Zientzia gosaria - podcast cover

Zientzia gosaria

EITB Radio Televisión Pública Vascawww.eitb.eus
Zientzia goizean goiz eta dosi txikitan. Idoia Mujika Materiaren Fisika zentroko komunikazio arduradunaren eta haren gonbidatuen alboan.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

Idoia Mujika: Marmokak dinosauroen pare eta hilezkorrak

Dinosaurioen garaikoak dira marmokak, 500 milioi urtetik gora dituzte. Gainera, bada marmoka mota bat hilezkorra dena; zahartzeari utzi eta gaztetzen joaten dena. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak bizi-zikloa iraultzearen inguruko xehetasunak eman dizkigu Zientzia Gosaria podkastean.

Nov 06, 202210 min

Amaia Arregi: Erreakzio nuklearra edo laborategiko izarrak

Fusio nuklearreko prototipoak eraikitzeak esan nahi duena da Lurrean bertan izarretan nukleoan gertatzen diren erreakzioak errepikatu nahi ditugula, Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Zientzia Gosarian azaldu duenez. Hau da, instalazio handi edo ez hain handietan izar txikiak sortu eta jarri nahi ditugu martxan, askatzen duten energia bildu eta ustiatzeko.

Oct 23, 20229 min

Amaia Arregi: DNAn idatzi eta irakur dezakegu jada; prozesua azkartzea da helburu nagusia

DNA artifiziala sortzea posible dela frogatzen duten esperimentuak badaude; baina idazte eta irakurketa prozesuak oso mantsoak dira oraindik Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Zientzia Gosarian azaldu digunez. Horrez gain, izaki bizidunetan datu digitalak biltegiratzeko aukera aztertzen duen instalazioa ikus dezakegu Donostian: Clouds of Pollen du izena eta Donostia International Physics Centerrek eta Tabakalerak aurkeztu dute elkarla...

Oct 15, 20229 min

Idoia Mujika: Asteroide baten ibilbidea desbideratzeko aukerarik lurraren kontra jo ez dezan?

Duela hamarkada bat baino gehiago, planeta mailan historiako lehen esperimentua egiteko ametsa sortu zen zenbait zientzialarirengan, asteroide baten ibilbidea aldatzea posible ote zen frogatzeko. Dart edo dardo misioaren berri eman digu Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria podcastaren atal honetan. NASAren Dart misioaren jatorri kontzeptuala, ibilbidea aldatze zen. Lortu ote dute? Benetako mehatxuaren aurrean defendatzeko dugun gaitasun...

Oct 01, 202210 min

Amaia Arregi: ''Esnezko Itsasoa'' deritzon fenomenoaz

Toki eta garai zehatzetan gertatzen den fenomenoa da Zientzia gosariaren atal honetara Amaia Arregik ekarri diguna. Ez da ohiko gertakaria Itsasoa erabat argiztatzen dute organismo bizidunek eragitn dutena eta. Satelite batek dozena bat kasu posible atzeman ditu berriki, eta ontzi bateko eskifaiak ere dokumentatu du fenomenoa. Argazkietan lehen aldiz jaso den arren, ez da fenomeno berria. Literaturan ere behin baino gehiagotan aipatu izan da. Zer eta nola gertatzen den jakiteko, egin klik!

Sep 24, 202210 min

Amaia Arregi: Pepper robot humanoidea eta robotika sozialaz

Zientzia gosaria podcastaren aldi berriari ekingo diogu atal honen bestez eta robotika sozialari buruz hitz egin dugu Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio arduraduna eta Elena Lazkano, EHUko irakasle eta informatikaria eta RSAIT ikerketa taldeko buruarekin. Robotikak gure artean izan duen garapena itzela da eta pertsona itxurako robotek gizartean hartu duten garrantzia gero eta handiagoa da. Testuingurua Donostiako Zinemaldiak jarri digu. Izan ere, Donostia International Physics Cen...

Sep 17, 202210 min

Amaia Arregi eta Idoia Mujika, zientzia dibulgatzaile lanaren errealitateaz eta erronkez

Irrati urteko azken Zientzia Gosaria berezia egin dugu, gure bi berriemaileak elkartu ditugu euren lanaz hitz egiteko. Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko komunikazio teknikaria eta Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna elkarrizketatu ditugu euren lanaren berri izan eta zientzia dibulgazioaren errealitatea ezagutzeko. Eboluzio bat ikusi dute azken urteetan, Covid19aren pandemiak esaterako, jendeak zientzia jasotzeko duen interesean mugarr...

