2018ko otsailaren 3an, San Blas egunez, mendian korrika zebilela, bikoitza ikusten hasi zen Mikel Lizarralde Asurmendi. Geroago diagnostikatu zioten Esklerosi Anizkoitzaren lehen zantzuak ziren haiek. Kolpeak kolpe, gaitz honen inguruan kontzientziatzeko kirol probetan parte hartzen hasi zen. Besteak beste, Zegama Aizkorri proban edo Getaria-Zarautz itsas trabesian parte hartuz.Orain beste talaia batetik hitz egiten du. Bizitzarekin aurrez aurre topo egin balu bezala. Eibarko bere etxeko ateak z...
May 20, 2022•39 min•Season 2Ep. 54
Kantu bat garela dio Jon Maiak. Zarata, doinu eta distortsio ororen azpian badela honaino ekarri gaituen partitura bat. Eta bertan idatzi ditugun ahalpaldietan uler dezakegula nor garen. 90eko hamarkadako euskal musikaren lerro ederrenetarikoak idatzi ditu Maiak. Negu Gorriak, Anari, Gari, Gozategi edo Mikel Urdangarinek jarri diote musika bere abestiei. Eta jada herriarenak dira. Gure imaginarioaren zati. Bertsolari txapelketa utziko duela iragarri aurretik hartu gaitu bere Zumaiako etxeko suka...
May 13, 2022•55 min•Season 2Ep. 53
Roosvelt Island Manhattan eta Queens artean dagoen uharte estu bat da. Garai batean Welfare island edo Blackwell Island bezala ezagutzen zena. Asko aldatu da ordutik baina. Baztanga zuten gaixoentzako ospitalea zegoen bertan, eta orain, zeharo gentrificatu da. Eskola, baseball zelaia eta trafikorik gabeko auzo batek osatzen dute irla.Bertan bizi da AEBtako EiTBko korrespontsala den Amaia Uribe. Bertsolaria, kazetaria eta ama, bertatik bertara ari da munduko aldaketen berri ematen. New York pande...
May 06, 2022•49 min•Season 2Ep. 52
Gauzak askotan serendipia hutsez gertatzen dira. Poughkeepsien jaiotzea esaterako. Edo New Yorkerreko erredakzioan lan egitea, oraindik paperezko aldizkariak irakurtzen zirenean. Tira, edo Madrilera gaztelania ikastera joan eta euskaraz maitemintzea, Elizabeth Macklini gertatu zitzaion bezalaxe. Zazpigarrena eta hamalaugarrena gurutzatzen diren bidegurutzean bizi da New Yorkeko poeta eta itzultzailea eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi?
Apr 29, 2022•33 min•Season 2Ep. 51
Munduko txatalez osatua dagoen puzzle deszifraezina da New York. Migrariek eraiki zituzten zerua urratzen duten etxeorratzak eta sortu zuten gerora munduan hain ezaguna egin den iruditeria. Etorkinek idatzi dute hiriaren historia eta 2018tik gaurdaino, Kirmen Uribe euskal idazlea ere nortasun, hizkuntza eta kultura mosaiko honen zati bihurtu da.Central park-en albo batera, mendebaldean, bizi da idazlea Phillip Roth bizi zen eskaratzaren hurrengo zenbakian. New Yorkeko liburutegi publikoaren beka...
Apr 22, 2022•51 min•Season 2Ep. 50
Txikitatik liluratu zuen argazki kamerako leiho txikiak. Familiako etxean bakarra zuten, eta ahal zuen guztietan sartzen zuen begia txulotik. Baina ez zuen argazkilari izateko gogo berezirik. Horretara Sorotan Bele taldeak eraman zuen, furgoneta zuria gidatzen kontzertuz kontzertu ibiltzen baitzen Gari Garaialde Hondarribiako taldea garraiatzen.Kontzertu bateko argazkiekin egin zuen bere lehen argitalpena Argia astekarian. Bostok Photo taldeko kidea da eta argazki kazetari lanetan urteak eman di...
