Barruan gaude - podcast cover

Barruan gaude

EITB Radio Televisión Pública Vascaguau.eus
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

24. Joxe Mari Agirretxe: Irriaren militantea

Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtain-en garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita.Gazterik, Jarrai-n sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirritx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante l...

Apr 12, 20211 hrSeason 1Ep. 24

23. Luistxo Fernandez: Ni naiz Spartacus

Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, lagun batzuekin batera Codesyntax sortu zuenean. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai, ez espero zurikeriarik haren partetik."Etxepare Porno. Zibernetika euskaratzeko metodoa" liburua idatzi zuen 1998ean, eta Sustatu.eus 2001ean, baina euri gehiegi egin du ordutik. Orain Egunean Behin plataforma ospetsuaren arduradun...

Apr 12, 202158 minSeason 1Ep. 23

22. Benat Sarasola: Liburu bakoitzak du bere lekua

Benat Sarasola 1984an jaio zen Donostian. Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik. Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada.Poesiatik eleberriaren generora egin du salto "Deklaratzekorik ez" (Susa, 2019) lan ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, aitzitik, liburu bakoitzak du bere lekua. Harkaitz Canoren belaontzitik oso gertu bizi da, Egia auzoan, e...

Apr 12, 202154 minSeason 1Ep. 22

21. Arantxa Iturbe: Irratia da bere etxea

Euskadi Irratiko uhinetan entzuten da Arantxa Iturberen (Alegia, 1964) ahotsa 80ko hamarkadatik. Bere etxera gonbidatuko gaituen galdetu eta erantzun digu erredakzioa dela bere habia. Iturbek dio, mikrofono, estudio eta bulego arteko leku hori duela etxetzat aspaldidanik.Kultura maite du eta berau egin du ogibide, irratian eta idazle gisa. Entzule fina da, galderak egiten dituenak entzuten ere jakin behar baitu."Arratsean" saioa amaitzen den azken segundoan den dena bere lekuan dagoela sentitzea...

Apr 12, 202151 minSeason 1Ep. 21

20. Rafa Rueda: Akorde minor baten ostean

Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari bait daramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetako bat da mungiarra.PiLT metal talde ospetsua sortu zuen 1992an eta bakarka diskografia oparoa osatu du azken hamarkadetan. Ez da saski bakarreko sagarra, eta hainbat musika estilo landu ditu; besteak beste, metala, folka, popa edo ...

Apr 09, 20211 hr 4 minSeason 1Ep. 20

19. Itziar Ituno: Bizitzan errebeldea,fikzioan polizia

Itziar Ituno aktorea da. "Goenkale"n egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain 'La Casa de Papel' telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Egunetik gauera milaka eta milaka zale batu ditu Instagramen 2,4 milioi jarraitzaile izatera (2019ko azaroa) iritsi arte. "Influencer"a izanagatik ere zenbait lan galdu ditu, espainiar ultra eskuinak bultzatutako boikot kanpainak direla medio. Polemik...

Apr 09, 202149 minSeason 1Ep. 19

18. Joserra Senperena: Doinuen alfabetoaz idazten du

Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, badaezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa."Existentzia minorrak" bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin.Ezagutu du...

Apr 09, 202144 minSeason 1Ep. 18

17. Izaro Andres: Limoiari kosk!

Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andres (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak.Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El Pais egunkariak argitaratu du "Invierno a la vista" 2020ko urtarrilean kaleratuko duen "Limones en invierno" diskoaren singela. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu ...

Apr 09, 202154 minSeason 1Ep. 17

16. Juanan Larranaga: Bizitza futbolari emana

Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larranaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide.Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estreinatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen ere, botak eskegi zituen urte berean. Gerora EiTBn esatari lanetan aritzeaz gain, entrenatzaile eta zuzendari tekni...

Apr 09, 202151 minSeason 1Ep. 16

15. Josebe Blanco: Pikunietako artzaina

Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina.Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ukuiluko ateak zabaldu dizkigu eta bertan egin dugu solasaldia. Garoz egindako ohatzean.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen ...

