Lizardiren baratza - podcast cover

Lizardiren baratza

Euskadi Irratia (EITB)www.eitb.eus
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

Bihotz-museo bat

Leire Vargasek (Durango, 2002) bere bigarren poema liburua argitaratu du, "Bihotz-museo bat" (Elkar). Lan honetan harremanei, oroimenari eta poesiari beste leku batetik begiratzeko nahia agertzen da....

Jan 28, 202558 min

Dardaren interpretazioa

Olerti Etxeak Harkaitz Canoren Dardaren interpretazioa poema antologia plazaratu zuen 2004an. Liburu hori dago izen bereko diskoaren inspirazio iturrian: "Dardaren interpretazioa" (2008). Haren testuetatik edanda 13 pieza instrumental sortu zituen Joserra Senperenak. Pianoa beti ardatz hirukote formatuan, Pedro Barceló bateriarekin eta Miguel Rodrigáñez kontrabaxu-jotzailearekin batera. Madrilgo Trak estudioan grabatu zuten Jose Mª Rossillo teknikariaren ardurapean....

Jan 21, 202557 min

Itzalen galbahea edo Galbahearen tektonika

Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak parez pare aritu dira Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen. Susa argitaletxeak antolatuta, Garoa liburu dendan egin duten errezitala eta berbaldia jaso dugu irratsaio honetan: Poesiaz, sorkuntzaz, Euskal Herriaz... sortu dute elkarrizketa mamitsua....

Jan 14, 202557 min

Munduko poeta emakumezkoak: errezitaldi bat

Hamar urte bete dira Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduma abian jarri zenetik, mundu osoko poeten lanak euskaratu eta euskal irakurleari aurkezteko asmoz sortua. Efemeridea aitzakia hartuta, Itxaro Borda, Maite Lopez Las Heras eta Garazi Ugalde itzultzaileek euskal ahotsa jarri diete bildumako emakumeen zenbait poemari, Maialen Berasategiren eta Isabel Etxeberriaren gidaritzapean....

Jan 07, 202558 min

Lizardi: poemak Artzeren ahotsez

Ez Dok Amairu taldeari lotuta sortu zen Herri Gogoa diskoetxea, 1967. urtean. Herri Gogoaren jardunak 80ko hamarkadara arte iraun zuen. Guztira, berrehundik gora disko kaleratu zituen. Disko horien artean dago ekarri dugun hau: poemak Lizardirenak dira, eta Joxean Artze da bere ahotsez errezitatzen dituena....

Dec 31, 202458 min

Gabon dut anuntzio

Bitoriano Gandiagak "Gabon dut anuntzio" deritzan liburua argitaratu zuen 1986an, Gandiagak berak idatzitako Eguberrietako olerki eta kantuez osatua. Ia 40 urte geroago, liburu txikia izanik ere, liburu handi bihurtu da. ...

Dec 24, 202459 min

Odesan dantzan

Eli Tolaretxipik Ilya Kaminskiren "Odesan dantzan" (Balea Zuria, 2024) euskaratu du. Oda bat da Odesa geografiko eta historikoari batetik, baina baita egilearen irudimenean ageri den Odesari ere eskainia. 'Ez erortzeko ari gara dantzan' dio bertso batek. Dantza, poetarentzat, bizitzak dakarrena jasateko eta ez erortzeko bidea da....

Dec 17, 202457 min

Manuel Rivas, Letren Saria

Manuel Rivas galiziar idazleak jaso du 2024. urteko Espainiako Letren Saria. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak banatzen du. Epaimahaiak erabaki du Rivasi saria ematea honako arrazoi hauengatik: bere testuen kalitate narratiboagatik eta memoria historikoaren, justizia sozialaren eta galizieraren alde egiten duen defentsagatik....

Dec 10, 20241 hr

Rifqa

Mohammed el-Kurd idazle eta kazetari palestinarrak 2021ean ingelesez argitaratu zuen Rifqa poema-bilduma eman du argitara Katakrak argitaletxeak, Eider Beobidek euskaratuta. Aspertuta metaforez, liburuak gordinkeriaz erakusten du Palestinan gertatu dena osotasun batetik ulertzeko bidea....

Dec 03, 202457 min

Poesia, indarkeria matxistaren aurka

Mundu osoko poesiak egin duena, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko....