Jul 03, 202219 min

Amaia Arregi: Canfranc-eko lurpeko laborategira bisita txundigarria

Canfranc-en (Aragoi) dago gure inguruko lur azpiko laborategi nagusia. Sonport-eko tunelaren erdian eraikita dago laborategia eta bisitan izan dira Zientzia Gosariko bi berriemaileak, Idoia Mujika eta Amaia Arregi. Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio teknikariak eman dizkigu Zientzia Gosarian laborategi horren inguruko xehetasunak eta bertan egiten dutena azaldu digu, bisitatzeko gonbidapena egitearekin batera. Izan ere, edonork bisitatu dezake zientzia esperimentuetarako eremu ber...

Jun 26, 202210 min

Idoia Mujika: Zelulak hil eta jaiotzen zaizkigu etengabe

Zenbat urte dituzu? Erantzun errazeko galdera izan liteke, baina gure zelulei begira ez da horrela. 37.200 milioi zelula daude gure gorputzean eta batzuk egunetako bizia dute. Heste mehar eta lodikoak, biriketako albeoloak, gibelekoak edo umetokikoak dira bizitza laburrena duten zelulak edo etengabe biziberritzen ari direnak. Aldiz, gantz erreserbak gordetzen dituzten zelulak, bihotzekoak edo giharretakoek urteetako bizitza dute. Eta biziberritzen badira gure zelulak, zergatik zahartzen gara? Er...

Jun 19, 202210 min

Idoia Mujika: Emakumeak Zientzian ekimena, saritua

Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak Euskadi Steam saria eman dio aste honetan Emakumeak Zientzian ekimenari. 17 erakundek sustatzen duten ekimena da Emakumeak Zientzian. Otsailean hamaika ekitaldi antolatzen dituzte. Antolatzaileen artean daude Zientzia Gosariko berriemaileak: Idoia Mujika eta Amaia Arregi, Materiaren fisika zentruko eta DIPCko komunikazio arduradunak. Idoia Mujikak eman dizkigu xehetasunak, kasu honetan, Itziar Otegi Nanoguneko komunikazio arduraduna lagun hartuta hurbildu zai...

Jun 15, 202213 min

Amaia Arregi: Zientziaren historiako irudi ikonikoak

Zientziaren historian famatuak edo ikonikoak diren lau irudi eskuan hurbildu zaigu Zientzia Gosarira Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Bakoitza bere garaikoa da eta irudi bakoitzaren atzean istorio bat dago: lehen erradiografia, 1927ko Solvay-ko kongresua, 51garren argazkia izenekoa (DNA ulertzeko ezinbestekoa) eta Voyager zundak espaziotik atera zuen puntu urdin zurbila deitutako argazkia. Irudien bidez azken hamarkadetako zientziaren historian murgildu gara.

Jun 05, 202211 min

Amaia Arregi: Vera Rubin, oztopoen gainetik materia iluna frogatu zuen zientzialaria

Vera Rubinentzat bokazionala zen astronomia. XX. mendeko lehen erdian zaila zen ordea, emakumeek zientzia munduan aurrera egitea. Oztopo horien berri hezur haragitan sufritu zuen Rubinek baina bokazioak eta lan onak gainditu zituzten oztopoak. Materia iluna frogatu zuen zientzialaria izan zen, besteak beste. Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak eman dizkigu azalpenak.

May 29, 202210 min

Idoia Mujika: Thomas Midgley Jr, munduari kalte gehien egin dion asmatzailea

Ez da nolanahiko lerroburua Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak ekarri diguna. Munduari kalte gehien egin dion asmatzailearen bizitza kontatzera etorri zaigu, Thomas Midgley Jr zientzialari estatubatuarrarena. Gizakiok eta igurumena berunez kutsatu zituen hamarkadetan berundun gasolina merkaturatuz eta CFC diklorodifluorometanoa gas hoztaile gisa zabaldu zuen ozono geruza modu larrian kaltetuz. Kontua da, gainera, guztietan bazuela ondorio kaltegarrien ...

May 22, 202211 min

Idoia Mujika: Sagitario A*, bira arazten digun zulo beltza ikusi dugu

Aste honetako albiste nagusietako bat izan dugu Esne Bidea galaxiako zulo beltza, Sagitario A* ikusi ahal izan dugula. Ez da ikusten dugun lehen zulo beltza baina kasu honetan gure galaxiakoa da. Albiste horren inguruko xehetasunak ematera hurbildu zaigu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna Zientzia Gosaria atalean. Gaur ere espaziora bidaiatu behar dugu, beraz.

May 15, 202211 min

Amaia Arregi: Big history proiektua, historiaren ikuspegi osoa eskura

Historia oso modu antropozentrikoan ikasi ohi dugu, are, azken lau mila urteetara mugatuta gehienetan. Gizakiok ordea, historian azken kate begi txikia gara. Historia sorretatik, osorik kontatzea helburu duen David Christian-en Big History proiektua besapean hurbildu zaigu Zientzia Gosaria eskaintzera Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Xehetasun gehiago nahi dituenak bighistoyproject.com webgunea kontsultatu dezake. Murgildu gaitezen be...