Dec 24, 2021•47 min•Season 1Ep. 49
Itsasontzi bat dirudi Mikel Unzurrunzaga Schmitz-en etxeak. Sukaldera sartu eta bi leiho borobiletatik itsasoa ikus daiteke. Harro eta apartsu, negua iragartzera baletor bezala, haserre da gaurkoan. Olatuen orroa entzuten da uneoro bere kamarotetik.DJ Makala melomanoa da, euskal Herriko disko jartzaile ezagunenetakoa. Munduko musikek eta batez ere musika beltzak txunditzen du. Eta azken bi urteetan 70. hamarkadako euskal rock progresivoa eta psikodelia ikertzen ibili da. "Katebegiak" disko libur...
Dec 17, 2021•48 min•Season 1Ep. 48
Soinu mota ezberdin bakoitzerako bere mikrofono berezia du maleta beltz batean Xabier Erkiziak. Eta hala ibiltzen da orain sumendiak grabatzen, orain ur azpian eta gero idi gurdien hotsaren bila. Hain zuzen ere hots horren bueltan egin du "O Gemer" film dokumentala, 2021eko Zinemaldian aurkeztu zuena. Bere etxea soinu laborategi bat da, gailu akustikoz betea. Irratiak, sintetizagailuak eta streaming-ari boikota egiteko erabiltzen duen Ipod "zahar" bat. Interferentzia artean, Topatu dugu lekua so...
Dec 09, 2021•1 hr 26 min•Season 1Ep. 47
Oraingo protagonista finlandiarra da eta goi joskintza ikasi zuen. Moda diseinuan dabil buru belarri lanean eta slow fashion mugimenduaren lehen bultzatzaileetako bat izan zen. Material birziklatuak erabiltzen ditu bere artelanak egiteko eta antzerkirako zein operarako jantziak sortzen ditu, besteak beste. Ezaguna da Slowbag izeneko proiektua, zeinetan segurtasun uhalak saskigintzako txirikordatze teknikekin uztartuta poltsak egiten baititu. Atal honetan Tytti Thusberg moda diseinatzailearen etx...
Dec 02, 2021•33 min•Season 1Ep. 46
Bilbo hiriaren amaiera batean, ibaizabal estutzen hasten den lekuan bizi da Goizalde Landabaso. Kazetaria eta idazlea da eta hainbat liburu argitaratu ditu; hala nola, eleberria, poesia eta saiogintza. Urtero bi aldiz ospatzen du urtebetetzea eta 2007az geroztik Radio Euskadin lan egin du. Bera da erdal hedabide batean euskalgintzak izan lezakeen konplize onena. Zabaldu ditzagun bere etxeko ateak.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solas...
Nov 25, 2021•46 min•Season 1Ep. 45
Titular asko atera genitzake hemerotekatik atal honetako anfitrioiaz. Gehienak Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramale izan zen garaikoak dira. Edo lehen emakume euskaltzain bihurtu zenekoa. Akademiatik politikara salto egiteko hautua egin zuen Ibarretxe lehendakariak deituta, eta bi legegintzaldi egin zituen ordezkari publiko gisa.Harro dago egindakoaz, nahiz eta, politikan bi legealdi bi hamarkada adina izan. Orain bere etxean hartu gaitu, bere bulegoan. Patxadaz hitz egiteko. Makillajeare...
Nov 18, 2021•43 min•Season 1Ep. 44
Mahaiaren bueltan dugu menua. Sardinak oliotan eta oilaskoa labean patata erre eta piperrekin. Eta Rafael Berrioren omenezko ardo Beltza. "Ser autor de culto da para vino corriente", dio etiketak. Atal honetan kultuzko sortzaile batekin batera bazkaldu bitartean egingo dugu.Joseba Irazokiren Berako etxean sartuko ditugu mikrofonoak. Elkarrizketa egiten dugun unean "III"' diskoa kaleratu berri du, baina, bakarkako ibilbideaz gain hamaika musikariren alboan egin du lana. Oholtza txiki zein handiet...
