30. Xabier Peritz Mendizabal, Euzkitze baserrikoa
Jun 03, 2021•58 min•Season 1Ep. 30
Episode description
Bertsoa etxeko sukaldean entzun zuen lehenengoz Xabier Euzkitzek. Aitaren eta amaren arteko zirtoak eta Gloria Fuertesek espainiar telebistan egiten zituen hitz joko eta errimak oso ondo oroitzen ditu azkoitiarrak. Oso bizkor iritsi zen plazetan handienekin abestera, eta agian bizkorregi utzi zuen oholtza, arrazoi politikoak medio.Telebistan karrera oparoa egin du aurkezle gisa 80ko hamarkada amaieratik gaurdaino, aitzitik, ez dio inoiz uko egin bertsolariaren tituluari.Zarauzko bere etxean sartu ditugu mikrofonoak.
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android
