Teknologia/ IKT-ak - podcast cover

Teknologia/ IKT-ak

EITB Radio Televisión Pública Vascawww.eitb.eus
Teknologiari eta IKTei buruzko podcasta.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

#09.- atala: Sare sozialen gida

Herritarren artean erabilienak diren sare sozialen inguruko gida osatu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek atal honetan. Era sinple eta errazean, sarean dauden plataforma guzti hauen argi eta ilunak hobeto ezagutu ditzazun. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

Mar 13, 202415 min

#01.- Sextinga

Sextina, eskuko telefonoa edo kamera duen beste gailu baten bidez, sexu konotazioa duten eta norberak sortu dituen argazki edo bideoak elkar banatzea da. Praktika horrek ordea, arriskua du, izan ere irudi horiek saretuta berauen kontrola galtzen da eta beste norbaitek eragin kaltegarria sortzeko helburuz erabil ditzake, adibidez erabiltzaile askori zabalduz. Izan ere, edukia modu intimoan erabiltzeko sortu duen persona bideo horietan biluzik edota sexu-jarduera zehatz batean egon liteke, edo eta...

Mar 10, 202411 min

#08.- atala: Emakumea eta teknologia

Cookie eta Kafearen atal honetan, emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea, borondate kontua delako. Gidoia: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

Mar 06, 202417 min

#07.- atala: Zertan bilakatu da Elon Musken Twitter?

Ia urte eta erdi igaro da Elon Musk magnate teknologikoak Twitter plataforma erosi zuenetik. Eta denbora honetan izena aldatzeaz gain (X) egin dituen aldaketa guztiez aritu gara Cookie eta Kafearen zazpigarren atalean solasean. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alaia Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

Feb 28, 202416 min

#06.- atala: Zenbat kutsatzen duzu sarean nabigatzean?

Cookie eta Kafearen atal honetan, gure jarduera digitalak ingurumenean duen inpaktu zuzena aztertu dugu; Internetaren eguneroko erabileratik hasita, telefono mugikorrak erosi eta baztertzeraino. Gizartearen teknologizazio eta digitalizazioak, klima-aldaketan eta ingurumenaren degradazioan zein paper jokatzen duen aztertu dugu. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alaia Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

Feb 21, 202416 min

#05.- Zibermaitasuna

Maitasuna bilatzeko modua ez ezik, maitasuna sentitzeko era ere aldatu da egun, besteak beste, sarearen eta hainbat plataformen ondorioz. Eta hain zuzen, afera hori dugu aztergai Cookie eta Kafearen 5.atalean; Tinder eta Grindr bezalako aplikazioek eman eta kentzen digutenetik hasita, adimen artifizialez maitemintzearen fenomenoraino. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alaia Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkaste...

Feb 14, 202416 min

#04.- Konputazio espaziala: Apple Vision Pro

Astebete ere ez da igaro erraldoi kaliforniarrak, teknologia eta gure bizitza eraldatzeko asmoz, Apple Vision Pro gailua kaleratu zuenetik. Eta mundu osoko komunikabideetan errealitate mistoko betaurreko berri hauek albiste izan direnez, guk ezin genion entzungor egin fenomenoari. Gailua interesgarria delako, baina hare interesgarriagoa sortu duten kontzeptua: konputazio espaziala. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alaia Ormazabal Cooki...

Feb 07, 202419 min

#03.- Eta teknologiak huts egingo balu?

Bat-batean teknologiak huts egingo balu, gai izango ginateke gizarte bezala gertakari honi aurre egiteko? Zineman, literaturan, eta artean orokorrean, geroz eta gehiago lantzen ari den gaia da honakoa. Baina, zer du honek distopiatik eta zer errealetik? Beldurtzeko moduko atala egin dugu Cookie eta Kafearen hirugarrena. Garratza benetan. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkas...

Jan 31, 202416 min

#02.- Menderatuko al gaitu adimen artifizialak?

Noraino iritsiko da adimen artifiziala? Ba al du honen gaitasunak mugarik? Gure lanpostuak arriskuan ote daude? Zein izango da gizakiaren papera etorkizun hurbilean? Beldurra da nagusi artista, sortzaile eta herritarron artean, adimen artifiziala aipatzen den aldi oro. Baina, dena ez da mikatza, kontu honek ere baduelako gozotik. Gidoia: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

Jan 24, 202415 min

#01-.Cookieak onartzen dituzu?

Sarean gehien egiten dizuten galdera izango da seguruenera. Cookieak onartzen dituzu? Baina zein da berauek onartzearen ordaina. Zer dute gozotik eta zer mikatzetik? Pribatutasunaz eta sareaz hitz egin dugu Cookie eta Kafea podcastaren lehen atalean. Sarean bizi garen eta sareak bizi gaituen mundu honetako gozo eta gaziak errepasatuko dituen podcasta da Cookie eta Kafea. Bertan, teknologia, internet eta tendentzia berriak aztertuko dituzte astero Asier Errasti eta Sara Lanzek. Modu informal eta ...

