Jon eta Jone - podcast cover

Jon eta Jone

EITB Radio Televisión Pública Vascaguau.eus
"Jon eta Jone" irrati fikzioa Koldo Almandoz zinegileak zuzendutako lana dugu. Ehundik gora mikro saiotan maisuki ageri dira bikote gazte eta dinamiko honen eguneroko pasarteak.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

114. Marratxoak

Jone-ri hilerokorik ez zaio jaitsi oraindik eta Jon farmaziara joan da haurdunaldia konfirmatzeko test baten bila. Jon benetan urduri dago maratxoak markatuta azaltzen diren edo ez jakiteko.

Dec 07, 20203 minSeason 1Ep. 114

113. Gaztazaharra

Jone-k litxarreriak behar ditu azkenealdian eta gose da etengabe. Hilerokoa atzeratu egin zaio gainera. Kezkatu egin beharko ote dute Jon eta Jonek?

Dec 07, 20204 minSeason 1Ep. 113

112. Flashback

Jon eta Jone ohean daude elkarrekin bizitzen jarri diren lehen egunean eta atzera begirakoa egin dute oharkabean. Jon-ek oriomenean ditu xehetasun guztiak. Orain hobeto daude. Dudarik ez dauka Jone-k.

Dec 07, 20204 minSeason 1Ep. 112

111. Mudantza

Jon-ek egin du mudantza. Egia esan, Jone-k aurre ikusten zituenak baina traste gutxiago ekarri ditu Jon-ek biona izango den etxera. Nola nahi, bizikletak oztopo txiki bat jarri dio Jone-ri ilunpetan etxera sartu direnean.

Dec 07, 20203 minSeason 1Ep. 111

110. Afari Sorpresa

Jon eta Jone elkarrekin bizi direnez, erosketak egitera joan dira merkataritza gune batera. Jon-ek aukeratu du afaltzeko zer jarri eta prestatu ere berak prestatu du. Nikorentzat menu bat eta helduentzat bereziagoa.

Dec 07, 20204 minSeason 1Ep. 110

109. Ander eta Ane

Irratian eman duten irrati nobela "Ander eta Ane" amaitzera doa. Jon-ek penaz hartu du, izan ere, pasarte politak ekarri dituzte goizero. Jone ez du "engantxatu" irrati nobela horrek; ez da entzule fina izan, Jon eta Niko izan diren gisa berean.

Dec 07, 20203 minSeason 1Ep. 109

108. Zaborrak

Zaborren gaia korapilatsua da. Pentsamendu polituko oso bat ezkutatzen da gai horren atzean. Jon eta Joneren artean ere bi ikuspegi ezberdin daude, bistakoa da.

Dec 07, 20203 minSeason 1Ep. 108

107. Tregua edo Menia

Jon eta Jonek elkarrekin bizitzea erabaki dute. Horretarako bake ituna egin dute... edo agian menia bat izango da?

Dec 07, 20203 minSeason 1Ep. 107

106. Jonkiak

Jon eta Jone adiskidetu dira berriz ere, biek zuten gogoa. Biak egon dira jonkien moduan telefonoari begira, bestea konektatuta ote zegoen begira. Heldutasunez jokatu nahi dute. Pozgarria da Jone-ren emaitzak onak izatea; hitzeko izan eta Jon-ek egindako apustua bete behar da orain.

Dec 07, 20203 minSeason 1Ep. 106

105. Emaitzak

Jon eta Jonek haserre jarraitzen dute bezperako eztabaidagatik. Jon ordea kezkatuta dago Jone-k emaitzak jasoko direlako eta ez daki nola asmatu. Deitu, ez deitu... zalantzati dago. Jone-k ere ez du aurreneko urratsa eman nahi.

Dec 04, 20204 minSeason 1Ep. 105

103.- Apustua

Jone urduri dago. Bihar edo etzi emango dizkiote bularreko koxkorraren inguruko analisien emaitzak. Jon-ek, zain egoteari garrantzia kentzeko erronka bota dio Jone-ri. Apustua egingo dute emaitzak onak izango direlako.

Dec 04, 20203 minSeason 1Ep. 103

102. Motoa

Jone-k sorpresa handia eman dio Jon-i: Motorra oparitu dio. Anderrek espresuki beretzat berritu eta prestatu duen motor klasikoa.

Dec 04, 20203 minSeason 1Ep. 102

101. Mad Max

"Mad Max" filma ikustera joan dira Jon eta Jone. Aspaldian ikusi ez duten bezalako filma iruditu zaio Jone-ri eta Jon bat etorri da horretan. Jon eta lagunak, Mad Max izatera jolasten ziren haur zirela. Hortik datorkio Jon-i moto-zaletasuna, besteak beste.

Dec 04, 20204 minSeason 1Ep. 101

100. 4 hilabete

Oharkabean lau hilabete igaro dira Jon eta Jone-k berriz ere topo egin zutenetik. Harrez gero elkarren arteko harremana goxatu dute eta bikote dira berriz ere. Joneren bulegoan topo egin zuten egunaz oroitzapen diferenteak dituzte.

Dec 04, 20204 minSeason 1Ep. 100

99. Rinonera edo Poltsa

Topikoez gaindi, badago euskaldunak atzerrian ezagutzeko adierazgarri bat. Poltsa txiki bat edo rinonera trabeska jarrita. Jon-ek oso garatuta du teoria.

