Ispilu Beltza - podcast cover

Ispilu Beltza

Donostia Kulturaispilu-beltza.captivate.fm
Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lortzen zuten, koadro batean sartuko balute bezala, gainontzekoa lausotuz. Beltzez tindatutako beira haietatik ikusten zena are ederragoa ikusten zen, baina, era berean are gordinagoa. DK Irratiko ISPILU BELTZA saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da. Asier Errastik gidatuta, astelehenetik ostiralera entzungai duzue FM 107.4 frekuentzian, irratia.donostiakultura.eus webgunean, eta baita gainontzeko audio plataformetan ere.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

#1225 - Glad is the Day 2024

Alai Ormazabal musikari eta ekoizleak, Glad is the Day 2024 jaialdiaren inguruan hitz egitera etorri da gurera, bera ere aurtengo kartelean dago eta. --- La músico y productora Alai Ormazabal nos ha presentado el cartel de Glad is the Day 2024. Spoiler: ella es una de las artistas invitadas de esta edición.

Jul 04, 202444 min

#1224 - Nor zen Inesa Gaxen?

Gaur sorgin bat izango dugu saioko protagonista. Izan ere, Olaia Irigoien idazle elgoibartarrarekin, Inesa Gaxen emakume historikoari buruz egin duen liburuaz aritu garelako. --- Hoy tendremos una bruja como protagonista del programa. Hemos charlado con la escritora elgoibarresa Olaia Irigoien sobre el libro que ha hecho sobre la mujer histórica Inesa Gaxen.

Jul 03, 202432 min

#1223 - Maider Estensoro: "Minbiziaren ikerketa gehiago behar dugu"

Duela 10 hilabete ezagutu genuen Maider Estensoro Garcia. Inurri elkarteko kide bezala etorri zen Ispilu Beltzaren estudioetara. Bazekien, bagenekien Maider ez zela inoiz sendatuko. Bularreko minbizia metastasikoak, gaur egun, ez duelako sendabiderik. Horregatik berak indarrez aldarrikatzen zuen beti: "ikerketa gehiago behar dugu". Ez dakigu biharko egunean, baina gaur egun oraindik minbizia lehen heriotza kausa da gurean. Hortaz, guk hemendik, Estensororen hitzak jaso eta berriro ere ikerketa g...

Jul 02, 202437 min

#1222 - 'Señalado por la muerte', Irvine Welsh

Miguel Harina liburuzaina izan dugu gaurko saioan. Eta bere eskutik, Irvine Welsh idazlearen azken lana ezagutu dugu: 'Señalado por la muerte'. --- Hoy ha estado con nosotros el bibliotecario Miguel Harina. Y con él, hemos descubierto el último trabajo del escritor Irvine Welsh: 'Señalado por la muerte'.

Jul 01, 202438 min

#1221 - Euskal Herria Zuzenean 2024

Jon Gartzia lankidearekin, gaurtik hasi eta igandera bitarte Arberatze-Zilhekoan ospatuko den 2024. urteko Euskal Herria Zuzenean festibalaz aritu gara. --- Jon Gartzia ha venido a hablarnos sobre el festival Euskal Herria Zuzenean 2024, que se celebra a partir de hoy Arberatze-Zilhekoa.

Jun 28, 202440 min

#1220 - Bridgerton, Charli XCX eta Arsenico Caviar

Ostegunero lez, gaurkoan ere Alai Ormazabal laguna izan da gurean Pop kulturaz solasean. --- Como cada jueves, hoy ha estado en el programa nuestra amiga Alai Ormazabal hablandonos sobre cultura pop.

Jun 27, 202439 min

#1219 - 'Afraid', Nuria Cullaren kantu berria

Nuria Culla abeslari eta konpositore donostiarra bere hurrengo diskoko Afraid abestiarekin datorkigu. Maitasunari buruz hitz egiten digu abestian, eta maitasunera jauzi egitera ausartzeari, aurreko esperientziek sortutako beldurrak alde batera utziz. “Afraid” izenburua hitzen esaldietako batetik dator: “Afraid of having no fear”, hau da, beldur ez izatearen beldur. Horrekin, artistak transmititu nahi du maitemintzeko beldur ez izateak berak beldurtzen duela. --- La cantante y compositora donosti...

