84. Enkarguak
Jon supermerkatura hurbilduko da. Izan ere banketxera joan beharra dauka kontuak ixtera. Nazkatuta dago komisioak ordaindu eta ordaindu aritzeaz. Eskaria egin duenean hasi zaizkio onurak eskaintzen.

Jon supermerkatura hurbilduko da. Izan ere banketxera joan beharra dauka kontuak ixtera. Nazkatuta dago komisioak ordaindu eta ordaindu aritzeaz. Eskaria egin duenean hasi zaizkio onurak eskaintzen.
Jon-ek lagun berriak egin ditu; Unai eta Jokin. Surfak elkartu ditu, hiruak direlako surf-zaleak. Ez dira ordea ile-oxigenatutako surflariak, soilduta daude dagoeneko. Nola nahi, Jone-ri heldutasun gutxikoak iruditu zaizkio.
Jon eta Jonek gaur ez dute planik. Elkarrekin aspertzea erabaki dute ezer egin behar izanik gabe. Ez da horren plan txarra bien iritzirako.
Jone haserre dago. GKE baterako sinadurak biltzen ari zen pertsona batek oihu egin diolako kalean. Presaka zihoala esan dio aitzakia gisara Jonek eta sinadura biltzaileak aitzakiarik ez bilatzeko esan dio modu txarrean eta mundu guztiaren aurrean. Jon-i ez zaio bidezkoa iruditzen gertakaria eta firma-biltzaileari kargu hartu nahi dio.
Jon eta Jone-k gustuko zuten "X espedientea" izeneko telesaila. Fenomeno paranormalak eta Mullder eta Scully-ren arteko istorioak protagonista. Gilian Anderson aktoresaz maiteminduta zegoen Jon eta bere pelikula guztiak ikusitakoa da. Jon, O.H.E, edo Objektu Hegalari Ezezagunen, bertako ikustaldien inguruko proiektu bat ari da lantzen telebistari aurkezteko.
Etxean daude Jon eta Jone eta Jon-en ordenagailuan porno leihio batzuk zabalik geratu dira. Hizpidea jartzen dio egoerak gure bikoteari. Pornoa ikusteko aukera aldatu egin da: Multipantailla da egungo aukera. Ikusi ahala eszena aldatuz. Jone-rentzat mota honetako pelikula "kutreak" higuingarriak dira.
Jon eta Jone autoan dihoaz eta gidari doa Jon, bat-batean geratu egin da. Bidea zeharkatzen ari den trikua ez aurrean eramateko gertatu da horren bortitz. Trikuak, edo nahi bada kirikinoak, ehunka hiltzen dira udazkenean gizakion autoek zanpatuta. Jonek triku-holokaustoa izaten dela dio.
Jon-ek galdera zail bat egin nahi dio Jone-ri eta ez daki zuzenean nola galdetu. Esoterismo plantak egin eta ouija antolatu du izpirituek erantzuna emango diotelakoan.
Jon autobusez joan da Bilbora eta kexu da eroso esertzeko aukerarik izan ez duelako bidaia osoan. Eserlekuak oso tarte txikiarekin eta hankak kabitu ezinda!
Kaleidoskopioa, sekula forma eta irudia errepikatzen ez duen tramankulua da. Jon-ek gailu horietako bat eraman dio opari Nikori. Euskaldunek ere badutela hortik DNAn iruditzen zaio Jone-ri. Beti antzera, baian beti garapenean aurrera errepikatu gabe.
Jone-k ezin du burutik kendu Jon-ek aitortu ziona. Aldi berean, bi pertsonarekin batera maiteminduta egon litekeela. Etengabeko galdera da bere buruan egoera hori biak elkarrekin zeudenean gertatu ote zitzaion Joni. Galdera gehiegi egiten ari zaio Jone telebistari begira ari diren bitartean.
Zaila da norberak zurrunga egiten duela onartzea. Areago, pertsonak lo dagoela, bere burua entzuten ez duelako. Joneri ez zaizkio gustatzen Jon-ek egiten dituen hainbat soinutxok. Ez ditu onartzen ordea berak egiten dituenak.
Jon eta Jone hondakinen politikaz hasi dira hizketan nahi gabe. Otorduko zaborrak nola berezi, zer eduki-ontzira bota behar diren aukeratu ezinda zeudenean sortu da hizpidea eta ingurumenaren aldeko jarrera behar zuenak hartu duen karga politikoak ematen duen amorruaz. Logikak ez du tarterik hondakinen kudeaketan Jon-en iritzirako.
Jon eta Jone bazkaltzen ari dira, barbarinak dituzte. Anderrek eman dizkio Jon-i eta honek bazkaltzera gonbidatu du Jone. Barbarinak binaka frijitzen dituen bitartean Jone-k galdera sakon bat egin dio. Norbait aldi berean bi pertsonarekin maiteminduta egon ote litekeen. Jon-ek baietz esaten dio.
Jon-ek Ondarrura joan behar izan du egiten ari diren lan baterako irudiak grabatzera. Arrantzale herri bat behar zuten, postaletik urrun dagoena. Jone jeloskor jarri da, Jon-ek Arantza lankidearen dohainak etengabe azpimarratzen ari delako.
