3Ep. 70

Mark Knopfler (II) : Gizon diskretua, sailetik aparteko gitarrista

1985ean, Dire Straits-en "Brothers in Arms" fenomeno globala bihurtu zen. Mark Knopfler zuten talde buru eta aurretik zein ondoren, bakarlari modura edota beste batzuekin elkarlanean argitaratu duen musikaren onena biltzen jarraitu du Irantzu Karrerak, “Pasaiak” podcastaren atal honetan.

May 07, 202553 minSeason 3Ep. 69

Mark Knopfler (I): “Dire Straits-en musikak jende askoren bizitza aldatu zuen"

Knopfler-ek gitarra jotzeko garatu zuen estiloan zerikusi handia izan zuen bere jatorri apalak: hamabost urterekin, gurasoek esfortzu handia eginez bere lehen gitarra oparitu ziotenean ez zekiten anplifikadorerik gabe ez zebilenik, eta “Fingerpicking”, hau da, hatzekin jotzen hasi zen.

Apr 09, 202553 minSeason 3Ep. 68

1985, Euskal Musikaren loraldia

1985. urteak eman zuenarekin jarraituz, euskarazko musikari gainbegiratu dio Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.Kantautore-mugimendutik eta euskal rock erradikalera, Itoiz edota Errobiren pop-rocketik pasatuz.

Mar 26, 20251 hrSeason 3Ep. 67

1985, musika urte aparta

1985 “ Live is Live”-en uda izan zen; sorbalda handi eta neoi koloretsuen zoriontasunarekin lotzen dugu. Bainan benetan izan al zen halako euforiarik?Berrogei urte bete dituzten musikaren klasiko handiak errepasatzen jarraitu du Irantzu Karrerak, “Pasaiak” podcastaren atal honetan.

Mar 12, 20251 hrSeason 3Ep. 66

1985, nostalgia modan dago

80ko hamarkadak utzi zizkigun kantak dira askotarikoenak, eklektikoenak, itsaskor eta nabarmenenak.Garai hartako modaz pentsatzen duzunaz harago, musikan urte aparta izan zen 1985garrena Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan gogorarazi digun bezala.

Feb 26, 202559 minSeason 3Ep. 65

The Beatles, “Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band”

Musikaren mundua guztiz aldatu zen 1967ko ekainaren 1etik aurrera. Disko honekin, pop musikaren kontzeptua artearen mailara igotzea lortu zuten “The Beatles” taldekoek.“Pasaiak” podcastaren atal honetan, maila guztietan iraultzailea izan zen lan honi buruzko xehetasun guztiak emango ditu Irantzu Karrerak.

Feb 12, 202547 minSeason 3Ep. 64

Sam Cooke, lehen bisionario afroamerikarra

Sam Cooke (Mississippi 1931-1964) Soul musikaren abeslari garrantzitsuenetakoa izateaz gain, bere diskoetxea sortu zuen lehen konpositore eta enpresari beltza izan zen."A Change is Gonna Come", "Chaing Gang" edota "What a Wonderful World"-ren egilearen bilakaera sinestezina izan zen eta bere ibilbideak beti goranzko joera erakusten zuen. Hogeitahamairu urterekin tiroz hil zuten eta inoiz ez dugu jakingo zertara iritsi zitekeen, bainan itxura hartzen lagunduko digu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podc...

Dec 04, 202455 minSeason 3Ep. 62

Bruce Springsteen & The E Street Band: ''Rock makina'

"Darkness on the Edge of Town" diskoa argitaratuta, eta ondoren Estatu Batuetan egin zuten 100 kontzertu baino gehiagoko birari esker, Bruce Springsteen eta bere taldearen bertsiorik onena ezagutu zen 1978an.Ondorengo urteetan argitara emandako "The River" (1980), "Nebraska" (1982) eta "Born in the USA" (1984) disko ezagunak ere aztertu ditu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastean New Jersey-ko musikariari eskaini diogun bigarren atalean."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera ema...

