Zientzia gosaria - podcast cover

Zientzia gosaria

EITB Radio Televisión Pública Vascawww.eitb.eus
Zientzia goizean goiz eta dosi txikitan. Idoia Mujika Materiaren Fisika zentroko komunikazio arduradunaren eta haren gonbidatuen alboan.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

Idoia Mujika: Betelgeuse izarra

Betelgeuse izarraren inguruko argi-ilunak izan ditugu Zientzia Gosarian. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentruko Komunikazio arduradunak izarraren inguruko ikerketen berri eman digu.

Jun 25, 202311 min

Idoia Mujika: Droga Brontze Aroko Menorkan

Historiaurreko Europan duela hiru mila urte inguru drogen kontsumoaren zuzeneko ebidentzia bat dokumentatu ahal izan dute lehen aldiz, Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio arduradunak Zientzia Gosarian azaldu duenez. Giza ilearen analisitik abiatuta lortutako emaitzak dira jasotakoak.

Jun 18, 202311 min

Amaia Arregi: Astronomia Virginia Garcia astronomoaren eskutik

El Palo de Eratóstenes - Zientzia Elkarrizketak zikloa abian jarri du Aranzadi Zientzia Elkarteak herritarren artean astronomiari buruzko ezagutza zabaltzeko. Astronomian, astrofisikan, kosmologian eta hurbileko beste eremu zientifiko batzuetan oinarritutako zientzia-dibulgaziozko programa irekia da eta proiektuak Eureka! Zientzia Museoaren eta Donostia International Physics Center-en (DIPC) laguntza du. Virginia Garcia astronomoa izan dugu gonbidatu Zientzia Gosarian, Amaia Arregi Donostia Inte...

Jun 11, 202314 min

Idoia Mujika: Clair Patterson, mundua berunetik eta berak eragindako kutsaduratik libratu zuen pertsona

Berunaren Aroan bizi izan zen Clair Patterson. Metal hori nonahi zegoen: hodietan, kristaletan, etxeko tresnerian, kontserba-latetan, baita jostailuetan ere. Eta, batez ere, gasolinaren igorpenetan. Idoia Mujika Materiaren fisika Zentroko komunikazio arduradunak Pattersonek egindako ikerketaz eta industria boteretsuenaren aurka egin zuen borroka epikoaz hitz egin digu Zientzia Gosarian.

Jun 11, 202315 min

Amaia Arregi: Lynn Margulis, eboluzioa hankaz gora jarri zuen biologoa

Lynn Margulis biologo ebolutiboaren, XX. mendeko ezinbesteko zientzialariaren, lana eta ekarpen zientifikoa izango dugu mintzagai Zientzia Gosarian. Amaia Arregi, Donostia International Physic centerreko zientzialaria eta komunikazio arduradunak eman ditu xehetasunak.

May 28, 20239 min

Amaia Arregi: Hiru pertsona desberdinen DNArekin jaiotako haurra

Pertsona desberdinen DNArekin ernaldutako lehenengo haurtxoa jaio da Erresuma Batuan, sendaezinak diren gaixotasunak saihesteko medikuek erabilitako teknika berritzaile bati esker, Amaia Arregi Donostia Internation Pysicj Centerreko zientzialaria eta komunikazio Arduradunak Zientzia Gosarian azaldu digunaren arabera.

May 21, 20237 min

Idoia Mujika: Lurreko nukleoaren moteltzea eta Inge Lehmann

Orain arte pentsatzen zen barne-nukleoa mantua eta azala baino pixka bat azkarrago biratzen zuela, horri "supererrotazio" esaten zaio; eta, beraz, urtero gradu hamarren bat inguru aurreratzen zen. Ikerketa berri baten arabera, nukleoak frenatu egin du, kanpoko geruzen errotazio-abiadura bera lortu arte, eta again abiadura pixka bat txikiagoa ere. Horren inguruan hitz egin dugu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio arduradunarekin Zientzia Gosarian. Horrez gain, Inge Lehmann geologa...

May 21, 202315 min

Idoia Mujika: Musuak

Zientzia agertzen denean badirudi erromantizismoa, edertasuna eta zalantza desagertzen direla; eta zerbait humanistagoa denean, ez badago zientifikoki frogatuta, badirudi ez dela kontuan hartu beharrekoa. Bada, Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak oso emozionala den zerbaiti buruz hitz egin digu Zientzia Gosarian: musuaz jardun gara ikuspegi zientifikoa kontuan izanda.

May 07, 202316 min

Nanofotonikaz, 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria jaso duen Javier Aizpuruarekin

Javier Aizpurua Iriazabal fisikariak jaso du 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria eta bera izan dugu Zientzia Gosarian gonbidatu berezi. Amaia Arregi, Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariarekn batera, Aizpuruaren lana eta ibilbidea izan dugu mintzagai.

