#04.- Tradizioa eta tradizioak
Nov 30, 2023•45 min
Episode description
"Idazleok ez ditugu gauza berriak egiten, guztion istorio berdinak idazten ditugu. Esaten den bezala, istorio on guztiak idatzita daude, eta ez badaude idatzita, txarrak ziren seinale. Mundua, orain, Alexandria zabal bat besterik ez da, eta bertan bizi garenok komentarioak egiten ditugu sortutakoari buruz, eta besterik ez". baDA!bil podcastaren laugarren atalean tradizioa den hitz potolo horren atzean dagoena arakatu dugu. Eta Atxagaren Obabakoak liburutik ateratako aipuak balio du nondik begiratu diogun argitzeko. Tradizioa eta tradizioak bizirik baitaude, eta denok elikatzen ditugu.
Aipatua geratu da atal honetan mahai-bueltara gonbidatu ditugun hiru musikariekin aztertu duguna. Panderoa eskuan egin du ibilbidea Eneritz Aulestia zarauztarrak. Trikitilari txapelketetan nabarmendu ondoren, Kepa Junkerarekin partekatu zituen oholtzak Sorginak taldean. Neomak taldeko kide da orain. Ion Celestino iruindarra tronpetajolea da. Hamaika proiektutan hartu du parte. Besteak beste, Broken Brothess Brass Band eta Lurpekariak taldeetan. Herri musikaren ikerketari ere eskaini dio arreta. Iruñean bizi da ihitz Iriart aloztarra. Amaren alabak taldeko kantaria izateaz gain, makina bat pastoraletan hartu du parte eta Iruinekokoa libertimenduaren bultzatzailea da. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
Badabil, Hirudamatxok ekoizten du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android
