Munduko txapelduna izan da Lesakako Beti Gazte sokatira taldea, eta bertan tiralari aritzen da Karmele Pikabea. Sokatiraren mundua zeharo ezezaguna da Nora eta Olatzentzat, beraz Karmelek galdera mordoa erantzun behar izan dizkie.“Irabazi arte” podcastaren laugarren denboraldiko azken atala da, eta Munduko Txapelketan lortutako urrezko domina eskuetan hartzen ere utzi dio Karmelek Olatzi!
Apr 25, 2025•23 min•Season 4Ep. 10
Naroa Ruiz de Galarretak ez du gogoratzen irristagailuak, patinak noiz jantzi zituen aurreneko aldiz. Bost urterekin hasi zen izotz- hockeyan. Hamabost urte geroago liga irabazi berri du 2025ean, hirugarren aldiz, Donostiako Txuri-Urdin taldearekin. Nora eta Olatzekin aritu da solasean bere ibilbideari buruz, izotz-hockeyak azken urteetan izan duen garapenari buruz eta bizitzako beste gauza askori buruz.
Apr 18, 2025•18 min•Season 4Ep. 9
Bi mundu oso ezberdinak uztartzen ditu Irati Mitxelena donostiarrak baina, hain zuzen ere, atletismoari esker izan zuen Estatu Batuetan neurozientzia ikasteko aukera. 2022an Espainiako luzera-jauziko txapelduna izan zen eta 2025ean Europako txapelketa lehiatu du.Aire libreko denboraldiaren atarian, Nora eta Olatzekin hitz egin du luzera-jauziari eta bizitzari buruz. Doktoradutza egiten ari da.
Apr 11, 2025•21 min•Season 4Ep. 8
Nahia Aparicio tolosarrari “Apari” deitzen diote futbolaren ingurukoek. Bost urte daramatza Realean, bi lehenengo taldean. Taldeko gazteenetarikoa den arren, dagoeneko mundial bat jokatu du hogei urtez azpiko selekzioarekin. Nora eta Olatzentzat erreferentea da eta denetarik galdetu diote.
Apr 04, 2025•16 min•Season 4Ep. 7
Arraun Lagunak traineruko neskek denboraldi historikoa izan zuten 2024ean. Jokatu zituzten bandera guztiak irabazi zituzten!Udane Goenaga arraunlaria gonbidatu dute Olatzek eta Norak podcastaren atal honetara, eta denetarik galdetu diote: bandera guzti horietatik zeinek egin dion ilusio gehien, zaletasuna nondik datorkion, ze motako parranda eta saltseoak egoten diren...
Mar 21, 2025•11 min•Season 4Ep. 5
Marta Alberdi saskibaloi jokalaria da "Irabazi arte" podcastaren atal honetara gonbidatutakoa.Bost urte daramatza Lointek Gernikako lehenengo taldean jokatzen eta harro darama 9 zenbakia bizkarrean, beretzat erreferente den jokalari baten omenez.
Mar 14, 2025•17 min•Season 4Ep. 4
Euskal Herriko harri-jasotze txapelketako azken irabazlea izan da Ainitze Zumeta zarauztarra. Nora eta Olatzekin ibili da hizketan bere ibilbideari buruz, harriari buruz, halterofilia eta crossfitari buruz... eta, nola ez, saltseo pixka bat ere egon da.
Mar 07, 2025•14 min•Season 4Ep. 3
Hamasei urte baino ez dituen arren, Zumaiako lehen emakume puntista da Frida Watkins. Orain dela gutxi hasi dira emakumeak kirol honetan, baina indartsu dator harrobi berria. Hortaz eta beste gauza askori buruz hitz egin du Olatz eta Norarekin!
