Zientzia gosaria - podcast cover

Zientzia gosaria

EITB Radio Televisión Pública Vascawww.eitb.eus
Zientzia goizean goiz eta dosi txikitan. Idoia Mujika Materiaren Fisika zentroko komunikazio arduradunaren eta haren gonbidatuen alboan.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

Amaia Arregi: Aurpegiko keinu eta imintzioak, unibertsalak al dira?

Maskarapean ez da hain erraza ikusten baina oraingoan aurpegiko espresio, keinu eta imintzioen inguruan mintzatu zaigu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Unibertsalak ote dira aurpegiko keinu eta imintzioak? Barrea, esaterako, modu berean irudikatzen ote dugu munduaren alde batean edo bestean? Horren erantzuna eman digu Arregik eta baita gaia aztertu duten zientzialari ezagunen inguruko xehetasunak jakinarazi ere. Erantzun guztiak, urte...

Dec 19, 20219 min

Idoia Mujika: Hego Poloaren konkista, zeropeko lehia duela 110 urte

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak hego polo geografikorako bidaia proposatu digu. Duela 110 urte, 1911ko abenduaren 14an iritsi zen lehen pertsona hego poloko erdigunera, Roald Admunsen esploratzaile norbegiarra. Horretarako hil ala biziko lehia izan zuen Robert Falcon Scott inglesarekin. Zero azpitik 60ºra arteko tenperatura, glaziarrak, gutunak eta heriotza... osagai guztiak dituen abenturan murgildu gaitu Mujikak. Eta bide batez gaur egun Hego Polo...

Dec 12, 202112 min

Idoia Mujika: Begirada berri bat proposatzen digun erakusketa

Idoia Mujika Materiaren Fisika zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak erakusketa batera gonbidatu gaitu: Fotciencia17-ra Eureka Zientzia museoan. Beste begirada bat eskaintzen diguten 49 argazkik osatzen duten erakusketa interesgarrian grabatu dugu Zientzia Gosaria. Urtarrilaren 9ra arte, Eureka Zientzia Museoaren beheko solairuan ikusgai dago Fotciencia17. 49 argazki hautatu dira, argazki mikro, nano edo begi kolpez ikus daitezkeenak izan arren, beste begirada bat eskaintzen digutenak.

Dec 05, 202110 min

Amaia Arregi: Edertasuna eta zientzia uztargarriak al dira?

Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria jardunaldi batzuen berri ematera hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. Donostiako tabakaleran egingo da azaroaren 22 eta 24 bitartean "Zientzia, arte eta literaturari buruzko nazioarteko topaketa". Zientzia beste disziplina batzuekin harremanetan jarri eta hausnartzea da helburua, aurten esaterako, edertasunaz. Eta bai, zientzia ederra izan liteke eta zientziak baditu edertasunarentzat azalpenak Arre...

Nov 21, 202110 min

Idoia Mujika: Lo egiteak memoria landu eta burmuina garbitzen laguntzen du

Loa, hori dugu gaurko Zientzia Gosariaren hizpide nagusi. Lo ez egitearen kalteen inguruan asko dakigu, gutxiago ordea onuren inguruan. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak azken ikerketen berri eman digu. Science aldizkari ezagunak ale osoa eskaini dio loari eta bertan jasotzen da lo faltak dementziarekin edo erreakzio gaitasunarekin duen lotura frogatua dagoela. Baina dituen onuren inguruan ere deigarria da azken ikerketek diotena: Loak oroimena lantze...

Nov 14, 202112 min

Idoia Mujika: Eureka Zientzia museoa, bizirik dagoen beharrezko azpiegitura

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduraduna Eureka Zientzia museoaren itxiera iragarri ostean hurbildu zaigu. 2023rako iragarri du itxiera Kutxa fundazioak, Tabakaleran duen gunera hainbat ekimen lekualdatuko dituela jakinaraziz. Eureka Zientzia museoa Euskal Herrian dagoen zientzia museoa bakarra dela azpimarratu du Mujikak, haur eta gaztetxoei zientzia modu dibertigarrian hurbiltzeko gunea izateaz gain, zientzia elkarteen elkarlanerako gunea ere badela azaldu digu eta ordezk...