Nov 20, 202459 minSeason 3Ep. 61

Bruce Springsteen: Indartsuek bakarrik irauten dute

1984an argitara eman zuen "Born in the USA" diskoa izan zen Bruce Springsteen musikariaren ibilbidea katapultatu zuena. Rockandrollaren erdigunean jarri zuen eta bere belaunaldiaren ahotsa izatea lortu zuen. Baina, aurreko hamarkadan, Asbury Park-eko lokaletan hasten da The Boss-en historia."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Nov 06, 20241 hrSeason 3Ep. 60

Toots & The Maytals, Reggae musikaren arima

"Reggae Got Soul" izan zen The Maytals taldearen hit bat, eta Toots Hibbert abeslariak inork baino hobeto frogatu zuen. Pioneroa izan zen.2020an zendu zen COVIDaren ondorioz talde asko inspiratu eta belaunaldi askori eragin ondoren eta bere ondarea aztertu du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Jun 19, 202437 minSeason 2Ep. 59

Carole King (II) , hain indartsua, hain gertukoa eta freskoa

Carole King-en ibilbidea aztertzen jarraituko dugu Estatu Batuetako musikari erraldoi honi eskainitako bigarren ataleanMusikariari eskainitako lehen atalean esan bezala, kanta asko eta oso sonatuak egin dituen konpositorea da. "Tapestry" diskoarekin jo zuen goia 1971an. Mugarria izan zen, konpositoreak bere musika interpretatzea. Kantuan hasi zenean azaleratu zen haren indarra, eta bere musikaren gertutasuna eta aire freskoa."Pasaiak" podcastaren atal honetan, bere hiru abesti mitikoenak entzung...

Jun 05, 202457 minSeason 2Ep. 58

The Who, zuzeneko talderik onena

The Who talde ingelesa 1964an sortu zen Londresen. Roger Daltrey abeslari nagusiak, Pete Townshend gitarristak, John Entwistle bajistak gehi Keith Moon bateria-jotzaileak osatu zuten eta rockaren historian inoiz izan den talde garrantzitsuenetakoa da."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

May 22, 20241 hrSeason 2Ep. 57

Carole King (I) , Pop musikaren kristalezko sabaia hautsi zuen

Kristalezko horma musikaren munduan hausten aitzinzdarietakoa izan zen Carole King konpositore, pianojole eta abeslari estatubatuarra. Bere ibilbidean zehar idatzi zituen abestietatik ehun, arrakasta zerrendetan sartu dira."Pasaiak" podcastaren atal honetan bere ibilbide oparoa bildu du Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

May 08, 202450 minSeason 2Ep. 56

Ramones, 50 urte lehen kontzertua eman zutenetik

1974ko martxoaren 30ean, punk talde historikoa lagunen aurrean aurkeztu zen Manhattango Performance Studioetan. "Pasaiak" podcastaren atal honetan bildu digu Irantzu Karrerak The Ramonesen ibilbidea."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Apr 24, 202442 minSeason 2Ep. 55

“Waterloo”-k 50 urte bete ditu distirarik galdu gabe

1974eko apirilaren 6an, Eurovisionen, Suedia musikaren mapan ezarri zuen ABBAk "Waterloo"-ren garaipenari esker."Pasaiak" podcastaren atal honetan Suediako talderik garrantzitsuenaren urte luzeko ibilbideaz ari da Irantzu Karrera."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Apr 10, 202451 minSeason 2Ep. 54

Dinah Washington, Blues musikaren erregina

Dinah Washington (1924 –1963) abeslari eta pianista estatubatuarra. Gospel, Blues, Jazz, Rithm and Blues nahiz Pop musikan nabarmendu zenez, AEBetako musikaren historian izan den abeslari moldakorrenetako bat izan zen."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Mar 27, 202458 minSeason 2Ep. 53

The Supremes: Arrakasta masiboa izan zuen lehen talde afroamerikarra

Estatu Batuetako musika popularraren zerrendetan arrakasta handiena izan duen emakume-taldea izan zen The Supremes eta historia egin zuten ez bakarrik musikarekin baita zuten estiloa eta janzkerari esker ere.Irantzu Karrerak emango dizu beren berri, "Pasaiak podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Mar 13, 202432 minSeason 2Ep. 52

Britpop, 30 urte

90.eko hamarkada erdialdean Britaina Handitik zetozen banda batzuk Pop mundua hankaz gora jarri zuten. Blur, Oasis edo Pulp moduko talde ezagunek Iparrameriketako 'grunge' eszenaren aurka laburra bezain interesgarria izan zen 'British' mugimendu bat sortu zuten.Irantzu Karrerak abestirik esanguratsuenak bildu ditu "Pasaiak" podkastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Feb 28, 202458 minSeason 2Ep. 51

Edith Piaf: Bizitza ez denean arrosa kolorekoa

"Kantatuko ez banu, nere buruaz beste egingo nuke" esan zuen behin XX. mendeko abeslari frantses famatuenak. "La Vie en Rose"-ren egileak ez zuen zorte handirik izan arlo pertsonalean eta musikan bilatu zuen babeslekua. Bere abestiak dozenaka telesail eta filmetan erabili dira, eta egunero entzuten dira, modu batera edo bestera."Pasaiak" podcastaren atal honetan bildu dizkisu esanguratsuenak Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, d...

