Irabazi arte - podcast cover

Irabazi arte

EITB Radio Televisión Pública Vascaguau.eus
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podkast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Nora (Nahia Sillero) eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) dira podkasterrak, Learoko jokalariak biak. Nerabezaroko atrebentziarekin luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

6. Agurtzane Egiluz, saskibaloi egokituko jokalaria

Atal honetako gonbidatua kirolari paralinpikoa da! Agurtzane Egiluz, gurpildun aulkiko saskibaloi jokalaria, etorri da Nora eta Arenerekin hitz egitera.Istripu baten ondorioz hasi zen Agurtzane saskibaloi egokituan, eta Tokioko joko paralinpikoetaraino iritsi da. Eta hori hasiera baino ez da!Agurtzaneren historia ezagutu nahi baduzu, ez galdu "Irabazi arte podkast"aren seigarren atala!

Apr 01, 202219 minSeason 1Ep. 6

5. Uribarri Barrutieta, errugbi jokalaria

Arene eta Nora Uribarri Barrutietarekin elkartu dira podcastaren atal honetan, errugbiari buruz hitz egiteko!Uribarrik Eibarren jokatzen du, eta baita "Las Leonas" direlakoekin ere, Espainiako selekzioan.Learo-ko printzesek sekulako grina dute hainbat gauza jakiteko… Min handia hartzen ote dute jokalariek plakaketak egiterakoan?, Nolakoak dira errugbiko hirugarren zati edo denborak?, Errugbiarekin bizimodua aurrera atera daiteke?.

Mar 25, 202217 minSeason 1Ep. 5

4. Irene Paredes, futbolaria

"Irabazi arte"ren atal honetan, Nora eta Areneren idoloa etorri da podcastera: Irene Paredes futbolaria!Irenek Barcarekin liga irabazi du 2022an! Gainera, Espainiako selekzioko kapitaina ere bada. Arene eta Norari azaldu die, nerabe garaian, erreferenterik ez zituenez, futbolaria izateko ametsik ez zuela izan… eta orain, bera de neskentzako erreferentea!Nolakoa da egun normal bat Irene Paredesentzat? Nolakoa zen nerabea zenean? Bazenekien oso trebea dela hizkuntzetarako?.

Mar 18, 202220 minSeason 1Ep. 4

3. Nadeth Agirre, Orioko traineruko patroia

Nadeth Agirre etorri da aste honetan Nora eta Arenekin hitz egitera!Emakumeen trainerua sortu zenetik Orioko patroia da Nadeth, eta patroi on baten ezaugarriak azaldu dizkie neskei "Irabazi arte podkast"ean. Arenek eta Norak Orioko herrian arraunketa nola bizi den galdetu diote, eta baita nolakoa den emakumeen ikuspegia kirol honetan, besteak beste…Entzun "Irabazi arte podkast"aren hirugarren atala Nadethen erantzunak jakiteko!

Mar 11, 202219 minSeason 1Ep. 3

2. Maitane Urbieta, kirol kazetaria

Maitane Urbieta, Euskadi Irratiko kirol kazetari eta esataria, etorri da gonbidatuta "Irabazi arte podkast"era.Maitanek, kirolariak elkarrizketatzeko aholkuak eman dizkie Arene eta Norari, eta bere lanaren gorabehera guztiak kontatu dizkie: nolakoa den partiduak zuzenean kontatzean lortzen den adrenalina (eta ondorengo beheraldia!), zerekin egiten zuen amets txikitan eta zein den kontatu eta kantatu nahiko lukeen momentua, besteak beste.Gogoratu, Maitane izan dela 2021ean Europa Ligako futbol pa...

Mar 07, 202216 minSeason 1Ep. 2

1. Nerea Eizagirre, Realeko kapitaina

"Irabazi arte podkast"aren lehenengo atalean, Arenek eta Norak idolo duten kirolarietako batekin hitz egiteko aukera izan dute!Nerea Eizagirrek, Realeko kapitainak, gazteen galdera guzti-guztiak erantzun ditu: bere ibilbidea errepasatu du, etorkizuna nola ikusten duen azaldu, eta emakumeen futbola asko profesionalizatu dela azaldu die, nahiz eta oraindik aurrerapausoak eman behar diren… mutilen futbolaren ohitura txarrak hartu gabe.Eman Play podkastaren aurreneko atalari!

Feb 25, 202217 minSeason 1Ep. 1

0. "Irabazi arte podkast"a sortzen

"Irabazi arte"ko Norak eta Arenek podcast bat egitea pentsatu eta erabaki dute. "Irabazi arte podkast"a izendatuko dute.Peiok, Areneren aitak eta Noraren amak lan egiten duten irratiko estudioa baliatuko dute bururatzen zaizkien emakumezko kirolariak elkarrizketatu eta podkasta egiteko. Dagoeneko ari dira elkarrizketatu nahi dituzten kirolarien zerrenda egiten eta sintonia ere badute, Eman Play-ri zuk ere entzuteko.

Feb 18, 20222 min
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android