Nov 26, 202458 min

Jon Gerediaga eta Castillo Suarez, bi poeta solasean

Bi poeta garaikide, gaur egungo poesia protagonistak Lizardiren Baratzean. 2023ko Irun Hiriko Literatura saria jaso zuen Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema liburuak. Lan horrek irabazi du orain Euskadi Literatura saria....

Nov 19, 202458 min

Uraren bideak

Euriak egoera animiko bat islatu du poesian eta kantuan joan deneko azken mende eta erdi honetan. XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumaren hirugarren emanaldia aurkezteko Koldo Izagirrek eman zuen hitzaldia da 'Uraren bideak' (2001-6-15). ...

Nov 12, 202458 min

Jorge Oteiza

Jorge Oteiza duela 116 urte jaio zen Orion. XX. mendeko artean arrasto handienetakoa utzi duen euskal artista izan zen Oteiza, jenio bizia. ...

Nov 05, 202457 min

Spoon River Antologia

Edgar Lee Masters-ek 1915ean eman zuen argitara ezagun egingo zuen poesia-bilduma, Spoon River Anthology, non alegiazko herri bateko hildako biztanleei ahotsa eman baitzien. Euskaraz plazaratu du Balea Zuriak, Alain Lopez de Lacallek itzulia....

Oct 29, 20241 hr

Luis Baraiazarra (1940-2024)

Luis Baraiazarra karmeldar idazle, itzultzaile eta olerkariak agur esan digu. Ekarpen ederrak eman dizkio euskal kulturari, euskal iturrira ekarri izan ditu obra klasiko handiak, besteak beste, azken urteotan egindako Avilako Teresaren eta Joan Gurutzekoren idazlan guztien itzulpenak....

Oct 22, 202457 min

Etxe bat norberarena

Saiakera poetikoa da eta aldarrikapen poetikoa da Yolanda Arrietaren azken lana Etxe bat norberarena (Alberdania, 2024). Hizkuntza, emakume izatea, lan jarduna eta adina. Adineko emakume izatea eta sortzailea izatea eta euskaraz lan egitea. Gaurko egunetik ari den emakume idazle baten kontakizuna da Etxe bat norberarena....

Oct 15, 202458 min

Urbiako ermita

100 urte bete ditu Urbiako Andre Mariaren ermitak, Artzainen Katedralak. Mende batean pasadizo ugari izan dira, eta ezagunenak gogorarazi nahi izan ditugu....

Oct 08, 202457 min

Coca-cola bat zurekin

'Coca-Cola bat zurekin hartzea' maitasun poema bat da, Frank O'Hara poeta estatubatuarrak Euskal Herrira egin zuen bidaiatik bueltan bere maitaleari idatzia 1960an. Poema horrek sortutako bulkadatik ondu du Beñat Sarasolak "Coca-Cola bat zurekin" (Susa, 2024) eleberria....

Oct 01, 202457 min

Zeru-lurren liburua

Jon Gerediagak liburuan egin du eskaintza: Zaurituei. Hitz poetikoa maiz izan daiteke aterpe bat, lurmutur bat, min batzuk baretzeko sendabelar moduko bat....

Sep 24, 20241 hr

Ruper Ordorika

Ez da musika soila, ez poesia soila... eta badu guztietarik. Abadia saria jaso du Ruperrek....

Sep 17, 202458 min

Leiho bat bihotzean

Aintzane Galardi oiartzuarrak poema liburu berria kaleratu du. Balea Zuria argitaletxeak argitaratu du. Metafora polita iruditu zaigu denboraldi berriaren aurkezpenera ekartzeko, astero irekiko baitugu leiho bat irratiaren bihotzean....

Sep 10, 202458 min

Koldobika Jauregi: Harriaren abestia

Koldobika Jauregi artista zendu da, 64 urte zituela. Gure ondoren beste batzuk etorriko dira, beste amets batzuekin, baina harriak hor geratuko dira, beren abestiekin. ...

Jun 25, 202458 min

Zinzindurrunkarratz

Oskar Alegria zinemagile nafarrak, bere azken lana, 'Zinzindurrunkarrantz' ez-fikzio poetikoa, Donostiako Tabakaleran aurkeztu du. Proiekzioaren ondoren, Kontatutako Zinean solasaldian parte hartu du Alegriak. ...

Jun 18, 202458 min
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android