Jon eta Jonek gaur ezingo dute geratu, izan ere Jon bere lagun batekin geratuta dago. Ander kartzelatik atera zela hogei urte bete dira eta hori ospatu beharra dago.Zita horri esker, Jone-k ez zekizkien gauza asko jakin ditu "kale-zakurrei" buruz. Gazte denbora ez zen erraza izan.
Nov 26, 2020•4 min•Season 1Ep. 54
Jon-ek bulegorako eserlekua eta mahaia behar ditu eta laguntza eskatu dio Jone-ri erabakitzen lagundu diezaion. Bide batez, Jone-k ere pentsatu du zer erosi eta biak abiatu dira saltegi handira. Bertara iritsita, atzeraka egin du Jon-ek dauden altzariek ez dute "poesiarik" eta jende gehiegi dago gainera.
Nov 26, 2020•4 min•Season 1Ep. 53
Haurrak jale txarrak direnean otorduak "Vietnam txiki" bat bilakatzen dira, hala egiten zaizkio behintzat Jone-ri. Nikorekin borrokan ibili behar izaten du askotan, baina Euskadi Irratian ematen ari diren irrati nobela entzunez txintxo-txintxo jan dezan lortu du.Jone-ri Niko haur arrunta iruditzen zaio, bere alde on eta txarrekin, besteak bezalakoa eta ez fenomeno bat naiz eta behin publizitate iragarki baterako hartu zuten.
Nov 26, 2020•5 min•Season 1Ep. 52
Jon-ek ezer gutxi daki Jone-ren senar ohiari buruz. Zeharka jakin du arbitro afizionatua dela eta algara batean hasi da oso ihardunera frikia iruditu zaiolako. Jone-k burua freskatu dio, elkarrekin bizi izan ziren garaian Jon-ek esgrima egiten zuelako. Kirol frikiagorik ez da bazterretan!
Nov 26, 2020•4 min•Season 1Ep. 51
Elkarrekin esnatu eta larrua jo dute Jon eta Jonek. Elkarrekin goxo gosaldu eta lanera doaz. Sexua goizetik ala gauean nahiago duten komentatzen ari dira.
Nov 25, 2020•3 min•Season 1Ep. 50
Gasolindegian daude Jon eta Jone. Jone Marmarka ari da Jon-ek denbora gehiegi igaro duelako zain. Hurrengoan horrenbeste atzeratzen bada, autoa martxan jarri eta bera gabe alde egingo duen mehatxua egin dio.
Nov 25, 2020•4 min•Season 1Ep. 49
Cosmopolitan aldizkarian irakurtzen ari den inkesta bat baliatuz, Jon-en sentimenduak ikertzen ari da Jone. Azkenerako, inkesta berak ere erantzun beharko du.
Nov 25, 2020•4 min•Season 1Ep. 48
Jone zirikatzen ari da Jon etengabe, beragatik zer egiteko prest dagoen aztertu nahiko balu bezala. Zumba eskoletara elkarrekin joatea proposatu dio.
Nov 25, 2020•3 min•Season 1Ep. 47
Jone-k lagun suhiltzaile baten proiektua babesteko esteka bat pasa nahi dio Jon-i. Crowfunding-a antolatu dute horretarako. Jon-ek ordea marmarka erantzun dio, izan ere egun edonork zabaltzen du crowfunding-a edozertarako. Kapritxoak norberak ordaindu behar ditu Jon-en ustez, gehiegizkoa da Crowfunding-arena.
Nov 25, 2020•4 min•Season 1Ep. 46
Niko aitarekin dagonez asteburuan, Jonek afaltzera gonbidatu du Jon. Bere etxean elkartuko dira. Afaldu ez ezik .. gosaldu ere elkarrekin egingo dute.
Nov 25, 2020•4 min•Season 1Ep. 45
Niko semeak aitarekin pasako du asteburua. Igerilekuan hartuko du haurra Oskarrek, hala adostu du Jone-rekin. Jone-k ez du Oskarrek Jon ezagutzerik nahi eta ezkutuka dabil. Jon-ek gaizki hartu du egoera. Ez da logikoa!
