Jon-en lagun "bikingoa" ere etorri zen azkenean. Nonbegiarra bikotekidearekin, Ingrid-ekin, etorri zen azkenean. Jon-ek jeloskor ikusi zuenez, datu hori ezkutatu egin zion Jone-ri bezperan. Solasean ari dira gizakiok ditugun 3 bizitzei buruz: bizitza publikoa, bizitza intimoa eta bizitza sekretua...
Nov 24, 2020•3 min•Season 1Ep. 24
Jon eta Joneren arteko harremana ari da goxatzen. Ia egunero elkar ikusten dute aitzakia batekin edo bestearekin. Igerilekuan egiten dute topo, besterik ez bada.Gaur, zinera elkarrekin joateko proposamena egin dio Jone-k, baina Jon Norvegia-ko lagun baten zain dago. Neska da.
Nov 24, 2020•3 min•Season 1Ep. 23
Ekologiari lotutako proiektu bat hasi dira lantzen Jon eta Jone. Berez ideia Jon-i bururatu zaio eta ingurumen sailak eskoletarako kanpaina bat egiteko baliatu daitekeela pentsatu du Jone-k. Haurrek beren inguruko arbola, animalia edo arrainak ezagutu ditzaten.Ruper Ordorikaren musikak balio dezake girotzeko: "Zaindu mate duzun hori".
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 22
Jon eta Jone igerilekuan daude. Bezperan, mozorrotuta zeudenean musu eman zion Jonek Joni eta edanaren ondorio zuzen izan zela ohartarazi dio.Igari egiteari utzi dioten tarte batean, Jon-ek igerilekura joaten diren pertsonen izaera bitxiaz ohartarazten du.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 21
Gaua luzatu egin zaio Jone-ri aspaldiko partez. "Grease"ko bi protagonisten rollean mozorrotu dira Jon eta biak, Travolta eta Sandy-ren paperean eta gustura pasa dute gaua.Jon-ek etxeraino lagundu dio Joneri gaua amaitu denean.
Nov 24, 2020•3 min•Season 1Ep. 20
"Grease" pelikulako bi protagonistaz, Dany Zucko eta Sandyz, mozorrotzea erabaki dute Jon eta Jonek, Jhon Travolta eta Olivia Neswton Jhon-en rollak betez. Joneri ilusioa piztu dio mozorrotzeko proposamenak. Mozorroak prestatzen ari dira Jone-ren etxean.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 19
Inauteri garaia da eta Jon-ek xaxatu egin du Jone mozorrotzera. Plantak egiten ari da Jone, mozorrotzeko gogorik ez balu bezala, baina bitartean Oscar bere senar ohiarekin negoziatu du asteburuan haurra berak zaindu dezan. Igerilekura elkarrekin joan dira gainera.
Nov 24, 2020•4 min•Season 1Ep. 18
Jon eta Jone elkarrizketa bizian ari dira teknologiak gure bizitzan duen tarteaz. Behin zerbaitera ohitutakoan, hura gabe ezin bizi! Autoko giltza elektronikoa kasu. Robot xurgagailua da beste adibidea, Jone-k faltan botatzen du , Jon-ek aldiz, badu erabiltzen ez duen bat.
Nov 23, 2020•3 min•Season 1Ep. 17
Jon eta Jone sare sozialei buruz eztabaidatzen ari dira, eztabaida lasaian, hori bai! Aitortu diote elkarri, batak bestearen berri izan ez duten urte bitarte hauetan begiratu dutela besteak sare sozialetan argitaratzen zuena. Non zebiltzan eta bereziki norekin... Nola nahi, Jonen iritzirako eskaparatean horrenbeste jarri nahi dutenak gozatzeko besterik ez dira sare sozialak. Joneri, besteren berri jakin eta norberari buruz ezer ez idaztea ez da zilegi, esparena egitea baizik.
Nov 23, 2020•4 min•Season 1Ep. 16
Jone-k kartera galdu du. Ez daki non, bila dabil eta pentsatu du bezperan Jon-ek pakete bat ekartzen lagundu zionez haren autoaren barruan egon litekeela erorita eta deitu egin dio. Bai, hantxe dago eta Jon-ek ekarriko dio.
Nov 23, 2020•4 min•Season 1Ep. 15
Jone-k tailerrean du autoa eta Jon-i mesedea eskatu dio jaso behar duen pakete handi baten bila eramateko. Bidean Jon uzten ari den bizarrari buruz hitz egiten ari dira. Lumber-sexuala dirudi.
Nov 23, 2020•4 min•Season 1Ep. 14
Nikoren aitak Chilera lanera bidaliko ditela jakin arazi dio Joneri. Kezkatuta dago, horrek orainarteko bizitza zeharo aldatu arazioko diolako. Jonek lasaitzeko eskatu dio. Jone erraz haserretzen da bere bikotekide ohiarekin. Joni aitortu dionez, bereziki agurtzeko "ciao" esaten duenean gorrotatzen du.
Nov 23, 2020•4 min•Season 1Ep. 13
Merkeldian arropa probatzen ari zirela, Jon-ek gorputzean tatuajeak dituela ikusi zuen Jone-k. Tatooak erakusteko eskatu dio irrati nobelaren 11.en atalean. Eta Jon-ek jolasti, ez dizkio erakutsi nahi.