Jun 26, 202443 min

#1218 - Kresala Trueba, Nosferatu Tabakaleran

Bi agur izan ditugu gaurkoan. Biak gainera, zinema munduarekin lotutakoak. Alde batetik, Kresala Zineklubeko lagunek ikasturteko azken proiekzioa aurkeztu digute. Eta bestetik, Josemi Beltranek Nosferatu ziklokoa. --- Hoy hemos tenido dos despedidas. Ambos, además, relacionados con el cine. Por un lado, los amigos del Cineclub Kresala nos han presentado la última proyección del curso. Y Josemi Beltrán se ha encargado de explicarnos todos los detalles sobre la última de Nosferatu....

Jun 25, 202445 min

#1217 - Literaturaren banbalinetan

Zein pausu eman behar ditu artista batek liburu baterako ideia izan eta hau argitaratzen den arte? Ba, horixe bera azaldu digu Xabier Etxeberria idazleak. --- ¿Qué pasos tiene que dar un artista desde que se le ocurre la idea para un libro, hasta que éste se publica? Precisamente de esto nos ha hablado hoy el escritor Xabier Etxeberria.

Jun 24, 202438 min

#1216 - Errobi, Musikagela Fest eta San Juanak

Jon Gartzia lankidearekin, gaurtik hasi eta astelehenera bitarte Donostian izango ditugun ekimen kulturalez aritu gara solasean; Errobiren kontzertua, Musikagela Fest 2024, auzoetako San Juanak... --- Con nuestro compañero Jon Gartzia hemos charlado de las iniciativas culturales que tendremos desde hoy hasta el lunes en Donostia; el concierto de Errobi, el Musikagela Fest 2024, los San Juanes de los barrios...

Jun 21, 202446 min

#1215 - Irratia, aniztasunaren plaza

Gaur artista handi bat dugu gonbidatu. 45 urte dauzka eta Zumarragatarra da, baina asko maite du Donostia. Bere dokumentuetan "desgaitasuna" duela ipintzen du, baina guri ez zaigu hitz hori gustatzen. Guk nahiago dugu esatea aniztasun funtzionalarekin bizi den pertsona bat dela. Desgaitasunik balu, ez litzatekeelako gai izango kulturaren eta komunikazioaren bueltan egiten dituen gauza guztiak egiteko. --- Hoy tenemos como invitado a un gran artista. Tiene 45 años y es de Zumarraga, pero le encan...

Jun 20, 202455 min

#1214 - Pop izarrak euskaldunak balira...

X plataformako hari bati tiraka, Alai Ormazabal lankidearekin batera jolasean aritu gara gaurkoan: Nolakoak lirateke nazioarteko pop izarrak euskaldunak balira? --- Tirando de un hilo de la plataforma X, hoy nos hemos divertido con nuestra compañera Alai Ormazabal: ¿Cómo serían las estrellas internacionales del pop si fueran euskaldunes?

Jun 19, 202459 min

#1213 - 'Dungeons and Dragons' rol-jokoak, 50 urte

'Dungeons and Dragons' rol-jokoak, 50 urte bete ditu aurten. Genero honetako lehen jolasa da, aitzindaria, baina baita salduena ere. Urtemuga aitzaki, gaurkoan Rolariak elkarteko kide bat izan dugu jokoaren inguruan solasteko. --- 'Dungeons and Dragons' cumple 50 años. Fue el primer juego de este género y también es hoy en día el más vendido. Con motivo del aniversario, hoy hemos tenido a un miembro de la asociación Rolariak para charlar sobre el juego.

Jun 18, 202441 min

#1212 - Gaur hasiko da 'Dock of the Bay' jaialdia

Dock Of the Bay musika dokumentalaren zinema jaialdiak 20 proiekziorekin, erakusketa batekin, mahai inguruekin eta zuzeneko emanaldiekin aurkeztu du bere hamazazpigarren edizioa. --- El Festival de cine documental Musical Dock of the Bay afronta su decimoséptima edición con 20 proyecciones, una exposición, mesas redondas y actuaciones en vivo.

Jun 17, 202432 min

#1211 - Elvis Presley, asteburuko erregea Donostian

Astebukaera honetan, Elvis Presley izango da Donostiako errege. Bihar hain zuzen, Dabadaba aretoan, bere omenezko festa dibertigarri eta interesgarri bat antolatu dutelako. Honen inguruko informazio guztia ekarri digu Jon Gartzia lankideak. --- Este fin de semana, Elvis Presley será el rey de Donostia. Ya que en la sala Dabadaba, han organizado una divertida e interesante fiesta en su honor. Jon Gartzia nos ha traído toda la información al respecto.