Apr 30, 202314 min

Amaia Arregi: Ezkerrak

Munduan dauden ezkerren inguruan, asimetria hori nondik datorren eta animaliek ere horrelakorik ba ote duten azaldu dizkigu Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Zientzia Gosarian.

Apr 23, 20237 min

Idoia Mujika: fisika kuantikoa eta Dilution Fridge tresna

Fisika kuantikoa giza adimenaren lorpen handienetako bat dela eta fenomeno naturalak ulertzeko oinarria dela esan digu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak. Zientzia Gosarian azaldu digu fisika kuantikoak atomoa, lotura kimikoa, molekulak, argiak partikulekin duen elkarreragina eta materia azaltzen dituela.

Apr 15, 202313 min

Idoia Mujika: Fotciencia18 eta DNAren X izpiko lehenengo irudiak

Munduko begirada nano, mikro eta makroskopikoak dira, ikertzaileek eta argazkilaritza gustuko duten pertsonek eginak. Hau izango da euskal autonomia erkidegoan Fotciencia18az gozatzeko aukera bakarra. Horrez gain, DNA-ren X izpiko lehenengo irudiez hitz egin digu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak Zientzia Gosariaren atal nonetan.

Apr 08, 202310 min

Amaia Arregi: Ryuguk uraziloa duela frogatu dute

Katastrofeekin eta espezieen desagertzearekin lotu ditugun meteoritoek bizitza ere eman lezaketela frogatu dute. Ryugu izeneko asteroidearen laginak Lurrera ekarri eta aztertu ondoren, lortutako emaitzen berri eman digu Amaia Arregi Donostia International Phisic Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Zientzia Gosarian.

Apr 01, 20237 min

Amaia Arregi: IBM Quantum System one

Ordenagailu kuantikoaz hitz egin digu Zientzia Gosarian Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak. Bost baino ez daude munduan: Estatu Batuetan, Alemanian, Japonian, Kanadan eta Hego korean eta seigarrena Donostian kokatuko dute. Hori bai 2024ko urte amaiera arte itxaron beharko dugu. Basque Quantum izena jarri diote.

Mar 26, 202313 min

Amaia Arregi: material supereroaleak

Giro-tenperaturan supereroankortasuna lortzea da fisikaren amets handienetako bat. Material supereroaleak izatea lortuko bagenu, gaur egungo energia-sistema alda lezake. Bada, Estatu Batuetan giro tenperatura eta presioan supereroankortasuna erakusten duen materiala aurkitu dute eta hori izan dute mintzagai Zientzia Gosarian Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak eta Ion Errea, EHUko ikerlaria eta DIPCko kideak.

Mar 25, 202313 min

Idoia Mujika: Giza Immunoeskasiaren Birusaz sendatu den hirugarren gaixoa

Thimothy Ray Brown Berlingo gaixoaren eta Adam Castillejo Londresko pazientearen ondoren, Nature Medicine aldizkariak GIB birusaren hirugarren kasua argitaratu berri du, aurrekoen antzekoa, zelula amen transplante baten ondoren. Hirugarren sendatze honen inguruan hitz egin digu Idoia Mujikak Materiaren Fisika zentroko komunikazio arduradunak.

Mar 11, 202314 min

Idoia Mujika: James Maxwell, fisika modernoaren aita

Albert Einsteinek miresten zuen gizona da James Clerk Maxwell. Zure autoko irratiaren atzean dauden indarrak, zure hozkailuko imanak, zure indukzio-sukaldea eta pila baten karga azaltzeaz arduratu zen zientzialaria da, Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak Zientzia Gosarian azaldu duenez.

Mar 05, 202313 min

Amaia Arregi: 'Gorri bizia' zikloan, sumendiak

Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak 'Gorri bizia' zikloaren berri eman digu. Kutxa Fundazioarekin elkarlanean, Donostian, "Fire of Love" Sara Dosaren dokumentalaren proiekzioa eta sumendietan adituak diren geologoak gonbidatu dituztela azaldu digu. Juana Vegas Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko (IGME) ikerlaria da eta "Volcanes que cambian la vida" hitzaldia eskaini zuen. Janire Prudencio, geologoa eta Granadako Unibertsit...

Feb 25, 202312 min

Idoia Mujika: Nazioarteko Emakume eta neska zientzialarien eguna

Idoia Mujika, Materiaren fisika zentroko komunikazio arduraduna, Nazioarteko Emakume eta neska zientzialarien egunaern inguruan gogoeta egin du Zientzia Gosarian. Jokin Pinatxo CFMko doktoradutza aurreko ikerlaria ere izan dugu gurean.

