Kultura - podcast cover

Kultura

EITB Radio Televisión Pública Vascawww.eitb.eus
Kulturaz eta sortzaileez aritzeko podcast gunea.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

Peru Magdalena: ''Argia''. Argirik gabe ez dagoelako ezer

Argirik gabe ez legoke bizitzarik, ez eta sormenik ere. Argia, Euskaraz, adimenaren baliokide da, hala gogora ekarri digu Josu Goikok Astelehen Poetikoak podcastera. Peru Magdalena, idazle Durangarraren "Argia" (Elkar 2016) poema liburua eskuetan hartuta etorri da Josu, "Poema jostaria, sakona, arina, nostalgikoa, bitala… gauza asko da liburu hau, eta helburu bakarra du: argia zer den deszifratzea". "Elurra"ri eskainitakoa izan da ahots goran irakurtzeko aukeratu duen aurreneko poema " argiaren ...

Feb 20, 202210 min

Itxaro Borda: Urtez urte liburu bana argitaratzen duen idazlea.

Egunkaria atzekoz aurrera irakurtzen den bezala, Itxaro Bordaren "Oraina" (Susa, 1998) liburuaren atzekoz aurrerako entresaka eginda osatu du Astelehen poetikoak podcastaren atal hau Josu Goikok. Izan ere, liburu ilun samarra egiten zaio Goikori, Baionako idazle oparoaren hau. Bilaketa lana, denboraren jitoan egindako bilaketa bat, erbestean, barneko erbeste batean egindako bilaketa, heriotzaren itzalpean egindako bilaketa, hitz neurtuetan eta prosa poetikoan zehar egindako bilaketa. Horregatik,...

Feb 13, 202211 min

Rikardo Arregi Diaz de Heredia: ''Bitan esan beharra'' .

Rikardo Arregi Diaz de Heredia, "Bitan esan beharra" (Alberdania 2021) poesia liburua, zoragarria egiten zaio Josu Goikori, "poeta handi baten" kalitatezko liburua deritzo. Badira liburu eskuzabalak, orriz orri irakurlearen gogoa, hari atsedenik eman gabe, asetzen dutenak, eta hau da horietako bat jotzen du. Gauza arraroa izaten dena poema liburu luzeetan, zaila bait da da 170 orrialdeko poema liburu batean, mailari eustea eta honek aise gainditzen du balentria hori, Goikoren aburuz. "Liburu hon...

Feb 06, 202211 min

Manuel Lasarte: Bertsolari poeta

Bertsoa olerkia ote da? Bertsolaritza eta olerkigintza bikiak al dira, bata zarpaila eta bestea jantzia, bata kalekoa eta bestea eskolakoa, bata jendaurrekoa eta bestea barnekoia? Hori uste zen duela ez askora arte, baina ez, azkenean nahiko argi ikusi da biek dituztela oso funtzio eta oso baliabide desberdinak. Bertsoak bilatzen du berehalako komunikazioa, bat-bateko ulermen gabe, bertsoa bota orduko galdu da. Ostera, poesia gehiago dago lotua, Letek esango lukeen moduan, "inefableari", hitzez ...

Jan 31, 202212 min

Mari Luz Esteban: Antropologo, pentsalari, feminista eta poeta

Badira poetak pentsamenduan eta irudian indarra dutenak. Eta gero badira beste poeta batzuk, pentsamenduari eta irudiarekiko arreta galdu gabe, belarriari arreta berezia jartzen diotenak. Horiek gustatzen zaizkio Josu Goikori. Mari Luz Esteban Euskal Herrian ditugun pentsalari garrantzitsuenetako bat da. Antropologoa, ikerlaria, unibertsiteko irakaslea, euskal feminismoaren ahots errespetatua… eta poeta. Beranduko poeta, dena esatera ,54 urterekin atera bait zuen Pamielarekin "Amaren heriotzak l...

Jan 24, 202210 min

Desde la colina del Capitolio

La toma del Capitolio de 2019 por parte de los seguidores de Donal Trump, fue un episodio que nos dejo boquiabiertos dada la gravedad de los hechos. El capitolio es el símbolo del estado Americano, tal y como lo fue en la era clásica. Lugar privilegiado en el alto de una de las siete colinas que todavía coronan Roma. Lugar privilegiado, elegido como lugar para ubicar los templo de los dioses y al que dedica este capitulo del podcast la doctora de historia de la UPV, Isidora Enborujo.