Jan 24, 202450 minSeason 2Ep. 50

Wes Anderson (II), inoiz huts egiten ez duen soinu banda

Zinegile estatubatuarraren katalogoan arakatzen segiko dugu eta bere gustu musikalek ez dutela mugarik baieztatuko dugu berriro. Izan ere, Wes Andersonen zinemari eskeinitako "Pasaiak" podcastaren bigarren atal honetan, flamenkoa zein India, Brasil edota Japoneraino eramango gaituzten doinuak ditugu. Errusia eta Alpeetako folklorea nagusitzen dira bestalde, bere pelikularik sonatuena den "The Grand Budapest Hotel" filmaren soinu bandan. Irantzu Karrerak azalduko dizu."Pasaiak" podcastak musikare...

Jan 10, 202456 minSeason 2Ep. 49

Wes Anderson (I), filmetan musika txertatzen maisua den zinegilea

Wes Anderson (Houston, 1969). Zinemazaleek bere filmetan ager daitezken lekuak bilatzen dituzte munduan zehar.Estetika berezi eta ikusgarria sortu du eta bere filmografian ez da ezer halabeharrez gertatzen. Wes Anderson zine zuzendari estatubatuarraren gustu musikalak aztertuko ditu Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podcastaren atal honetan eta hurrengoan. The Rolling Stones-etik The Clash-era, The Kinks-etik Francoise Hardy-ra."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan...

Dec 27, 202354 minSeason 2Ep. 48

Sinead O'Connor gogoratuz

2023an itzalitako ahots miresgarrietako bat gogorazi nahi izan digu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.Sinead O'Connor (Dublin 1966-Londres 2023). Bere aingeru ahotsa, skin itxura eta bizitzako une eztabaidagarriekin Irlandako musikaririk eta ekintzailerik ezagunenetakoa.Izan zen alien zoragarri hura bezala gogoratuko dugu beti, ausarta, borrokalaria eta hauskorra."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguru...

Dec 13, 202351 minSeason 2Ep. 47

The kinks, sei hamarkada dagoeneko

1964an Londresen sortua sei hamarkada baditu dagoeneko "Pasaiak" podcasataren atal hau eskaini diogun taldeak. The Kinks-en hasierako abestiak Heavy Metala eta Rock Gogorraren aitzindari jotzen dira, batez ere "You Really Got Me", "All Day and All of the Night". Edonola ere, banda britainiarrik erangikorrenen artean finkatzeko bidean, nola doinu leunagoak sartzen joango ziren entzungo dugu.Eta, ezinbestean gogoratuko dugu inoiz idatzi den balada triste ederrenetako bat ,"Days".Ray eta Dave Davie...

Nov 29, 202353 minSeason 2Ep. 46

The Beatles, Now and Then

"Pasaiak" podcastaren atal berri honetan, The Beatlesen "Now and Then", azken azken "miraria", ezagutzera eman digu Irantzu Karrerak.Gainera, kantaz kanta aztertu du haien diskorik onena; "Revolver", musikari askoren oheburuko diskoa da eta inoiz egin den lanik erangikorrena askoren iritziz.Lehen bezala orain, The Beatles euren abestiekin, gure bizitzaren zati direla erakutsiko digu."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten ingu...

Nov 14, 202353 minSeason 2Ep. 45

The Bee Gees: Larunbat gaueko disko musikatik haratago

Disko-musikaren erregeak izan ziren eta historiako talderik onenetakoa, besteak beste euren falsete ospetsuari esker."Massachusetts", "Words" edota "To Love Somebody", munduari bira eman zioten balada zerutiarrak ere idatzi zituzten eta "Pasaiak" podcastaren atal honetan gogoratu digu Irantzu Karrerak Gibb anaien ibilbidea."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Jun 14, 202358 minSeason 2Ep. 44

Irlandako rockaren pioneroak

Irlandako bizitzan, musikak pisu handia dauka, oso garrantzitsua da bertako kulturan eta 1998an, Ipar Irlandako Bake Akordioaren garaian kontzertu historikoa bultzatu eta gidatu zuen U2 taldeko Bonok.Data haren hogeitabostgarren urteurrenaren aitzakian, U2-ren historia eta rockaren erreferente izan diren Irlandako beste talde eta bakarlari zenbaiti tarte egin die Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan. Van Morrison Them taldearekin, haserako Sinead O'Connor edota The Undertones, bes...

May 24, 202356 minSeason 2Ep. 43
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android