Feb 28, 2025•15 min•Season 4Ep. 2
"Irabazi arte" podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko mundu mailan lehiatzen ari den goi mailako kirolari bat aurkeztu dute Olatzek eta Norak. Erreferentea da txirrindularitzan.Larrartek, zilarrezko domina eskuratu zuen 2023ko Pistako Txirrindularitzako Europako txapelketan. Ordu asko pasatzen ditu entrenatzen, belomodroko pistan bueltaka
Feb 20, 2025•17 min•Season 4Ep. 1
Norak eta Olatzek, Amaia Cendoya igerilaria gonbidatu nahi izan dute elkarrizketatzeko.Amaia, Espainiako Open txapelketako podiumera igo da azken hiru urteotan, 50 metro tximeleta modalitatean. Hori gutxi balitz, ingeniaria ere bada ikasketaz eta bi gauzak uztartzen ditu, lana eta kirola. Eta aholku onekin dator...
Apr 19, 2024•16 min•Season 3Ep. 10
Atal honetarako Norak eta Olatzek energia "txutea" behar zuten, eta horregatik, Leire Fernandez gonbidatu dute "Irabazi arte podkast"era.Beharbada Leireren bideoren bat ikusita izango duzue Instagramen, mendian zehar saltoka eta txakurren atzetik korrika, edo txapelketa baten podiumean igota. Urte hauetan zehar zer ikasi duen azaldu die neskei; oinarrizkoa, bizitzan garrantzitsuena jarrera dela.Leire, hamaika urterekin hasi zen txapelketetan eta askotan sariak irabazi ditu. Bere hitzetan: guau, ...
Apr 12, 2024•19 min•Season 3Ep. 9
Txuri-Urdin izotz hockey taldeko neskek Iberdrola Liga irabazi dute 2024an eta Olatzek eta Norak Ainhoa Salillas atezaina gonbidatu dute atal honetara.Ainhoak badaki Estatuko talde onenean jokatu arren, hockeya kirol minoritarioa dela eta hobbya besterik ez dela; hala ere, betebeharrak ez dira kirol profesionalekoak baino gutxiago. Eta garrantzitsuena: atezain ekipamendua janzterakoan zer sentitzen den azaldu die "Irabazi arte podcast"aren printzesei.
Apr 05, 2024•16 min•Season 3Ep. 8
Esti Alvarez nahikoa ezezaguna den kirolean aritzen da: softbolean. Norak eta Olatzek beisbolaren familiakoa den diziplina honen inguruko galdeketa egin behar izan diote!2020an olinpiada-aurrekoa jokatzera iritsi zen Esti. Bitxia da, baina 2024ko Joku Olinpikoetan softbola ez da kirol olinpikoa izan, baina berriz ere 2028an itzuliko da Los Angelesera. Jokalari zarauztarrak Estatu Batuetako lehiaketara iristea zaila ikusten duen arren, gogor entrenatzen ari da. Egia esan, ez da erraza goi-mailako...
Mar 22, 2024•13 min•Season 3Ep. 7
Olatzek eta Norak, Lierni Osa harri-jasotzailea gonbidatu dute. Harriak jasotzen txapelak lortzeaz gain, ofizioz makillatzailea da Lierni eta arlo horretan ere sari bat baina gehiago irabazitakoa da.Geroz eta emakume gehiago jarduten da herri kiroletan, baina bera lehenengoetarikoa izan zen. Eta harriak jasotzea ere nortasuna mantenduz egiten du; azkazal laranjak eta eyelinerarekin begiak marraztuta agertzen da plazara.
Mar 15, 2024•18 min•Season 3Ep. 6
Marta San Adrian, "Sanadri" futbol jokalaria ekarri dute gonbidatu podcastera Norak eta Olatzek. Anorga eta Alavesen aritu ondoren, Athleticen jokatzen du egun donostiarrak.Olatzek eta Norak goi-mailako futbolari baten bizitzaren gorabehera guztiei buruz galdetu diote, eta Martak galdera guztiak erantzun ditu: bere ibilbideko momenturik onenak eta txarrenak azaldu dizkie, nolakoa izaten den jokalari baten egun arrunta Athleticen edota zer sentitzen den idolo dituzunen aurka jokatzerakoan...