Jan 17, 202415 min

#00.- Cookie eta Kafea

Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. Nola nahi, askotan informazioa falta dugu sareak dakarrenak dituen ondorioak jakiteko. Cookie eta Kafea podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta gadget berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek Urtarrilaren 18tik aurrera. Teknologia, Pedagogia eta umorea astero izango dira EITB Podkasten, gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu erra...

Jan 14, 202434 sec

Supermerkatuetan inteligentzia artifiziala

Supermerkatuetan, erosleen keinuak eta abiadura aztertuz, lapurrak atzemateko gai da inteligentzia artifiziala? Ondoren, zaintzaileari pasatzen diote abisua. Nola egiten du lan inteligentzia artifizialak supermerkatuetan?

May 28, 20225 min

Kriptotxanponak: Zeintzuk dira aholkuak?

Luistxo Fernandez, eta Gorka Julio kriptotxanponen inguruan mintzatu dira, eta hainbat aholku aipatu dituzte. Igor Susaeta eibartarrak, bestalde, kriptotxanponen inguruko ikastaroak ematen ditu.

May 21, 202214 min

Zertarako erabiltzen da Whatsappa?

Gero eta gehiago erabiltzen da Whatsapp aplikazioa. Kalera atera gara eta jendeari galdetu diogu zenbat taldetan ote dagoen. Gehienez, Whatsapp talde batean 256 partaide egon daitezke. Telegramen, berriz, muga askoz handiagoa da. Egoitz Gonzalezek azaldu du zergatik kopuru hori. Libe Mimenzak ere parte hartu du solasaldian.

May 14, 202210 min

Hitzaldi bat powerpoint-arekin prestatzeko aholkuak

Hitzaldi bat eman behar badugu eta powerpoint-a prestatzen badugu, zein aholku izan behar dira kontuan? Esaterako, norberaren ordenagailua eramatea komeni da, ezustekorik ez dadin egon. Joxe Rojasek eta Maite Goñik aholkuak eman dituzte.

May 07, 20226 min

Gmail zerbitzuak 18 urte bete ditu

Hotmail-i aurre egiteko jaio zen Gmail, eta 18 urte bete ditu. Egoitz Gonzalez eta Libe Mimenzarekin Gmail eta Hotmail aztergai.

Apr 02, 20226 min

Zer egin gardentasuna hobesteko instagram eta Twitterren?

Hasieran kronologikoki aurkezten ziren mezuak bi sare sozial horietan, Instagram eta Twitterren baina ondoren, algoritmoak nabarmendu nahi zituenak hartu zuten lehentasuna. Jendea horren aurka azaldu dela eta, orain bi aukera ematen dute: azken txioak ikusi ala algoritmoek agintzen dutena. Maite Goñik kontatu du nola egin aukeraketa bat edo beste; Joxe Rojas-en ustez, muturreko mezuak ikusten ditugu sarritan, eta horrek muturreko jarrerak eragiten ditu.

Mar 27, 20227 min

Zer da Runet? Burujabetza teknologikoa

ZER DA RUNET? ERRUSIA 2019AN HASI ZEN RUNET SAREA PRESTATZEN, INTERNETEN KONEKTATUTA JARRAITZEKO SARE PROPIOA LITZATEKEENA. BURUJABETZA TEKNOLOGIKOAZ EGOITZ GONZALEZ ETA LIBE MIMENZA ADITUEKIN.

Mar 12, 202210 min

Zertarako erabili Signal, Telegram beharrean?

Gorka Julio adituaren esanetan, segurtasuna bermatu nahi den kasuetan, hobe da Signal aplikazioa erabiltzea Telegram beharrean. Julioaren arabera, seguruagoa da mezuak enkripatatuta doazelako.

Feb 26, 20222 min

Euskal Encodings egitasmoa Youtuben, gazteak erakartzeko

Euskal Encodings egitasmoak kanal bat sortu du Youtuben. Egunean, hamabost bideo jartzen hasi dira, gazteek euskaraz egindako marrazki bizidunak youtube kanalean ikus ditzaten. Txirrita-ren 51 atalak eta Lazkao txiki-ren 104 atalak. 2021eko Argia saria jaso du gainera ekimen honek. Libe Mimenzak azaldu du zergatik egitasmo hori, eta zein garrantzia duen. Egoitz Gonzalezi ere interesgarria iruditu zaio.