Apr 09, 202150 minSeason 1Ep. 15

14. Mikel Urdangarin: Margolariaren semea

"Barruan gaude"ren bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten habira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek.Mutsumi Aragaki Okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo moduko bat) lepoan hartuta, Zornozatzarrarekin doinuak trukatzeko asmoz. Musika ogibide egiteko erabakia duela 22 urte inguru hartu zuen Urdangarinek eta ordutik hamaika disko kaleratu du.Ab...

Apr 09, 202156 minSeason 1Ep. 14

13. Harkaitz Cano: Idazlearen belauntzian, haizeak nondik jo

Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du habia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean.Sukaldetik bulegora pasatzeko derrigorrez makurtu behar da koskorrekoa hartu nahi ez baduzu behintzat. Bost axola zion horrek Canori atezainaren etxearen erdia erosi zuenean. New Yorketik itzuli berria zen, eta EiTBren fikzioetako gid...

Apr 08, 20211 hr 21 minSeason 1Ep. 13

12. Mikel Iturria: Ortiz, Chirbes eta oinarrizkora bidaia bat

Oinarrizkora itzulera aldarrikatzen du Mikel Iturriak (Irun, 1968). Donostiako Antiguan bizi da eta "Eibarnauta" elastikoarekin dabil sareetan. Lehenengo euskal blogarien artean da, 'Harrikadak' (Pedradas gaztelaniaz) bitakorarekin.Orain liburu-denda idenpendienteetan bira egiten dabil "Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista" (Ediciones Akal, 2019) liburua aurkezten. Bertan kazetari ezagunaren artikuluak bildu ditu. Atea zabaldu ditu eta leihoa itxi dugu hizketan hasi aurretik.Oier Aran...

Apr 08, 202154 minSeason 1Ep. 12

11. Fermin Muguruza: Batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin

Irungo betiko auzoan, Humo tabernatik oso gertu, bere etxeko sukalderaino sartu gara. Fermin Muguruza (Irun, 1963) ikono bat da, musikala, politikoa eta bitala, eta bere 56 urteak beteta, oraindik ere ez du galdu jendea asaldatzeko gaitasuna.Seme alabak ditu gidari eta bidelagun, eta haien bitartez heldu da trapa ezagutu eta ulertzera, eta betiko legez, guztioi aurrea hartzera. Jaialdiz jaialdi, zinemaz zinema dabil munduan zehar 'Black is Beltza' animazio pelikula besapean daramala. Orain Taipe...

Apr 08, 20211 hr 33 minSeason 1Ep. 11

10. Andoni Egana: Errimatu ezin den bertsolaria

Zarauzko etxeko ganbaran du lantokia Andoni Eganak (Zarautz, 1961). Bertan tabako beltzaren hatsak itsasten du dena; Bertsolari Txapelketa Nagusiko 4 txapelak, hamaika sari eta liburuz betetako apalategiak. Ganbara hartantxe idatzi ditu Berrian argitaratu dituen zutaberik ederrenak.Ez du sakelakorik eta ezta nahi ere. Emaila edo urtean egiten duen 180 plazak dira berarekin harremanetan jartzeko modurik zuzenena. Bat-batean, 10-8 silabako neurrian hasi dugu berbaldia.Oier Aranbalek gidatzen duen ...

Apr 08, 202139 minSeason 1Ep. 10

9. Eneko Sagardoy: Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia

Bilbon bizitzen 2 hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoy-k (Durango, 1994) elkarrizketa hau egin diogunean. HBO ekoizten ari den "Patria" telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldianEz da gutxiagorako, izan ere, 'Handia' filma egin eta Goya saria irabazi ostean modako aktorea bihurtu da. Telesailak eta pelikulak ikustea bere lanaren zati da, bertako giro eta k...

Apr 08, 202151 minSeason 1Ep. 9

8. Imanol Agirre Illarramendi: Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta

Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran.Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko kultur gunea izatera. Imanol Agirre semeak zabaldu dizkigu etxeko ateak, Garoa-koak alegia. Sartu nahi...

Apr 08, 202130 minSeason 1Ep. 8

7. Begona Del Teso: Banpiroak, Morante de la Puebla basurdearen hozkada

Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begona Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu, baina, ez du grabagailurik erabiltzen.Banpiroen zale amorratua da eta zezenketak maite ditu: "Okerrago oraindik, Morante de la Puebla gustatzen zait", dio. Aitzitik, bandera errepublikarra dauka etxeko korridorean eta ezkertiartzat du bere burua. Bere etxean sartzea Tim Burtonen pel...