Feb 11, 202314 min

Amaia Arregi: Haragi kultibatua eta biotech foods

Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Biotech Foods enpresan haragia sortzeko erabiltzen duten prozesuaren berri eman digu. Haragi alternatiboa izan dugu mintzagai Zientzia Gosarian.

Feb 05, 202311 min

Amaia Arregi: ChatGPT adimen artifiziala

Iraultza teknologiko garrantzitsuenen artean kokatu dute adituek ChatGPT adimen artifiziala. Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak zer den eta zertarako erabil dezakegun azaldu digu. Esaterako, ChatGPTk bere ezagutza areagotzen du; Google berriz ordenatu eta indexatzeko gai baino ez da.

Feb 05, 202312 min

Idoia Mujika: Emakumeak Zientzian; Gertrude Belle

Zientzia eremuan emakumeeen presentzia urria nabarmendu du Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak. Erreferenteak behar ditugula uste du Mujikak eta Gertrude Belle biokimikari eta farmakologo amerikarraren, emakume aitzindari baten, historia ekarri digu.

Jan 22, 202313 min

Idoia Mujika: Elhuyar anaiak eta Wolframioaren aurkikuntza

2023an 140 urte ospatzen dira Elhuyar anaiek aurkikuntza historiko bat sinatu zutenetik: Wolframioaren aurkikuntza, elementu berri bat. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak ekarri du gogora aurkikuntza hori.

Jan 15, 20239 min

Amaia Arregi: 2022ko lorpen handiak

Meteoritoen kontrako DART teknologia, osasunarekin lotutakoak, James webb teleskopioa... 2022. urtearen errepasoa egin digu Amaia Arregi Donostia International Physics Centereko komunikazio arduradunak

Jan 08, 20236 min

Amaia Arregi: Perladun Gaztea eta Mona Lisa miniaturan, nanoteknologia erabilita

Johannes Vermeerren Perladun Gaztea eta Leonardo Da Vinci Mona Lisa pintura famatuen bertsioak sortu dituzte miniaturan nanoteknologia erabilita. Pintura nimiño hauek milimetro batzuk baino ez dituzte neurtzen. Teknika honek nanoegiturak erabiltzen ditu koloreak erreproduzitzeko eta obren faltsifikazioa saihesteko balio izatea espero dute, Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak azaldu digunez. Hilabete hasieran Nature Nanotechnology aldiz...

Dec 18, 20229 min

Idoia Mujika: Gizakia ilargian finkatzea eta handik esplorazioa Martera zabaltzea da Artemisen helburu

Idoia Mujika materialen fisika zentroko kideak NASAren Artemis misioaren xehetasunak kontatu dizkigu. Lehen urratsa da 50 urte geroago gizakia berriro ere ilargira bidaltzeko. Artemis misioan NASAk erabili duen teknologia oso berezia eta aurreratua da, historian Space Launch System delakoa lehen aldiz erabili da ontzi bat espazioratzeko. Lurrera bueltan, atmosfera arazorik gabe zeharkatzea da NASAren erronka nagusia.

Dec 10, 202210 min

Idoia Mujika: Urrea eta neuroteknologia

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak Ane Escobar Kimika Aplikatuan doktorea ekarri du gurera. Horrez gain, lizentziaduna da Ingeniaritza Biomedikoan eta masterra du Bioteknologia aurreratuan. Materiaren Fisika Zentroan eskainitako hitzaldiaren berri eman digu Zientzi Gosarian: "Escobarrek garunaren barrenak astindu zituen urrea erabiliz".

Dec 04, 202211 min

Amaia Arregi: inteligentzia estralurtar batekin komunikatzea

Areciboko mezua 1974an espaziora bidalitako mezua da. Ezagutzen ez dugun inteligentzia estralurtar batekin komunikatzea lortu eta gure zibilizazioari buruzko informazio baliagarria ematea da. Mezuak eguzki-sistemari, gure planetari eta gizakiari buruzko informazioa biltzen du eta Frank Drake eta Carl Sagan zientzialari ospetsuek diseinatu zuten beste pertsona batzuekin batera. Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak xehetasunak eman dizkig...

Nov 26, 20229 min

Amaia Arregi: Noetherren teorema eta dibulgazioko komikiak

Inplizituki erlatibitate orokorrean eta beste zenbait teoria fisikotan adierazten zen ideia formalizatu zuen Emmy Noetherrek: simetriek naturak nola funtzionatzen duen ulertzeko gakoa dutela. Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak teoremaren inguruko xehetasunak eman dizkigu. Horrez gain, etxeko txikienentzako proposamena egin digu.

Nov 20, 20229 min
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android