Jan 17, 202223 min

Igor Estankona: Tundra ez den ''Tundra''

Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera Tundra, "Eskualde artiko eta antartikoetako ordoki zingiratsu eta zuhaitzik gabea, goroldioz eta likenez estalia izaten dena" da. Izenburu horixe du, "Tundra", Igor Estankonak 2002an Susa argitaletxerekin argitaratutakoak, baina basamortutik gutxi du Josu Goikoren iritzirako. Areago hogeita bost urte zituela idatzi zuelako. Arrasto gozoa utzi zion liburua izan zela gogora erazi digu Astelehen poetikoak Podcastaren gaurko atalean, maitasuna, introspekzioa, be...

Jan 17, 202211 min

Tere Irastorza: ''Mundua betetzen zenuten'' maite direnen galeraz

Galerari buruz aritu zaigu Josu Goiko Astelehen poetikoak podcastean. Maite ditugun haiek hiltzean, gertatzen zaigun galera sentimenduaz, hutsune handiaz eta hustasun horretatik, zaurituta, baina bizirik atera beharraz. Idazle asko dira poema liburuak idatzi dituztenak. Kasu asko daude. Badira poesiara noizean behin itzultzen diren idazleak ere. Baina oso gutxi dira poesia soilik edo batez ere jorratzen duten idazleak. Eta horiei deituko diegu poetak. Horien artean nabarmentzen da Bergarako Idaz...

Jan 09, 202212 min

Arqueologia subacuatica (II): Patrimonio de la Humanidad

El que la Unesco haya regulado la arqueología subacuatica y, por ley, sea considerada patrimonio de la humanidad, facilita preservarla y evitar que piratas modernos o bien empresas privadas, puedan dedicarse a expoliarla a su antojo. Una vez que se descubre el patrimonio, hay que identificarlo, trabajar para preservarlo y documentarlo para conocimiento publico y no hacerlo es punible. Homero, dejo por escrito en varios episodios de sus escritos datos sobre yacimientos humanos anteriores a su épo...

Jan 06, 202217 min

Arqueología subacuatica (I): Disciplina cientifica regulada

La arqueología subacuatica es una disciplina científica hoy por hoy regulada pero que no tiene mas de sesenta o setenta años. Otra cosa es el patrimonio que se esconde bajo las aguas. Tal y como lo recoge Plinio en sus escritos, los clásicos valoraban ya la cultura e historia que estaba bajo agua. De hecho, existía el oficio de buceador y estaba bien remunerado dada su dificultad. También están documentadas ánforas especiales para barcos cuya función era trasladar elementos encontrados en yacimi...

Jan 03, 202214 min

Karlos Linazasoro: ''Gaur, orain eta betiko'', maitasuna abiapuntu, ardatz eta helburu.

Badira idazleak arnasten duten bezala idazten dutenak. Eta idazketa jario horretan hartzen dute tarteka astia jolaserako edo probarako. Adibidez, Raymond Queneau idazle frantsesa, istorio txiki ezdeus bat behin eta berriro modu desberdinetan estilo ariketa zoragarriak egiteko gai izan zena, edo Julio Cortazar argentinarra, ipuin eta nobela ederrez gain, eskailerak igotzeko esku-liburu bat maisuki idatzi zuena. Euskal herrian ezagunak dira, adibidez, Bernardo Atxaga eta Harkaitz Cano, bi idazle b...

Jan 03, 202212 min

Tene Mujika: ''Idazkiak eta Olerkiak'', 1923an olerki eder askoak

Robustiana Mujika, Tene Mujika ( Deba 1888) gogora ekarri du Josu Goikok Astelehen Poetikoak podcastaren atal honetan. Emakume seinalatua, onerako eta txarrerako. Dendaria lanbidez, ekintzaile politikoa ere bai, Gipuzkoako Emakume Abertzale Batzako burua, emakume abertzale eta elizkoi sutsua izan zen, Sabino Aranaren itzalak goitik behera estalitakoa eta gerra ostean horrexegatik jazarria. Haren idazkiak, gaurko begietatik, oso atzerakoiak iruditu ahal zaizkigu; haren idazkera, orduko joera garb...