Feb 19, 20228 min

Kriptotxanponak: Nola ekidin iruzurrak

Kriptotxanponak erosteko joera indarra hartzen ari da, batez ere gazteen artean. Baina iruzurrak ere badira. Nola ekidin horiek? Maite Goñi eta Joxe Rojas adituek hainbat aholku eman dituzte. Maria Agirre eta Nagore Telleriak gidatzen dute Digi-atala podcasta.

Feb 13, 20225 min

Hegazkinak eta sateliteak non dauden jakiteko tresnak

Nola jakin nondik nora ari diren hegazkin eta sateliteak? Hainbat webgunek ematen dute informazio hori ikusteko aukera: globe.adsbexchange.com da horietako bat. Gorka Julorekin hizpide. Esatariak: Nagore Telleria, eta Maria Agirre.

Feb 05, 20229 min

Zer da sesgoa teknologian?

Algoritmoek zenbateraino baldintzatzen dute teknologia? Zer da sesgoa teknologian? Makinek gizakiak identifikatzeko sesgo arrazistak erabiltzen dituztela salatu dute hainbat zientzialarik Science aldizkarian. Libe Mimenza eta Joxe Rojasekin hizpide gaia Amarauneko Digi-Atalean.

Jan 22, 202210 min

Google Drive eduki batzuk kentzen hasiko da

Google Drive eduki jakin batzuk kentzen hasiko da, esaterako, gorrotoarekin edo sexuarekin zerikusia duten eduki jakin batzuk. Libe Mimenzak azaldu du zein den Google-n asmoa, eta zein ondorio ekarriko dituen. Egoitz Gonzalezek, berriz, Nextcloud aukera aurkeztu du, Google Driven ordez.

Jan 09, 20229 min

Zer aurrerapen teknologiko datoz 2022an?

Gauzen Interneti buruz hitz egiten jarraituko dugu 2022an Maite Goñiren ustez. Hau da, robotak gure eguneroko bizitzan present izango dira. Bereziki, osasunaren eta hirugarren adineko lagunen inguruan garatuko da robotika. Joxe Rojas ere urte berriari begira jarri da. Haren esanetan, ahozko laguntzaileen merkatuan ez dira aurreikuspen guztiak bete. Jendeak ez du robotekin hainbeste "hitz egiten", eta merkatuak beharrezkoa du informazio hori.

Jan 02, 20228 min

Noraino automatizatu daiteke sorkuntza?

Aitor Ormazabal doktoretzat tesia egiten ari da testu sorkuntza kontrolagarriaren inguruan. Hau da, robot edo algoritmoak eleberri bat edo bertso bat sortzeko aukerarik ote duen azterten ari dira. Momentuz, bertsoetan metrika zaintzen du, baina edukia ez da egokia. Hitz zentroan ari da ikerketa egiten Aitor Ormazabal.

Dec 08, 202110 min

Testamendu digitala egitearen garrantziaz

Testamentu digitala egiteak gero eta garrantzia handiagoa du. Izan ere, egin ezean noren esku geratuko dira Internet sareko lainoan utzita ditugun argazkiak? Nola eskuratu ahal izango dituzte material eta datu horiek gure oinordekoek? Egoitz Gonzalez eta Libe Mimenzarekin aritu gara gaiaz hizketan Digi-atala podcastean eta azaldu digute nola egin litekeen testamentu digitala.

Nov 10, 20219 min

Zergatik da garrantzitsua sakelakoa euskaraz jartzea?

Mugikorrak euskaratzeko kanpaina abiatu du Jaurlaritzak. Horretarako tutorial bat jarri dute sarean. Joxe Rojas eta Maite Goñi aritu dira hausnartzen horren inguruan. Bi adituen arabera, garrantzitsua da mugikorrak euskaraz konfiguratzea.

Oct 31, 20217 min

Zertarako balio dute sateliteek? Zenbat daude? Non dira beharrezkoak?

Luistxo Fernandez eta Gorka Juliorekin sateliteen inguruan hizketan. Milaka daude zeruan. Identifikatuta daude, bakoitzak bere izena du. Gehienak Internet konpainienak dira. Startlink webgunean ageri dira guztiak. Euskal Herriko zonalde batzuetan satelitearen irtenbidea ezinbestekoa da. Baina garestiak dira.

Oct 23, 20216 min

Egoitz Gonzalezekin, berregokitutako gailuen salmenta aztergai

Berregokitutako gailuen salmenta aztergai Egoitz Gonzalezekin. Back Market plataforma aurkeztu du. Haziz doan merkatua da berregokitutako gailu elektronikoena. Nola funtzionatzen du merkatu horrek? Zein esperientzia izan du Egoitzek bigarren eskuko gailuekin?

Oct 21, 20215 min
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android