Nov 11, 2021•50 min•Season 1Ep. 43
Nagore Legarretak poto, kutxa eta poxpolo kaxekin argazki kamerak eraikitzen ditu. Eta gero haien zulo niminoetatik argia harrapatu eta uneak izozten ditu. Emakume biluziak, Indiako merkatuak, hondartzetako siestak. Guztiak betikotuak. Hernaniko Portuan, lehendik bisitatu genuen etxe bateko atariaren parean dago artista honen bizitokia. Amonarena zen etxea eta orain bere egiteko prozesuan da. Mudantza oraindik amaitzeke, etxeko ateak zabaldu dizkigu eta sukaldeko mahaian jarri ditugu mikrofonoak...
Nov 04, 2021•43 min•Season 1Ep. 42
Irungo Pilar kalean bizi da Jabier Muguruza, Alberdania argitaletxearen egoitzatik gertu. Akordeoiarekin birtuosoa eta hitzekin jostaria bera, adituek intimista bezala definitu dute bere bakarkako diskografia. Hamaika musikarirentzako jo du akordeoia, Delirium Tremens, Kortatu, Xabier Lete, Antton Valverde edo Imanol Larzabalentzat, besteak beste. Etxean maitatua, baina baita Katalunia aldean ere, ibilbide oparoa egin du musikaren zein literaturaren alorrean. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, solasa...
Oct 29, 2021•51 min•Season 1Ep. 41
Idazlea eta itzultzailea, poeta eta pentsalaria. Liburu-dendaria eta editorea. Gauza asko da Hedoi Etxarte. Elkarrizketa egin dugun sasoian kaleratu du "Sortaldekoak" (2021, Susa) liburu ederra. Bere azken bigarren poema liburua. Eta Iruneko Donibane auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigunean, berriz, asteazken goiza da, langileak beharrean daude eta mikak hegan. Sukaldeko mahaian egin dugu solasaldia.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gar...
Oct 21, 2021•1 hr 11 min•Season 1Ep. 40
Hogeita hemeretzigarren atalean ofiziokide batek zabaldu digu atea. Argia astekariko kazetaria da, kazetari zorrotza, kritikoa. Boligrafo gorria astintzen duen horietakoa. Ahoan bizarrik gabe hitz egiten duena. Euskal kultur kazetaritzako luma nabarmenetako bat ezbairik gabe. "Ez gara neutralak" argitaratu zuen 2019an, Argia astekariaren 100 urteko ibilbidea eta kazetaritza jorratzen zuen liburu interesgarria. Normalean istorioen atzetik ibili ohi bada ere, atala grabatu dugun sasoian eszedentzi...
Oct 14, 2021•49 min•Season 1Ep. 39
Etxeko azken solairua oso osorik liburutegi egina du Bernardo Atxagak. Teilatua liburuok babesteko espresuki eraikia balego bezala. Apenas dago ezer liburuekin zer ikusirik ez duenik. Butaka bat, mahai txiki bat eta lanpara, irakurtzeko oinarrizkoak den argia emango diona. Solairu bat beherago, bere bulegoan, jarri ditugu mikrofonoak eta hitz egin dugu laguntasunaz, auzoaz eta iluntasunaz, besteak beste. Atxagaren Zalduondoko etxean sartu gara.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast...
Oct 07, 2021•1 hr 8 min•Season 1Ep. 38
Duela 21 urte ETAk tiroz erail zuen Maria Jauregiren aita Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia. Bizitza zeharkatu zion hilketa hark eta Maixabel Lasa amarekin batera ahots propioz hitz egin izan du biktimen kolektiboan. 2018an eskaini zuen bere lehenengo elkarrizketa eta ordutik erreferentzia bihurtu da elkarbizitzari eta memoriari dagokionean. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solas...