Jan 02, 202213 min

El diluvio universal y los errores de las diferentes culturas

El otoño de 2021 lo recordaremos por lluvioso. Veintiún días seguidos de lluvia que desaniman a cualquiera y riadas y perdidas en el peor de los casos. Isidora Emborujo la profesora del departamento de ciencias clásicas de EHU-UPV nos a recordado "El Génesis" el primer libro de la Torá o Pentateuco y, por tanto, también e el primer libro del Tanaj judío y del Antiguo Testamento de la Biblia cristiana. Libro en el que queda recogido el momento en el que los Dioses se enfadan con las personas y re...

Dec 29, 202118 min

Ione Gorostarzu: ''Des egiten'' esanahi sakonez jantzitako poemak

Sarritan poesia hitz arranditsuekin, potoloekin, lotzen dugu, ulertzea kosta egiten zaigun esanahi misteriotsuarekin. Poesiak batzuetan ahalegina eskatzen digu iristeko, eta horrek, beldurtu ere egin dezake irakurlea eta poesiari atea itxi. Poesia guztia ez da ordea horrelakoa, bada poesia hurbilekoa eta ez da bestea baino okerragoa eta akuilu ona izan daiteke. Ione Gorostarzu poeta berastegiarraren "Des egiten"(2012) izeneko liburuak, poema laburrak, esanahi garbikoak dakartza: emakume izatea, ...

Dec 20, 202110 min

Jose Luis Otamendi: Poema handiak minuskulaz idazten dituen poeta

Uda Imajinatuz osatu du Josu Goikok Astelehen poetikoak podcastaren atal hau . Uda, uda eder bat, Bizkaiko Ea herria eta Eako poesia egunak, joandako egunak, non poesiari egiten zitzaion gorazarre. Eta egun haietako batean, poeta azpeitiar bat, poema handiak letra minuskulaz idazten dituen poeta bat, ahots hauskorrez jendaurrea bere sarean harrapatuz oroitzen du. Jose Luis Otamendi poeta Azpeitiarra da oroitzapen hori eragiten diona . "Erlojuaren Mekanika" (Susa 2007) liburutik hautatu ditu atal...

Dec 12, 202114 min

Leire Bilbao: Piskanaka haziz joan den poeta

Leire Bilbao poeta ondarrutarra, pixkanaka haziz joan den poeta da Josu Goikoren iritzirako: Ezkatak, Scanner eta Etxeko urak lanekin. Azkena berriz, amatasunaren azterketa eta bizipen poetikoa da. Sarreran dio" Ama, arraina bezain ama, zuhaitza bezain ama txoria neu ere". Denok gara erabat ezagutuko ez dugun ama baten seme-alabak. Nola nahi podcasterako haurrei zuzendutako poemak aukeratu ditu "Piztipoemak" eta "Xomorropoemak, Pamielarekin kaleratuak. Izenburuek iradokitzen duten moduan animali...

Dec 09, 20219 min

Gerardo Markuleta: Itzultzaile fina eta poeta ezin finagoa

Gasteizen bizi den poeta oñatiarrari, Gerardo Markuletari eskaini dio Josu Goikok Astelehen poetikoak podcasta. Agian izen ezaguna publiko zabalarentzat, baina izen estimatua letren munduan eta haren hainbat poema kantu bihurtu dituzte Jabier Muguruzak, Mikel Urdaungarinek eta beste hainbatek. "Itzultzaile fina eta poeta ezin finagoa" jotzen du Josuk Markuleta, eta begi zorrotzeko literatura kritikaria, egun horretan ez dabilen arren. Blas de Oteroren poemak edo eta Jean Echenozen eleberriak eta...