Dec 04, 20204 minSeason 1Ep. 99

98. Internet erosketak

Jon kexu da Txinako internet atari batean eskatu zuena ez zaiolako iritsi. Jone-k ez du gogoko sarean erostea, auskalo nondik ekartzen dituztelako gauzak, bertako denden kalterako. Horrelako maukarik ordea...

Dec 04, 20204 minSeason 1Ep. 98

97. Espazio ontziak

Jon eta Jone gaztetu egin ditu harremanak. Bikote gisara hasi zirenean bezala plana errepikatu egin dute. Zinea, afaria eta gero autoa. Espazio ontzian bidaia.

Dec 04, 20203 minSeason 1Ep. 97

96. Kamera ezkutua

Jon ETBko kamera ezkutua ikusten ari da Jone-rekin. Askotan errepikatutako saioa da eta beraz aspaldi grabatutako irudiez egina. Bertako protagonistak hilda egon litezkeela pentsatzen du. Jone-k askotan ez ditu ulertzen Jon-en burutazioak.

Dec 04, 20203 minSeason 1Ep. 96

95. Bazkari familiarra

Joneren gurasoek famili bazkaria egin nahi dute. Gonbidatuen artean, etxekoak, Nikoren aita, Joneren bikotekide ohia... eta bikotekide berria, Jon, aurrez ere ezagutzen dutena. Jon duda-mudatan dabil joan edo ez erabakitzeko. Izan ere egoerari Bergmanen pelikulen tankera hartu dio.

Dec 04, 20204 minSeason 1Ep. 95

94. Pintxotan

Jon eta Jonek pintxoak janez otordua egitea pentsatsu dute. Jone-k erabaki du, hobe esan, Jon ez bait da zalea. Pintxoen herrialde bihurtu gararelako, sukaldari eta tripazainena, "atrakzio parke" bihurtzen ari ote garen pentsatzen hasita dago. Nola nahi, pintxo bat eta beste, azkenean gustora amaitu du.

Dec 04, 20205 minSeason 1Ep. 94

93. Ile kontuak

Jon eta Jone elkarri galdezka ari dira bestearen ilea nola nahi duten. Luzea ala laburra? Burukoa ala gorputz osokoa?

Dec 03, 20204 minSeason 1Ep. 93

92. Telezaborra

Jone zer pentsa dago etengabe bularrean kozkorra antzeman ziotenetik. Bereziki, bakarrik dagoenean jartzen zaio burua martxan. Jon, oso hurbil dago eta hori asko eskatzen du Jone-k.

Dec 03, 20204 minSeason 1Ep. 92

91. Nidito de amor

Jone kezkatuta dago azterketa ginekologikoan bultotxo bat topatu diotelako. Hamar egun barru arte ez dagoela zertan kezkatu esanez goxatu du Jon-ek.

Dec 03, 20204 minSeason 1Ep. 91

90. Kulturetak

Jone-ri traszendentalegia iruditzen zaio euskal kultura. Jon ez dago ados, denetarikoa da... eta euskal kultura kontsumitzeko ahalegina egin beharko genuke gainera. Jonek ordea, aisialdian gustatzen zaiona kontsumitu nahi du eta ez "beharko" lukeena. Eztabaida txoroa izan dute; badu zerbait Jone-k!

Dec 03, 20205 minSeason 1Ep. 90

89. Perretxikutan

Jon eta Jonek denetarako tartea dute ihesaldi erromantikoan. Perretxiku bila atera dira mendira, mikologiaz ezer gutxi dakiten arren. Bainu etxeko jakuzzian ere badabiltza ontto bila. Txanpinoiak izango dira akaso?

Dec 03, 20204 minSeason 1Ep. 89

88. Katalejuak

Jon eta Jone indartsu esnatu dira eta kemenez ari dira goizean goizetik. Bat-batean, dirdiza bat ikusi du Jone-k leihotik bestaldera. Norbait argazkiak ateratzen ari ote da? Interneten euren sex-tape bat filmatu ote du inork? Giroa hautsi da bat-batean.

Dec 03, 20204 minSeason 1Ep. 88

87. Spa

Jon eta Jone ihesaldi erromantikoa egitera atera dira pare bat egunez, lasai askoan, mundutik kanpo egoteko asmo betea dute. Bainu etxeko Spa-ren ur beroak bero-bero jarri du bikotea ere.

Dec 03, 20204 minSeason 1Ep. 87

86.Ihesaldi erromantikoa

Jon eta Jone "Orange is the new Black" seriea afalostean ikusteko planak egiten ari dira. Jon-ek ordea plan landuagoa egiteko asmoa ekarri du afarirako, Jone-rekin ihesaldi erromantikoa antolatzea. Lortuko al du?

Dec 03, 20204 minSeason 1Ep. 86

85. Igande pausuz

Jon eta Jone gaur lasaiago daude, Jone-ren aitonak esan ohi zuen bezala "igande pausuz" lasaiago ari dira gosaltzen. Jon-ek laranja zukua egin du eta efekturen bat eragin dio Jone-ri. Bere senar ohiari buruz ez bai da gaizki-esaka ari.

Dec 02, 20204 minSeason 1Ep. 85
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android