Mar 08, 2024•12 min•Season 3Ep. 5
Olatzek eta Norak eskubaloi munduko emakume aitzindaria gonbidatu dute atal honetarako. Mamen Celarain Gipuzkoako lehenengo nazioarteko jokalarietako bat izan zen, eta Medina taldean jokatu zuen, 1973an liga bat irabazi zuen gipuzkoako lehenengo eskubaloi taldean.Gazteek 50 urte hauetan eskubaloia, kirola eta mundua asko aldatu dela ikasi dute Mameni esker. Zuek ere deskubritzeko, entzun elkarrizketa!
Mar 01, 2024•17 min•Season 3Ep. 4
Izarne Sarasola futbolaria elkarrizketatu dute "Irabazi arte podkast"aren atal honetan Olatzek eta Norak.Realean jokatu ez ezik, Izarnek munduko txapelketa irabazi zuen 20 urtez azpiko selekzioarekin 2022an. Haur zela, Tolosan, bere herrian, hasi zen futbolean, eta hiru urte daramatza Realeko lehenengo taldean.Munduko txapeldunetako bat elkarrizketatzea ez da egunerokoa, beraz aurkezleek ez diote atsedenenik eman Izarneri...
Feb 23, 2024•13 min•Season 3Ep. 3
Norak eta Olatzek, Helene Alberdi (Bilbo, 1991) gonbidatu dute podcastera eta txundituta gertau dira triatloiaren mundua piska bat ezagututa.Helene bost aldiz izan da Espainiako txapelduna, eta 2022an Europako txapelketa ere irabazi zuen. Gainera Bilbon, etxean izan zen. Ibilbide izugarri hau edukitzeaz gain, familia medikua ere bada.Helenerengandik ikasi eta zu ere txundituta geratzeko, ez galdu "Irabazi arte podkast"aren atal hau!
Feb 16, 2024•17 min•Season 3Ep. 2
Feb 09, 2024•14 min•Season 3Ep. 1
"Irabazi arte podkast"aren hirugarren aldiari ekiteko prest! Nora, Olatzekin arituko da denboraldi honetan. Bien artean egingo dituzte emakumezko kirolariekin egiten dituzten elkarrizketa interesgarri hoiek.Nor ote dute aurreneko gonbidatua? Zu ere prestatu podkastak entzun eta hauetara harpidetzeko!
Feb 06, 2024•42 sec
Curlina zer den arrastorik baduzu? Arenek eta Norak ez daukate ideiarik "curling" izeneko kirolari buruz. Zorionez, Oihane Otaegi jokalari txapelduna etorri da "Irabazi arte podkast"era dena azaltzera!Azkeneko atalean kirol bitxi eta berezi honen inguruko sekretu guztiak ikasi nahi izan dituzte: non sortu zen, egun non dagoen zaletasunik handiena, nola jokatzen den eta zer behar den curling jokalari ona izateko...
Mar 31, 2023•24 min•Season 2Ep. 9
Oso berezia izan da "Irabazi arte podkast"aren 14. atala. Izan ere, zuzeneko emanaldia izan da eta Nora eta Arenek kirolari profesionalekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute. 2023ko Martxoaren 24an, Donostiako Victoria Eugenia Klubean gauzatu da podcasta zuzenean eta ikusleak bertan zirela.Learoko jokalariek, ez ustean, Irene Paredes egun Barcelona F.C-en jokatzen ari den futbolari ospetsua elkarrizketatzeko aukera izan dute. Realeko Maddi Torre aldiz, aretoan bertan eta zuzeneko emanal...
Mar 27, 2023•49 min•Season 2Ep. 8
Amaia Aldairi txikitatik gustatu izan zaio pilota, jokoan ari zen bakarra zen eta gauza itsusiak esaten zizkioten eta uztea erabaki zuen. Futbolean hasi zen, neska taldeekin eta mutilekin ere bai. Frontoiak tira egiten zion ordea eta emakumeen arteko txapelketak martxa jartzeko ahaleginean parte hartu du eta sari batzuk irabazi ere bai. Helburua betetzen ari delako baikor da, "hogeita bi pilotari hasi ginen eta orain larogehi gara" esan die Nora eta Areneri "Irabazi Arte Podkast"aren atal honeta...