Nov 25, 2020•4 min•Season 1Ep. 44
Jon-ek Reala ikustera joatea proposatu dio Jone-ri. Jonek ez du futbolarekiko interesik eta gutxiago Reala ikusteko bada. Izan ere, bera izatekotan, Atlhetic-ekoa da bere familia osoa bezalatsu. Horretan ere ez da ados jartzen gure bikotea. Nola nahi, futbolaz hitzegiteko Jone-k bere senar ohia proposatu dio Jon-i.
Nov 25, 2020•4 min•Season 1Ep. 43
Jon-ek, orain hogei urte egin ez zuena egin nahi izan du. Elkarrekin ateratzen hasi ziren lekuan Jone-ri muxu bat ematea. Jone-k ez du sekula Jon horren erromantiko ikusi. Euria ari du eta elkarrekin gosaltzera joan dira. Busti egin dira eta ondo dator edari beroa.
Nov 25, 2020•4 min•Season 1Ep. 42
"La chica del Batzoki" Doctor Deseo-ren kantuak politika eztabaida sutsua eragin du Jon eta Jone-ren artean. Jone-k ez ditu gustuko gai politikoei lotuta dauden txantxak egitea eta gogor aritu da Jon-en kontra.
Nov 25, 2020•3 min•Season 1Ep. 41
Jon, Joneren eta bion artean dagoen harreman mota definitu nahien dabil. Jone-k ez du beharrik, ez du presarik bien artean berreskuratzen ari den harremanari izena jartzeko. Tratuetan ari dira, baina biek dute argi elkarren arteko harremanak aurrera egitea merezi duela.
Nov 25, 2020•3 min•Season 1Ep. 40
Gaur, nor bere litxarreriekin joan dira zinera Jon eta Jone. Scarllet Johanson da protagonista eta Jon-ek bere edertasunari egin dio erreferentzia. Sexuan edertasunak bestea erakartzeko izan dezakeen garrantzia azpimarratu du Jon-ek. Izan gizon edo emakume.Jone-k ez ditu gauzak berdin ikusten. Eta eztabaida horretan atzera egin dute pentsamenduetan. Iluntasuna, esku sartzea eta zineetako "olagarroak" azaleratu dira.
Nov 24, 2020•3 min•Season 1Ep. 39
Jon eta Jone politikaz eztabaidan hasi dira, Espainiako publizitate sarien arian, Jon-ek lan egiten duen agentziatik sarietara aurkeztu nahi dute eta Jon-i ez zaio ondo iruditzen. Independentzia bai edo ez?... gai horrekin korapilatu dira gaur.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 38
Jon-ek motoa izateko grina du... eta bigarren eskukoek zenbat balio duten galdetzera sartu da dendara. Ezustean Anderrekin topo egin du. Aspaldi honetan ari da moto dendan lanean, baina internet sareak gutxitu egin ditu salmentak arlo horretan ere. Erosleak dendara erakartzeko teknika bitxia darabil Anderrek !
Nov 24, 2020•3 min•Season 1Ep. 37
Jon, laranja piloa hartuta etorri da Jone-ren etxera. Zukua egiteko laranjak dira. Jone eta Niko, bere semeak gustuko dute laranja zukua. Jon-ek berak bere amaren lagun baten etxeko arbolatik hartutako laranjak dira. Izan ere baserrian egonaldiak egiten zituen Jon-ek eta Jone-k baina eskarmentu handiagoa du arbolara igo eta fruituak bertatik hartzen.Baserrian lehengusuekin zegoenean, izebak haurrak berotzeko erabiltzen zuen "mimosin" teknika azaldu dio.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 36
Joneren etxean telebistaren antena berritu dute eta telebista sintonizatu egin behar da eta laguntza eskatu dio Jon-i hark programazioa azkar batean egingo duelakoan.Jon ahalegintzen da, baina emaitzarik ez . Azkenean, Jonek berak mandoa hartu eta lortzen du gailua egoki sintonizatzea. Jon-ek asmo ezkutuak zituela bere deiak esaten dio.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 35
Jon eta Jone motoei begira ari dira, errepasatzen. Nerabezaroko Mobilettea, Vale-a Vespinoa... Vespa. Eta gero zilindrada handiko motorrak. Jon-ek izan zuen halakoa ere. Jon eta Jonek, hain zuzen ere, horrelako batena izan zuten istripua orain hamar urte.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 34
Jone-ri, Jon-ek hortzak horituta dituela iruditu zaio eta zuritzeko tratamenduak errezak direla esan dio. Jon-ek entzun egin dio, baina ez du dentistagana joan nahi eta internetez eskatu du hortzak zuritzeko tratamendua. Ekialdeko hizkuntzan daude jarraibideak eta marrazki bidez jakin du nola egin tratamendua. Jone-k ez du ulertzen sarean nola eskatu litekeen halakorik.