Jul 22, 2021•43 min•Season 1Ep. 37
Gernikako juntetxetik oso gertu bizi da Gaizka Insunza, Audience taldeko abestigile eta musikaria. Melomano hutsa da eta etxera sartu orduko senti daiteke musikarekiko duen pasioa. Bi piano ditu: bata zaharra eta desafinatua, bestea berriz abestiak egiteko erabili ohi duena, fina eta doinu ederrekoa. Gitarrak, teklatuak, eta diskoak. Disko mordoa paretetako apalategietan.Etxeko ateak zabaldu dizkigu eta hona hemen emaitza.
Jul 15, 2021•1 hr 16 min•Season 1Ep. 36
Hamasei urtez Holandan bizi ostean, Hernanira porturatu da Maite Larburu. Portua auzora hain zuzen ere, amona bizi zen etxera. Musika barrokoa ikasi du Amsterdamen eta Europako hamaika orkestrarekin jo izan du biolina.Antzinako musika ikertzen duen ororen lana da XVII. Mendean musika nola jotzen, ulertzen eta entzuten zen asmatzen saiatzea. Ia obsesio bihurtzeraino. Animalien tripekin egindako biolinaren kordak erabiliz, doinuera edo testura sonoro jakin baten bila. Edo Mamutaren letaginekin ark...
Jul 08, 2021•1 hr 17 min•Season 1Ep. 35
Egunero begiratzen dio heriotzari begietara Inaki Penak. Medikua da Arrasateko Ospitalean eta zaintza aringarrietan egiten du lana. Paliatibista ere esaten zaio. Bere ofizioaz aparte hiru dokumental zuzendu ditu heriotza ardatz dutenak; hurrenez hurren, "Aulki Hutsak". "Saminetik bakera" eta "Mendian hil, hirian hil". Argi du bere ofizioa ez dela sendatzea, edo ez hori bakarrik. Bidelagun izatea dela hein batean, laguntzaile bizitza den azkenengo bidaia honetan.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barr...
Jul 01, 2021•1 hr 2 min•Season 1Ep. 34
Agronomoa eta paisajista da Jakoba Errekondo. Ezaguna egingo zaizu idatzi dituen landareen inguruko liburuengatik, edo akaso Euskadi Irratian 1985etik egiten duen kontsultategia medio. Oriotik Usurbilera doan errepidea eskuinetara utzi eta sagarrondo sailak igarota, Urkamendi bidearen amaieran dago Jagoba Errekondoren baserria. 20 urte baino gehiago darama bertako lurrei eman eta bertako lurretik hartzen. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
Jun 24, 2021•1 hr 7 min•Season 1Ep. 33
Pentsatzea burua nekatzea da Jose Ramon Etxebarriarentzat (Gernika, 1948). Astia behar da pentsatzeko, kontzeptuak ulertzeko eta ikasteko. Arrapaladan bizi garen garaiotan patxadaren aldarria egiten die bere ikasleei. Ingeniaritza ikasi zuen, doktorea da fisikan eta euskara teknikoaren garatzaile eta bultzatzaile garrantzitsuenetako bat izan da.Irakasle gisa nabarmendu den arren, Eusko Legebiltzarreko Herri Batasunako parlamentari izan zen lehen legegintzaldian eta 2006an euskaltzain urgazle ize...
Jun 17, 2021•57 min•Season 1Ep. 32
Ana Arsuagak arte ederrak ikastea erabaki zuen bere institutuko orientatzailearen aholkua jarraitu gabe eta Bilbon igaro du azken hamarkada. Arte plastikoak lantzeaz gain musika ere izan du bizibide, Serpiente eta Mazmorra proiektuetan lehenik eta Verde Prato bezala orain. "Kondaira eder hura" diskoa plazaratu berri du eta orain hasiko da zuzeneko kontzertuak eskaintzen.Mudantza amaitu berritan, oraindik egongela kutxaz betea duela, zabaldu dizkigu bere Tolosako etxeko ateak.