Mar 17, 2023•26 min•Season 2Ep. 7
Norak eta Arenek, Klara Olabazal piraguista txapelduna gonbidatu dute atal honetara. Irundarra Klara eta familiatik datorkio piraguismorako zaletasuna. Oso gogor egiten du lan: astelehenetik larunbatera entrenatzen du, eta etxetik kanpora bidaiatzen pasatzen du denborarik gehiena. Goi-mailako kirolariaren eguneroko bizitzaren xehetasunak entzunez, txundituta geratu dira Nora eta Arene. Bai gogorra!
Mar 10, 2023•23 min•Season 2Ep. 6
Arene gaixotu eta Leirek hartu du bere lekukoa podcastaren atal hau egiteko... eta Nora ez dago eroso aldaketarekin. Baina moldatu dira, eta kirol ikusgarri bati buruz ikasi dute: eski akrobatikoaz. Maialen Oiartzabal, hiru urtez Espainiako txapelduna, etorri da "Irabazi arte podkast"era.Familiatik datorkio eskiarekiko zaletasuna Maialeni: bere anaia ere txapelduna da eta aitak entrenatzen ditu biak. Saltoak, akrobaziak, lesioak eta Maialenek gustuko duen musikari buruz entzuteko, ez galdu atala...
Mar 03, 2023•20 min•Season 2Ep. 5
Arenek eta Norak, Ziortza Isasi txirrindularia gonbidatu dute podcastera. Ziortzak txirrindulari profesionalaren bizitzaren sekretu guztiak azaldu dizkie: nola entrenatzen duen, zeintzuk diren bere ametsak eta baita zein izan den inoiz egin duen ibilbiderik luzeena ere. Zenbat kilometroko bidea izan zela uste duzue?Erantzuna jakiteko ez galdu "Irabazi arte podkast"aren atala!
Feb 24, 2023•17 min•Season 2Ep. 4
Arene eta Nora surfari buruz ikasteko gogoz daudenez, Garazi Sanchez surflaria gonbidatu dute "Irabazi arte podkast"era.Garazi Espainiako txapelduna izan da bi aldiz, eta baita Europako txapeldunordea ere. Txiki-txikitatik aritu izan da surfean, baina lesio larri batek behartutako geldiunea, itsasoa eta bizimodu jasangarriaz gogoeta egin, eta denok ikasteko dokumental batzuk egiteko baliatu zuen.Garaziren historia ezagutzeko, marrazoekin izan dituen sustoak barne!, ez galdu "Irabazi arte podkast...
Feb 17, 2023•18 min•Season 2Ep. 3
Arene eta Nora bueltan dira emakume kirolariak elkarrizketatzeko helburua duen "Irabazi arte podkast"aren bigarren denboraldiarekin!Eta Alba Menendez eskubaloi jokalaria nahi izan dute aurreneko gonbidatua. Super Amara Bera Bera talde txapelduneko kapitaina da Zarauztarra. 14 urte daramatza jokalari klub berean! Eskarmentu handiko jokalaria da.Kirolaz eta bizitzaz jardun dute Albarekin Norak eta Arenek, ematen dionaz eta kentzen dionaz. Eskubaloia uzten duenean egingo duen aurreneko gauza zein i...
Feb 10, 2023•20 min•Season 2Ep. 2
Feb 09, 2023•40 sec•Season 2Ep. 1
Garazi Murua, Athletic-eko kapitana, etorri da Irabazi arte podcastera!Arenek eta Norak denetatik galdetu diote, eta berak emakumeen futbolaren egoera nola ikusten duen azaldu die. Nola aldatu den eta zer aurrerapauso eman beharko liratekeen oraindik ere.Ez galdu "Irabazi arte podkast"aren atala!
Apr 15, 2022•20 min•Season 1Ep. 8