Apr 08, 202146 minSeason 1Ep. 7

6. Iratxe Fresneda: Irudien absolutismoaren aurka

Irudiak, argia eta kontaerak ditu aztergai Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) EHUko irakasleak. Ikus entzunezkoak ikertzen ditu. Lars Von Trier zinemagilearen lanetan agertzen diren emakumeen estereotipoak aztertu zituen bere doktore tesian.Danimarkarrak eraman du, nolabait, iparraldeko herrialdeetan ekoizten diren lanen lorratzera, eta hortik ekarri du "Lurralde hotzak" (Cold Lands) bere azken zinta. Youtube ez zaio gehiegi interesatzen, eta irudien absolutismoaren aurkako borroka egiten du b...

Apr 08, 202152 minSeason 1Ep. 6

5. Alain Urrutia: Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza

Berlin hiri berreraiki bat da. Bigarren Mundu Gerrako arrakalak eta zauriak ikusi eta ukitu daitezke oraindik bertan. Haietako batean egin du habia Alain Urrutiak (Bilbo 1981). Euskal arte eszenan distira gehien egiten duen argietako bat da bera.Londresetik Berlinera mugitu du estudioa, eta Espainiar Estatuko bi galerista ezagunekin dabil lanean. Urtero doa Madrilgo ARCO arte azokara. Zuritik beltzerako ortzadarraren bitartez kontatzen du mundua, zuriz eta beltzez janzten da, zuri eta beltzez bi...

Apr 07, 202154 minSeason 1Ep. 5

4. Miren Arzalluz: Modaren hiriburuan enbaxadore

Pariseko Palais Galliera modaren museoko zuzendaria da Miren Arzalluz. Historia ikasi zuen lehenik, nazioarteko politika gero eta azkenik modara bideratu zuen bere ikasketa prozesua. Modak txunditzen du, eta batez ere, janzkerek atzean ezkutatzen dituzten sekretu, kontu eta istorioek.Bere aita Xabier Arzalluz da, Euskal Herriko politikak azken hamarkadetan izan duen ikono garrantzitsuenetarikoa eta nolabait haren itzal handiarekin elkarbizitzen asmatu du Mirenek. Bide oparoa da egin duena, Paris...

Apr 07, 202155 minSeason 1Ep. 4

3. Lander Arretxea: Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?

Milenial belaunaldiko gaztea da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeun aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako 'Ekografiak' zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikus entzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendirekin batera. Hiru Damatxo kolektiboak 'Gure Bazka' seriearekin aurkeztu zuen beren burua eta gerora ...

Apr 07, 202142 minSeason 1Ep. 3

2. Ilaski Serrano: Euskal musikarien bidaia laguna

Herri txikia du ihesbide. Gotorleku batzuetan, lasaitasun urmael bestetan. Eta hiria du lantoki, gozagarri. Bizitza osoa sinisten duen horretan lanean darama Ilaski Serranok, eta 90. hamarkadan musikari eta banda askoren hasieretan parte hartu zuen. Euskadi Gaztean lehenik, eta ETB1ean gero. Bere etxeko maratilan giltza sartu eta atea zabaldu digu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.

Apr 07, 202140 minSeason 1Ep. 2

1. Felix Arkarazo: ''Vegeta'' da San Mameseko esataria

Bikoiztaile ezaguna da Felix Arkarazo eta txikitako marrazki bizidun askotako pertsonaiek beren ahotsetik hitz egin izan dute. Askok "Goenkale"ko ertzain buru bezala ezagutu zuten, aktorea ere bada eta. Athletiken golak ozen iragartzen ditu San Mamesen. Bera da "Barruan gaude" saioko lehen protagonista. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu. Bere etxean sartu nahi duzu?Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.

Apr 07, 202130 minSeason 1Ep. 1

0. Pilotua. Izaskun Perez: Zer demontre da podcast bat?

Honakoa da "Barruan gaude"ren 0.kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Perez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean orain podcasten munduan dabil buru belarri. Berarekin hitz egin dugu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.

Apr 07, 20219 min
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android