Nov 07, 202114 min

Amaia Arregi: Usainak, gure bizitzan ezaugarri garrantzitsua

Usaimena zentzumen bat da baina gehienok ez genuke garrantzitsuen gisa definituko. Usainak ordea, gure bizitzan uste baino ezaugarri garrantzitsuagoa direla azaldu digu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak. Usaimenak oroitzapenekin duen lotura nabarmendu digu eta baita guztiok usain propio bat dugula ere, beste gizakiekiko ezberdinak. Ligatzerakoan ere elementu garrantzitsua dela diote ikerketek, gu jabetu ez arren. Xehetasun gehiago eman...

Nov 03, 20219 min

Amaia Arregi: HeLa zelula hilezkorren sorburu den emakumea, Henrieta Lacks

Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak istorio harrigarri baten berri eman digu. HeLa, giza zelula hilezkorrek biomendikuntzaren munduan iraultza eragin dute azken 70 urteetan. Baina zelula horien atzean, lapurreta bat dago. 1950ean, Henrieta Lacks, Virginian jaio zen emakume afroamerikarrarenak ziren jatorrizko zelulak, berari jakinarazi gabe Lacks andrearen laginetatik zelula hilezkorrak lortu zituzten. Lacks hurrengo urtean hil ze...

Oct 24, 202111 min

Idoia Mujika: Tabakoa, bizio txarra gaur eta atzo

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduraduna tabako hostoa eskuan hurbildu zaigu, gizakiarentzat aspaldiko ezaguna dela azaltzeko. Duela 12.000 urtekoa ere izan liteke gizakia eta tabakoaren arteko lehen harremana. Duela 3 mila urte ziurtatu liteke jada erretzen zela ipar amerikan, eta kolonizazioarekin zabaldu zen mundura. Nikotina, molekula natural eta aldi berean adiktibo hori da tabakoaren arrakastaren errudun. Hain zuzen, hari horri tiraka txokino natural eta sintetikoez e...

Oct 17, 202110 min

Idoia Mujika: Organokatalisi Asimetrikoa, kimika nobel saria ulertzen

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduraduna eman berri den kimikako nobel saria azaltzeko asmoz hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. 2009an tesia aurkikuntza honetan oinarri zuela jakinda, bide lagun ezin hobea dugu Mujika Organokatalisi Asimetrikoa zer den ulertzeko. Izan ere, horregatik eskuratu dute nobela Benjamin List eta David MacMillan ikerlariek. Molekula txiki txikiak diren katalizatzaileak sortzea ahalbidetzen du aurkikuntzak, asimetria gaitasuna dutenak. Ikerketan eta ...

Oct 10, 202113 min

Amaia Arregi: Ordenagailu kuantikoa, etorkizuneko ordenagailurako apustua

Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariaren eskutik mundu kuantikoan sartu gara. Teknologia kuantikoen garapenean inbertsio handia egiten ari da mundu mailan eta baita gurean ere. Eta tartean da DIPC zentroa bera. Egungo ordenagailu bitarrak ulertuz, kuantikoak dakarren jauzia azaldu digu Arregik, nahiz eta ikerketan lan ugari geratzen den oraindik.

Oct 03, 202112 min

Amaia Arregi: Isuri kognitiboa, eboluziotik datorkigun akats egiteko modua

Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariaren eskutik guztioi eragiten digun kontzeptu bat argitu dugu: Isuri edo sesgo kognitiboarena. Gizakiok partekatzen dugun nahaste kognitibo bat dela esan dezakegu, gure burmuinak haitzulo garaitik apenas aldatu baitira nahiz eta teknologian garapen izugarria eman. Horrek erabakiak azkarregi hartzera garamatza askotan, elementu gutxirekin, eta beraz akatsak egitera. Arregik azaldu digu isuri kogniti...

Sep 25, 202112 min

Idoia Mujika: Seigarren belaunaldiko suteak, Arkimedes eta globoak

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak hasiera batean lotzen zailak diruditen hiru elementu lotu dizkigu: Malagan izan berri diren suteak, Arkimedesen printzipioa eta globo aeroestatikoak. Su ekaitzak izan dira Malagako sutean arreta deitu duen elementua, horiek hobeto ulertzeko globo baten funtzionamendua azaldu digu eta globo baten funtzionamendua ulertzeko Arkimedesen printzipioa. Etxean egiteko esperimentu proposamena ere ekarri digu gainera.