May 07, 202211 min

Amaia Arregi: Izar zaharrenaren argia iritsi zaigu

Lehen ere aipatu izan dugu izarrek adina dutela eta Tom Broadhurst Ikerbasque Professor irakaslea buru duen taldeak aurkitu du orain arte atzeman den izarrik goiztiar edo zaharrena. Lurretik 12 mila eta 900 miloi urtera. Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak azaldu digu Eúrendel izena jarri dioten izar hori jada ez dela existitzen baina orain iritsi zaigula bere argia. Murgildu izar artean aste honetako Zientzia Gosarian.

May 01, 20229 min

Idoia Mujika: Orain bai, giza genoma guztiz irakurtzea lortu da

2003an titular guztiak bereganatu zituen giza genomaren irakurketak. Baina titular handi askorekin gertatzen den moduan, ez zen guztiz horrela. Aspektu nagusienak ezagutzea lortu zen baina ez zen genoma guztia irakurri. Iaz lortu zen hori, orain argitara atera denez. DNA eta giza genomaren inguruko azalpenekin hurbildu zaigu Zientzia Gosaria eskaintzera Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna.

Apr 10, 202211 min

Idoia Mujika: Malaria, aristokrazia eta gin-tonic-a lotzen dituen elementu kimikoa

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak badu elementu kimiko kuttun bat: Kinina. Chinchona generoko zuhaitzetan, Hego Amerikan dagoen alkaloide bat da kinina eta indigenek jada bazekiten "zingiretako gaitza" sendatzeko baliagarria zela, gaur egun Malaria gisa ezagutzen duguna. Eta horri lotuta datoz aristokrazia kontuak eta gin tonic-arenak. Winston Churcill-ek esan zuen: "Gin-tonic-ak inperioko mediku guztiek baino bizitza ingeles gehiago salbatu ditu". Al...

Apr 03, 202210 min

Amaia Arregi: Batxilergoko ikasleak puntako zientzialariei galdezka, DIPCren topaketan

Zientzia Gosarira ez zaigu bakarrik etorri Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Danel Gallastegi 17 urteko ikaslea lagun etorri da. Izan ere, DIPCn, ikasleen topaketen 12. edizioa egin berri dute. Puntako hiru zientzialari, Maria Martinon, Maria Vallet eta Albert Fert, solasean jarri dituzte 135 ikaslerekin Pedro Miguel Etxenikeren gidaritzapean. Ikasleen zientzia bokazioa indartzea eta zientzialarien egunerokoa gerturatzea dute helburu t...

Mar 27, 202211 min

Amaia Arregi: Argiak liluratuta

Argiak fisikarien artean lilura sortzen du. Horretarako hainbat ezaugarri ditu eta horiek azaltzeko prest hurbildu zaigu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Argiak, izan ere, kolore guztiak hartzen ditu bere barnean, uhin elektromagnetikoa da, eta uhina eta partikula da aldi berean. Gainera argiaren abiadura ez da erlatiboa eta ezingo dugu inoiz argia baino azkarrago bidaiatu. Bai, fisikaren ur sakonetan sartu gara gaur Amaia Arregiren a...

Mar 20, 202212 min

Idoia Mujika: Arkimedes irakurtzen teknologia berrienei esker

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna istorio polit bat hartuta hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. "Palinpsesto"aren istorioa da. X. mendean Arkimedesen lan eta teoria nagusiak jasoz egin zuten eskuizkribu bat da, baina hiru mende geroago monje batek gainetik idatzi eta ezkutatuta utzi zuen oinarrizko testua. XX. mendean jabetu ziren liturgia liburua zirudienean zegoen altxorraz eta gaur egun, teknologia berrienak, argi mota berriak ari dira baliatzen Arkim...

Mar 13, 202210 min

Idoia Mujika: Exoplanetetan ba ote da bizitzarik?

Egia esan, daramagun bide itsua ikusita lur planetatik alde egiteko gogoa ere ematen du eta nonbait hori pentsatzen aritu da Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna. Bizigarriak izan litezkeen exoplanetez hizketan hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. Zantzuak badaude, baina momentuz froga argirik ez, eta gure teknologiarekin iristeko urrutiegi daude planeta horiek. Ondorioz, ez da zalantzarik, gure planeta zaintzea da egin dezakegun gauzarik eraginkorrena.

