#06.- Sortu, baina nola? - podcast episode cover

#06.- Sortu, baina nola?

Nov 04, 202438 min
--:--
--:--
Download Metacast podcast app
Listen to this episode in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episode description

Euskal egileen sortzeko baldintzez eta aukerez Sormen prozesuei begira hasi dugu baDA!bil podcastaren bigarren denboraldia. Sortu bai, baina nola? Sormen prozesuek berebiziko garrantzia dute egileengan, eta horri ere erreparatu behar genion mahai buelta honetan. Diziplina desberdinetako hiru sortzaile gonbidatu ditugu. Maite Arroitajauregi eibartarra musikaria da. Mursego izenpean hamaika lan egin ditu eta azken urteetan, horrez gain, ikus-entzunezkoetarako soinu bandak ere egiten dihardu. Bermeotarra da Xabi Ojinaga. Arriguri ekoiztetxeko kidea da eta ikus entzunezkoetan zuzendari zein gidoigile lanetan aritzen da. Hirukotea osatzeko Idoia Tapia iruindarra. Musikariaz gain, aktorea ere bada eta Alter Nation izeneko proiektu pertsonal baten sorkuntza prozesu betean harrapatu dugu. Eta beste denboraldi batez, anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. baDA!bil podcasta, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android