Nov 29, 202110 min

Beatriz Chivite: Txinako begirada inpresionistak

Beatriz Chivite Ezkieta idazle irundar gazteak Pamielarekin argitara emandako "Pekineko kea" poema liburua ekarri du Josu Goikok "Astelehen poetikoak" podcastera. Txinako eta inguruetako paisaia fisiko eta humanoak jasotzen ditu poema laburretan, 1.400 miloi biztanle dituen Txinan egin zuen egonaldiaren ispilu. Josuren iritzirako, egonaldiko zertzeladak poema "inpresionistetan" bilakatu ditu idazleak. "Hiri gorrian", "Legarra", "Eginbeharrak", "Eta hantxe nengoen ni", "Haurtzaroko hotza" eta "Ne...

Nov 21, 202111 min

Angel Erro eta zer diren Arkadiak eta Harkadiak

Arkadia, hatxe gabe, Greziako lurralde bat da, mendebaldeko kulturak leku idiliko batekin lotu duena. Arkadia zoriontsua. "Et in Arcadia ego" da XVII. mendeko pintore frantziar baten margo baten izenburua, non azaltzen den artzain batzuen hilobia, eta hilarrian esaldi hori idatzita. "Eta Arkadian ni". Batzuek uste dute esaldi horrek adierazten duela heriotzaren nagusitza bizi guztiaren gainetik, Arkadia zoriontsuan bizi izan ziren guztiak hilik daudela orain. Denboraren igaroa, eta abar. Eta har...

Nov 15, 202110 min

El inframundo de los Elíseos, para los que mueren bien y son heroes

Virgilio y Omero nos ilustran en el episodio de hoy al hilo de los considerados "Campos Elíseos" o lugares de culto o memoriales de quienes han sido héroes a la hora de la muerte. Maite Muñoz nos explica que, en origen no son paraísos, sino lo contrario. Son lugares dedicados al "inframundo de los Elíseos". También un recuerdo para el recientemente fallecido Luis Gil Fernández, catedrático que investigo entre otros muchos temas la censura que existió en el mundo Clásico.

Nov 10, 202119 min

Xabier Montoiaren tonu garratza eta ironikoa, baina gozoa eta gizatiarra aldi berean

Xabier Montoiaren Gorraizea da azken urteotan Josu Goikori gehien gustatu zaion diskoetako bat. Ibon Rodriguezekin ondu zuen Montoiak disko hau eta, zinez, borobila atera zitzaien lana. Kanta ia-ia biluziak dira, piano, biolin, biola eta txeloz lagundutakoak.. Kantuen hitzetan, bada, zer esan, musikari eta idazle honen ohiko gaiak eta, batez ere, tonua azaltzen dira: garratza eta ironikoa, krudela eta gozoa, etsia eta ezin gizatiarragoa. Hertzainak eta M-ak taldeetako sortzaile honek poesia idaz...

Nov 07, 202114 min

Karmele Jaio: ''Orain hilak'' heriotzaz eta hildakoen bizitzaz

Azaroaren hasieran, hildakoak oroitzen dira kultura askotan eta heriotzari buruko poesiari egin diogu tartea Astelehen poetikoak podcastean. "Orain hilak poema liburua" eta Karmele Jaiok idatzia da. Haren nobeletako istorioetan bezala, hemen ere Jaio ez dabil txikikeriatan, eta gaur egungo pertsona helduaren barrenak mahai gainera ekarri eta bistan jartzen ditu Josu Goikoren iritzitako . Bertso lerro laburrez, apaindura gutxirekin, zuzen. Hildakoez eta haien bizitzaz mintzo da Jaio, Josu Goikok ...

Oct 31, 202110 min

Gloria Fuertes: Josu Landak itzulitako poeta, lesbiana, ezkertiar eta feminista.

Urte batzuk ditugunok haurrak ere izan ginen, aspaldi, eta Hegoaldean hazi ginenok, ETB etorri arte, Televisión Española baino ez geneukan telebistan. Baziren garai hartan saio batzuk "La cometa blanca" eta "Un globo, dos globos, tres globos" izenekoak, eta saio haietako kolaboratzaileen artean, bazen emakume bat, urtetsua, ile labur urdinduna, ahots lakarrekoa, poeta. Umeentzat idazten zuen Gloria Fuertesek, baina baita helduentzat ere. Ibilibide luzeko poeta zen Fuertes eta haren poemetan, bat...