Jon eta Jone Palentziara doaz; Palentziako Zinema jaialdira. Jon-ek pieza esperimental bat egin zuen eta Palentziako Zine jaialdira gonbidatu dute eta berak Jone-ri biok elkarrekin joatea proposatu dio. Jone-k sorpresa handia hartu du gonbitearekin, baina bereziki Jon mundu horretan murgilduta zegoela ez zekielako. Zer jantziko ote du galarako!
Nikoren aita Chilera doa lanera eta Vanesa, bere egungo bikotekidea, berekin joango da hemengo lana utzita. Joneri erabaki ausarta iruditu zaio, berak ez du uste berdin jokatuko lukenik. Areago, Niko tartean izanda erabaki beharko lukelako. Jone-ri ere ausardiaz jokatzeko garaia heldu zaio eta Jon-ekin harremana berritu duela jakin arazi dio. Aitormena!
Nikoren aiton-amonekin topo egin du Jone-k. Harrez gero ezin du burutik kendu pertsonak urteak hartzen ditugun neurrian gure gurasoen zer nolako antza hartzen dugun. Oskar, bere senar ohia, eta haren aita igual-igualak dira. Nikori gauza bera gertatuko zaio? Eta berak ? Amaren antza hartu du? Buru hauste handia jarri zaio.
Joneren etxeko bizilagunak berriak dira eta bi alaba dituzte. Txirrina jo dute goizean urte betetzea ospatu behar dutelako eta gonbidatu egin nahi dituztelako. Jone eta Niko joango dira arratsaldeko txokolatadara. Jon-ek ordea saihestu egin du. Oraindik ez dago prest familia perfektuaren roll-a jokatzeko.
Bizitza "pentsatzen diren baina esaten ez diren gauzez beteta dago". Hala esan zuen jakintsu batek eta ez dabil oso oker. Jon eta Joneren artean behintzat, elkarri esateko asko dago esan gabe.Duela hamar urte harremana hautsi zutenean gertatu zenaz ez bait dute sekula hitz egin eta arantza horrek hortxe jarraitzen du. Pertsonak bakar hizketa ugari egiten ditu besteari esango lizkiokeen edo esan beharko ez lizkiokeen pentsamenduarekin.
Txinatarren erdiguneko denda batean iruzurra antzeman dute. Kirola egiteko kilo bateko pisuak, ez zuten kilo bat baizik eta 720 gramo. 280 gramoko iruzurra kilo bakoizteko. Sare sozialetan irakurritako bitxikeriak horrek gain kargaz eztabaida sakona eragin du Jon eta Jone-ren artean.Bizkar gainean zama astuna dute biek ere beraien arteko harremana amaitu zen bezala amaitu zelako orain hamar urte.
Sexting-a arriskutsua da. Ondorio horretara iritsi da Jone, Jon-i bidali dion argazki "beroa"rekin zer gertatu den ikusita. Ez du berriz egingo, argazki galduen linboan ez geratzeko.
Jon-ek Bilbon publizitate lan bat egin behar du bihar, goizaldera jaiki behar du horretarako. Jone-ri ez zaio inporta esnatzea eta beraz Jon bere etxean geratuko da lotan.Jon-ek Azkuna Zentrora joan behar du, Alondegia bezala ezagutzen zuen eraikina da. Izen aldaketak kultura, egoitzak eta inbertsioei buruzko eztabaidan sartu ditu Jon eta Jone.
Jon eta Jonek whatsap-ez garatu dute beren arteko harreman berritua, mezuak noiz nahiz bidaltzen dizkiote elkarri eta horrela lotzen dituzte zitak ere, bereziki igerilekukoak.Jon jolasti dago eta igerilekuan "bonba" erara salto egin du uretara. Sorosleak errieta egin dio haurrei bezalatsu.
Atzo haserretuta joan ziren bakoitza bere etxera eta gaur elkar goxatu nahi dute Jon eta Jonek. Jone-k barkamena eskatu eta afaltzera etortzeko esan dio Jon-i. Honek gustuz hartu du gonbitea Jone-rekin egteko gogoa daukalako: Serie bat ikusiko dute elkar besarkatuz.
Nikoren aitak, bizitza berria hasi du Vanesarekin, bikote dira eta haurrarekin egiten dituzte planak. Vanesak arropa erosi dio Nikori eta bere ama amorru bizian jarri du horrek eta bere kontra hasi da marmarka.Jon-i ez zaio gustatu jarrera hori. Jone-k ez duela egoera berria onartzen eta ez duela bere bizitzan aurrera egin nahi leporatu dio.
Jon eta Jonek gero eta maizago egiten dute lo elkarrekin. Elkarren ohitura eta mania berriak ezagutzen ari dira eta adinean aurrera doazen neurrian gero eta gehiago dira. Elkarrekiko presentzia areagotzen ari zaie eta atsegina da.
Jon-ek eguzkitako betaurreko berriak erosi behar ditu eta Jone-rekin doa dendara hauek aukeratzera. Azkenean, Jone-k aukeratuko dizkio. Jon-ek ezkutuka ibiltzeko nahi ditu betaurrekoak. Izan ere, Jone-k ez du ofizial egin nahi bien artean berriz ere loratu den bikotea.
Jon-ek ez du ahaztu atzeratutako zita, Jone-k proposatu zion afari mexikarra. Txapela handia jantzita azaldu da Jone-ren etxera egoera girotzeko. Bart parranda handia egin zuen Anderrekin eta logale dago. Goizaldera arte hitz egin dute aspaldiko partez.