Nov 23, 2020•4 min•Season 1Ep. 12
Jon eta Jone merkealdia aprobetxatuz erosketa batzuk egotera doaz. Jone-k badaki nola jokatu eta zer erosi merkealdiari errenta atera ahal izateko. Jon-i ez zaio logikoa iruditzen behar ez diren gauzetan inbertitzea.
Nov 23, 2020•4 min•Season 1Ep. 11
Jon eta Jone korrika egitera joateko zapatilla egoki batzuk aukeratzen ari dira. Jone-k dendan dauden fosforitoenak proposatu dizkio. Jon-ek bere borondatearen kontra aholkua onartu du eta gaur bertan aterako da probatzera.
Nov 23, 2020•4 min•Season 1Ep. 10
Jon edozein aitzakiaren bila dabil Jonerekin elkartu ahal izateko. Running-aren testu inguruak eman die solaserako gaia irrati nobelaren 9. atalean.
Nov 23, 2020•4 min•Season 1Ep. 9
Kafe baten inguruan elkartu dira Jon eta Jone eta bikote izandakoak hausturaren zergatiak eta hamar urteetan zehar izan dituzten egoerak errepasatzen dituzte.Jone beste batekin ezkondu eta haur baten ama da egun. Jon berriz, nora ezean ibili ostean, Filipinetan aritu zen urpekari monitore gisara. Hausturarekin bat etorriz istripu bat izan zutela jakin dugu. Kolpe handi bat eta errehabilitazio luzea.
Nov 20, 2020•4 min•Season 1Ep. 8
Jon eta Joneren zazpigarren atalean, lan kontuengatik berriz harremanetan jarri diren bi protagonistak topatuko ditugu. Ez zuten ondo bukatu bikote gisara izan zuten harremana, baina urte asko pasa dira harrez gero eta Jon ez dago etsitzeko. Kafe bat hartzeko proposamena egin dio itzul-inguruka aritu den Joneri. Lortu du azkenean!
Nov 20, 2020•4 min•Season 1Ep. 7
Pintada batek eragingo die kasu honetan eztabaida Jon eta Joneri. Gain begiratzen ari dira Joneren bulegorako egin duten bideoa eta bideoko plano batek eman dio harreta Joneri. Bere goikoek gustuko izango ez duten pintaketa.Nikoren izenak xaxatu zituen aurreko elkarrizketan, baina zauri horrentzat aurkitu dute irtenbidea.
Nov 20, 2020•4 min•Season 1Ep. 6
"Jon eta Jone" irrati nobelaren 5. atalean, elkartu dituen lana gainbegiratzen ari dira bi protagonistak. Jonek administrazioko Ingurumen sailean lan egiten du, Jon publizitate bulego batean ari da lanean eta enkarguz egin duten bideoarekiko kritiko ageri da. Egin duten "postalak" ez du islatzen errealitatea, bere iritzirako. Bi muturretan dituzte ikuspuntuak. Eztabaida kritikoa dute gaiaren inguruan.Jonek, Niko izeneko haurra duela jakin dugu baita ere atal honetan. Sekretuak badaude oraindik b...
Nov 20, 2020•4 min•Season 1Ep. 5
"Jon eta Jone"ren 4.atalean lana eta aldez aurretiko bizipenak nahasten dituzte protagonistek. Bikote izan zirenetik, Urpekaritza ikastaroak egin eta monitore izatera heldu da Jon. Eskarmentu horrek, ur azpiko irudiak hartzeko ezagutzak eraman du, hain zuzen ere, Jonek lana egiten duen bulegoak behar zuen lana egitera. Izan zuten urruntzea goxatzen ari dira pixkanaka.
Nov 20, 2020•5 min•Season 1Ep. 4
"Jon eta Jone"ren 3. kapituluan hamabi urte eta gero berriz topo egin duten bi pertsonaien arteko magiak hortxe dirauela antzematen da. Jone-k jarrera gogorra du, horregaitik deitzen diote "Merkel" lankideek. Jon-ek ere baditu misterioak.
Nov 20, 2020•4 min•Season 1Ep. 3
Jon eta Jone protagonistek aurrez elkar ezagutzen dutela deskubritzen dute. Elkartu dituen harreman profesionalagatik elkar ezagutzen dutela aspaldian. Ondo elkar ezagutu ere!Egun ingurumen arloko bulego bateko arduradun da Jone. Jon berriz publizitate agentzia bateko kide. Harreman komertzialak elkartu ditu ezustean.
Nov 20, 2020•4 min•Season 1Ep. 2
"Jon eta Jone" irrati fikzioa Koldo Almandoz zinegileak zuzendutako lana da. Ehundik goramikro saiotan maisuki ageri dira bikote gazte eta dinamiko honen eguneroko pasarteak. Gazte independenteak dira eta elkarrenganako kimika martxan jarri da elkar ikusi dutenetikTrafiko arazoengatik ordu bete berandu iritsiko da Jon jarri duten hitzordura. Ez da harremanetan jartzeko egoerarik onena!
Nov 18, 2020•4 min•Season 1Ep. 1