Sep 19, 202111 min

Idoia Mujika: Bioplastikoak, kontuz hartu beharreko izendapena

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunarekin hasi dugu Zientzia Gosariaren irrati urte berria. Geroz eta gehiago ugaritzen ari den bioplastiko izendapenaz azalpenak eman dizkigu. Esaterako, bioplastikoa ez dela beti biodegradagarria. Eta biodegradagarria ere ez da beti konpostagarria. Bioplastikoak izendapenaren pean kontuan hartu beharreko faktoreak azaldu dizkigu eta esperimentu bat ere ekarri digu irrati urte berriko lehen tarterako.

Sep 12, 202112 min

Idoia Mujika: Udan egiteko zientzia plan gozagarriak

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunaren eskutik irrati urteko azken Zientzia Gosaria jaso dugu. Udan egin ditzakegun zientzia plan gozagarriak proposatzeko une ederra. Euskal Herritik irten gabe lau proposamen egin dizkigu Mujikak: Euskal kostaldeko flysch-a, Eureka zientzia museoa, Ekainberri eta Laboratorium museoa. Eta inora mugitu beharrik gabe, beste aukera bat ere azpimarratu dugu, izar usoak ikustearena. Ekainaren 27, uztailaren 28 eta 29, eta abuztuaren 12 eta 1...

Jun 26, 202111 min

Idoia Mujika: Proteinetan oinarritutako argiztapena ezagutuz

Idoia Mujika Materiaren Fisika zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunaren eskutik jaso dugu Zientzia Gosaria. Oraingoan argi egiten aritu zaigu. Ez da zalantzarik, LED teknologiak aldaketak ekarri zituen argiztapenaren esparruan, baina dagoeneko, LED-aren barnean ere aldaketak ematen ari dira. Esango zenuke, LED argi zuriak, benetan zuriak direla? Edo beste kolore batekoak ote dira? Proteinetan oinarritutako argiztapenaz hitz egin digu Mujikak, aste honetako tartean.

Jun 23, 202110 min

Amaia Arregi: Nancy Hopkins, biologo eta aktibista ezagutuz

Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko komunikazio teknikariaren eskutik jaso dugu Zientzia Gosaria. Gaur Nancy Hopkins biologoaren lana eta bereziki berak eragindako iraultza aztergai. Nancy Hopkins biologoak genetikaren eta zebra arraien kasuan egindako lanak zientziaren onespena lortu du. Baina hori lortzeko, aurrez emakume zientzialarien diskriminazioa agerian utzi behar izan zuen. 1999an agerian utzi zuen IMT (Massachuset Insitute of techonology) erakunde prestigiotsuan emaku...

Jun 13, 202111 min

Amaia Arregi: Pirineotan glaziarrak, basamortuak eta koralak ikus daitezke

Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak eskaini digu aste honetan Zientzia Gosaria. Asier Hilario geologoa lagun hartuta etorri zaigu, pirineoen inguruko beste begirada bat eskaintzeko. Izan ere, pirineoetako mendiei begira, itsasoa, basamortua edo koralak ikus daitezke. Mendien arroketan guzti horien seinaleak daude. Zientzia Kutxa hitzaldi zikloan pirinoetako 30 mendiren jatorriaz azalpenak eman ditu Hilariok eta horien laburpen bat jaso d...

Jun 05, 202111 min

Telefonoa: Teletrofonotik smartphonearen arteko bide luzea

Telefonoaz aritu gara Zientzia Gosarian DPHC materialen arloko komunikazio arduradunarekin. Egun sakelakorik gabe ezin dugu bizi , baina Telefonoak mende eta laurden baian gehiago darama gure artean . Badira ehun eta hogeita bost urte patentatu zutela, baina teletrofonoa lehenago asmatu zuen Antonio Meucci Italiarrak osasun arazoak zituen emaztearekin etxean gora eta behera ibili gabe komunikatu ahal izateko. Diruz urri eta ezin izan zuen ordea patentatu. Entzun xehetasunak podcastean.

Mar 05, 20219 min
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android