Mar 06, 202210 min

Amaia Arregi: Karbono 14a, adina ezagutzeko isotopoa

Zuhaitzen adina kalkulatzeko modu polit bat enborrean dituzten eraztunak zenbatzea da, baina ez du horrek beti balio, eta badago datazio sistema erabiliago bat izaki bizidunongan, karbono 14arena. Isotopo bat da karbono 14a, etengabe sortzen eta desintegratzen dena. Eta hain zuzen, hori garrantzitsua da datatzeko duen funtzioa ulertzeko. Xehetasunak, Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak.

Mar 02, 20228 min

Amaia Arregi: Bizitzak soinua egiten du. Eta aurretik, zer entzuten zen?

Soinua garenaren parte da. Bizitzak soinua egiten du. Baina lur planetan bizitza ez zen hasieratik izan. Zer entzuten zen orduan? Noiz hasi zen bizitzak eragindako soinua? Galdera horiei erantzunez hurbildu zaigu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialaria eta komunikazio teknikaria. Berak argitu digu esaterako, Tirannosaurus Rex-ak benetan egiten zuen orroa ez dela filmetan entzuten duguna. Adi jarri belarriak gaurko Zientzia Gosaria entzuteko.

Feb 20, 202211 min

Idoia Mujika: Lo kuluxka baten miraria

Aurkikuntza zientifikoen kontakizunetan merezi du bere tartea Miriam Menkin ikertzaileari gertatutakoak: 1944ko otsailean, zortzi hilabeteko alabak gau txar bat izan eta apenas lo egin gabe laborategira joan ostean Menkinek egin zuen lo kuluxkak ehunka mila bizitza sortzea ekarri du. Izan ere, In vitro bidezko ernalkuntza frogatu zuen. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak azaldu digu nor zen Miriam Menkin eta nola lortu zuen historiara igaro den lorpena....

Feb 12, 202210 min

Idoia Mujika: Emakumeak Zientzian, beharrezkoa den ekimena

Zientzia mundua gizonena da oraindik. Bestelako aurreiritziak egon daitezkeen arren, emakumeen portzentajea nabarmen gutxitzen da ikerketa esparruan gora egin heinean. Otsailaren 11 Neska edo Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna da, eta, egun horren harira, Emakumeak Zientzian zikloa antolatu da seigarren urtez. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak azaldu digu egitarau oparoa, eta nabarmendu du, ezinbestekoa dela horrelako ekimenak egitea zientzia ...

Feb 06, 202214 min

Amaia Arregi: Zenbat pisatzen du itzalak?

Zenbat pisatzen du itzalak? Galdera iradokitzaile batekin datorkigu gaur Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Itzalak duen pisua jakiteko, ulertu behar du argiak presio bat egiten duela jotzen dituen objetuengan, esaterako, egunez eta gauez ez dugula berdin pisatzen (nahiz eta apenas hautematen den). Erradiazio presioa deritzo horri. Arregik eman dizkigu xehetasunak asteroko Zientzia Gosarian.

Jan 30, 202210 min

Amaia Arregi: Einsteinek arrazoi, denbora motelago doa espazioan

Interstellar filmak erakusten duena aitzakia hartuta erlatibitatearen teoria azaldu digu Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio teknikariak. Einstein-ek duela mende pasa bete betean asmatu zuen. Abiadura eta grabitatea zenbat eta handiagoa, denbora orduan eta motelago igarotzen da. Alegia, espazioko zulo beltzen inguruan ordubete lurrean urteak ere izan litezke. Logikaren aurkakoa dirudien teoria hori frogatua dago jada, Amaia Arregik azaldu digunez. Gure zientzia tarteko denbora muga...

Jan 23, 202211 min

Idoia Mujika: Sara Barja ikerlaria, hidrogenoa lortzea errazteko lanean

Euskal Herrian egiten den ikerkuntzaz sarri hitz egin izan dugu Zientzia Gosarian, eta oraingoan adibide zehatz batekin etorri zaigu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna. Lankide duen Sara Barja ikerlariak Europako ikerketa kontseiluaren 2,3 miloi euroko diru laguntza jaso du, Cosas izeneko proiektua garatzeko. Proiektu horren helburua hidrogenoa lortzeko prozesua erraztea da, benetan hidrogeno berderako bidean urratsak ematea. Idoia Mujikak eman dizkigu ...

Jan 16, 202212 min

Idoia Mujika: Urrea, unibertsoan ere bakana den elementua

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna metal preziatu bat besapen etorri zaigu Zientzia Gosarira: urrea. Urrea elementu bakana da lur planetan baina ez lur planetan soilik, baita unibertsoan ere. Bakana, oso malgua eta aldi berean bere propietateei eusten dien metala da, marruskadurari aurre inork gutxi bezala egiten diona; izan hezetasunak, urak edo haizearen eraginak apenas aldatzen dute urrea. Horrek egiten du horren baliotsu, eta horrek ekarri ditu hain...

Jan 09, 202213 min
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android