Jun 11, 2021•51 min•Season 1Ep. 31
Bertsoa etxeko sukaldean entzun zuen lehenengoz Xabier Euzkitzek. Aitaren eta amaren arteko zirtoak eta Gloria Fuertesek espainiar telebistan egiten zituen hitz joko eta errimak oso ondo oroitzen ditu azkoitiarrak. Oso bizkor iritsi zen plazetan handienekin abestera, eta agian bizkorregi utzi zuen oholtza, arrazoi politikoak medio.Telebistan karrera oparoa egin du aurkezle gisa 80ko hamarkada amaieratik gaurdaino, aitzitik, ez dio inoiz uko egin bertsolariaren tituluari.Zarauzko bere etxean sart...
Jun 03, 2021•58 min•Season 1Ep. 30
Atal honetako anfitrioiaren ahotsa ezaguna egingo zaizu entzule, besteak beste, Afganistango gerra kontatu zuelako Kandahar hiritik, Bigarren Intifada Palestinatik edo Obamaren garaipena Chicagotik. Euskadi Irratiko goizetako ahotsa da Maite Artolarena, "Mezularia"n lehenik, "Faktoria"n gero eta "Goizak Gaur" albistegietan gero.Artolaren etxera sartuko gara Ibarrak eta Tolosak elkar besarkatzen duten mugan. Eta bere ahotsa bide bihurtuko dugu azken hamarkadetako istorioetan barneratzeko. Bazatoz...
May 27, 2021•57 min•Season 1Ep. 29
Madrilgo Lavapies auzoan bizi da Isabel Cadenas Canon basauritarra. Isiltasunaren arrakaletan arakatzen ibili da azken urteotan eta horren emaitza da ‘De eso no se habla’ podcast ederra. Audiogintza du ogibide eta Euskadi Irratian, Deutsche Welle irrati alemaniarrean eta Radio Ambulanten kolaboratu du, besteak beste."Poetica de la ausencia" saioaz gain, bi poema liburu argitaratu ditu; "Irse" eta "Tambien eso era el verano". Doktorea da Ikasketa Kulturaletan eta Historia Kulturala irakasten du N...
May 20, 2021•58 min•Season 1Ep. 28
Badira 30 urte inguru Aitor Merino aktore eta zinemagilea Madrilen bizi dela. Ez edonon gainera, Espainiaren erdigune geografikotik 100 metrora du bere habia. "Asier eta Biok" pelikularekin espainiarrei Euskal Herria azaltzen saiatu zen eta orain ‘Fantasia’ amaitu du, bere familiaren barrunbeak erakutsiko dituen dokumentala. Komeni zaionean donostiarra da, nahi duenean irunarra eta aitortzen du madrildarra ere badela. “Madril oso handia da, Madril asko daude hiriaren barruan”, dio. Guk berea eza...
May 13, 2021•57 min•Season 1Ep. 27
Hamaika proiektutan entzun dugu Iban Urizarren tronpetaren hotsa. Musikaria da, musika irakaslea eta, batez ere, aita. Eta ‘Amorante’ gisa sinatzen du bere bakarkako proiektuan, Rodrigo Amarante eta Enrique Morente musikarien nahasketatik sortutako ezizena, bere filiak argiki salatzen dituena. Pandemiak Elgoibar gorriz margotu duen egun batean egin dugu hitzordua musikariaren gotorlekuan.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian ar...
May 07, 2021•54 min•Season 1Ep. 26
"Estamos dentro" podcasta gidatuko duen Juan G. Andres (@Foteropanico) kazetariaren etxean sartu gara. Erredakzioak mehar-mehar, erdi hutsik, dauden garaiotan kazetaritza ogibide duin bihurtzeko abilezia du Andresek. Hainbat hedabidetan idatzi izan du eta Zinemaldian lanean aritzeaz gainera audiogintzan ere sartu da buru belarri. Jarri kaskoak eta entzun!Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
Apr 12, 2021•33 min•Season 1Ep. 25