Oct 26, 202111 min

Juan Kruz Igerabide: ''Ahozko literaturen iturritik edanez''

Badira idazle batzuk asko idatzi eta beti oso ondo egiten dutenak. Juan Kruz Igerabide baino egile oparoagorik euskal literaturan! Haur eta Gazte literaturan da batez ere ezaguna Adunako idazlea eta hor du lanik ikusgarriena: hainbat eleberri eta batez ere, ahozko literaturen iturritik edaten duen poesia. Ezaugarri bat: haren umeentzako poesian, sarri nabari da haiku japoniarren eragina. Helduentzako poesia ere badago Igerabideren idatzien artean, maitasunari edo heriotzari dagozkion gaiak tarte...

Oct 18, 202110 min

Karmele Igartua: Bizitza, heriotza, mina, pozarekin eta denborarekin tira-biran

Karmele Igartua poeta Aretxabaletarraren "Itsaso kontra bat" du izena Josu Goikok podcasterako aukeratutako liburuak. Pamielak argitaratu zuen 2011. urtean. Ordurako Bada, egilea hilda zegoen, Igartuak heriotza ekarri zion gaixoaldian idatzi zuen liburua; bizitzarekin, heriotzarekin, minarekin, pozarekin, denborarekin eta beste hainbeste gairekin tira-biran zebilela. Tere Irastortza poeta lagunak egin zizkion azken zuzenketak Igartua hil ondoren, baina Irastortzak esana da, liburua ia osorik zeu...

Oct 11, 202110 min

Itzulpengintzari esker ezagutu ditugu Poeta on asko

Astelehen poetikoak podcastean, itzulpengintzari esker ezagutu dugun poesiari buruz hitz egin digu Josu Goikok. Joseba Sarrionandiak du "Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak" izeneko liburua. Liburuki horretatik aukeratu ditu Josuk gaur irakurri dizkigun poemak .

Oct 07, 202111 min

Indusketa poetikoan: ''Liburuei bizitza laburregia ematen zaie''

Josu Goikok, liburutegietako apaletan dagoeneko ez dauden poesia liburuei eskaini nahi dizkie datozen Astelehen poetikoak. Podcastean bere iritzirako liburutegietan "denbora gutxiegi" egiten duten poesia liburuetako poemak aukeratu eta ahots goran irakurriko dizkigu. Arantxa Urretabizkaiak idatzitako bi poemari eskaini dio atal hau. "San Pedro bezperaren ondokoak" poema horietako bat, 1972an idatzia baina aktualitaterik galdu ez duena. Euskal Herrian Europako beste lekuetan baina poesia gehiago ...

Sep 06, 202112 min

Roma, una vez en la vida, por lo menos

Los propios Clásicos reflejan a Roma como una ciudad sucia y de estilo decadente. Suciedad, mal olor, decadencia histórica y moral son datos que se recogen en los textos clásicos y también en los escritos por posteriores autores y viajeros como Goethe, Ruskin o Stendhal. No obstante, esa decadencia engancha y es lugar obligado para el viajero. El grupo Catalán "Manel" también dedico una canción a la atractiva capital Italiana. De todo ello nos habla la profesora Maite Muñoz en el podcast.

Aug 30, 202120 min

Pizza Hawaiana: ¿Genialidad o aberración?

La Pizza Hawaiana, es una pizza compuesta básicamente por una base, condimentada con salsa de tomate y queso a la que se añaden piña y jamón. Es una pizza con muchos defensores y furibundos detractores; es una pizza que a lo largo de su corta historia ha dado mucho que hablar. Lejos de Italia, la Pizza Hawaiana la invento un griego que residía en Canadá y que ha generado mas de un conflicto diplomático. Mikel Soto te cuenta todos los detalles en el podcast.

Aug 25, 202119 min

¡Aun no!; o si lo prefieres ¡Carpe diem!

Nos centramos en la poesía en este episodio del podcast y concretamente en el premio Cervantes de 2020, Francisco Brines Bañó. Un poeta de la generación del 50, pero que no hizo poesía social. Isidora Emborujo, ha querido hacer hincapié en un poema que hace referencia a una estela griega dedicada al Hades o país tenebroso.

Aug 16, 202110 min
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android