Nov 24, 2020•3 min•Season 1Ep. 33
Jone-k lana eskaini dio Jon-i. Aurrera atera da eskoletarako ekologia kanpaina eta kanpaina eta irudiak Jon-ek egitea nahi du. Ona da bere lanean eta irudiak hartu, kanpaina osatu eta fakturazioa lehen egitera bultzatu du, administrazioko ordainketak geldoak izaten direlako. Autonomo izatea izango du onena.
Nov 24, 2020•3 min•Season 1Ep. 32
Jonek, Oskar, bere senar ohiarekin hitz egin du Nikori buruz. Haurra eskiatzera eraman nahi du asteburuan. Bide batez esaten dio, bezperan mutil batekin ikusi zuela eta ea norbaitekin hasi ote den. Jonek ez du bere intimitateari buruzko galderarik nahi. Jon-ek berriz, orein arraren orroarekin jarraitzen duela esaten dio.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 31
Jon eta Jone ospakizun batera joan dira Joni gonbidapenak eman dizkiotelako. Pub berri bat zabaldu dute eta ginebra etxe batek antolatu du festa. Ez dago Jon eta Jonerentzak moduko girorik. Bien arteko harremana aurrera doa eta Jon-ek mahai gainean jarri ditu kartak . Jone-k du orain hitza.
Nov 24, 2020•3 min•Season 1Ep. 30
Jon-ek argazki bat nahi du Jone-rekin eta lanerako bidean selfie bat ateratzeko proposamena egin dio. Atera dute argazkia eta Jon-i garai bateko argazkiak etorri zaizkio gogora. Non ote dira bien argazki albumak?
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 29
Jonek bestondoa du bezperako sagardotegia eta gero. Ajeak, bajoia eragin dio. Izan ere, ohartzen da askotan gogorregi erantzuten diola Jon-i. Konfidantzaz, baian arrenkuraz ere bai neurri txiki batean. Jon-ek ez du aintzat hartzen esaten diona badakielako kaktus arantza horien atzean zer dagoen.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 28
Jone-ri bi lagunentzat afaria oparitu diote sagardotegian eta Jon gonbidatu du afaltzera... gehiegi gustatzen ez zaion arren. Txotx asko egin dituzte eta mingaina arin dabilkio Jone-ri.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 27
Jon-ek irrati nobela bat entzun du Euskadi Irratian. Ane eta Anderren historia biltzen du, egunero, goizeko zortzietako albisteen aurretik. Joni kuriosoa egin zaio, Jon eta Joneren istoria bere bezako gidola duelako. Jon, aurreneko entzunalditik "engantxatzen" hasi da. Jone-ri berriz txorakeria bat iruditu zaio, nahiago ditu albisteak goizeko ordu horretan. Alkanfor usaina dute gainera irratinobelek.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 26
Jon eta Jone elkarrekin joan dira zinera. Eztabaidan aritu dira pelikula aukeratzeko. Nola nahi, zinean jateko litxarreriak aukeratzeko izan dituzte benetako zailtasunak.
Nov 24, 2020•3 min•Season 1Ep. 25