Jun 14, 202443 min

#1210 - Kaka zuretzako, kaka niretzako

Udara honetan Parisen ospatuko diren Olinpiar Jokoen inguruan Macronek hartu dituen erabaki politikoak, ez dira hiritar guztien gustuko izan. Hortaz, Sena ibaian kaka egiteko deia luzatu dute, protesta gisa. Informazio guztia, Alai Ormazabalen eskutik. --- Las decisiones políticas de Macron sobre los Juegos Olímpicos de este verano en París no han gustado a todos los ciudadanos. Por ello, han llamado a la gente a cagar en el río Sena. Alai Ormazabal nos ha traído toda la información....

Jun 13, 202450 min

#1209 - Bengoren aro berria

Aitor Bengoetxea BENGO Oiartzungo musikaria ‘ Beste Behin ’ singlearekin datorkigu berriro musikaren agertokira, artistaren ibilbidean aldaketa artistiko eta bizi-aldaketa bateranzko bide berri bat irekitzen duen eta datozen hilabeteetan entzun ahal izango denaren zertzelada bat irudikatzen duen abestiarekin. Eta hain zuzen, bere aro berriaz gehiago jakiteko gonbidatu dugu gaur gurera. --- El músico de Oiartzun Aitor Bengoetxea BENGO regresa a la escena musical con ' Beste Behin ', una canción q...

Jun 12, 202437 min

#1208 - Bakeroak, Trump eta animaliak

Nosferatu zikloaren baitan, asteazkenero film klasiko eta interesgarri bat proiektatzen dute Tabakalerako zinema-aretoan. Eta hain zuzen, aste honetan gozagai izango dugun filmaren inguruan hitz egitera etorri da gurera Josemi Beltran. Horretaz gain, Oier Aranzabal lankidearen bisitaz ere gozatu dugu. Eta gaur, bi podcast berezi gomendatu dizkigu. --- Dentro del ciclo Nosferatu, todos los miércoles se proyecta en la sala de cine de Tabakalera una película clásica e interesante. Y precisamente, J...

Jun 11, 202439 min

#1207 - 'El murmullo del agua', María Belmonte

Okendo Liburutegiko Marisa Hurtado liburuzaina izan da gure gaurko protagonista. Hilabetero, liburu zoragarri baten gomendioarekin etortzen da gugana, eta gaurkoan María Belmonte idazlearen azken obra ekarri digu: 'El murmullo del agua'. --- La bibliotecaria Marisa Hurtado ha sido nuestra protagonista de hoy. Cada mes nos trae la recomendación de un libro maravilloso, y hoy nos ha propuesto la última obra de la escritora María Belmonte: 'El murmullo del agua'.

Jun 10, 202436 min

#1206 - Banpiroak protagonista Kresala Zineklubean

Asteartero Kresala Zineklubeko lagunek proiekzio berezi bat antolatzen dute Trueba Zienamatan. Eta gaurkoan Pedro Saldaña kidea izan da gurekin, hurrengo hilaren 11n hirira ekarriko duten filmaz solasean. --- Todos los martes los amigos del Cineclub Kresala organizan una proyección especial en los cines Trueba. Y hoy ha estado con nosotros Pedro Saldaña, para hablar de la película que traerán a la ciudad el próximo día 11.

Jun 07, 202449 min

#1205 - Harro al gaude harrotasunaren hilabeteaz?

Ostegunero moduan, gaurkoan ere Alai Ormazabal lankidea izan dugu Ispilu Beltza saioko mikrofonoetan. Eta berarekin, ekaina osoan zehar ospatzen den LGTBIQ+ kolektiboaren harrotasun hilabeteaz aritu gara solasean. --- Como cada jueves, Alai Ormazabal se ha acercado a los micrófonos del programa Ispilu Beltza. Y con élla en el día de hoy hemos charlado sobre el mes de orgullo del colectivo LGTBIQ+ que se celebra durante junio.

Jun 06, 202454 min

#1204 - Bagera, euskara donostiarron erdigunean ipintzeko prest

Bagerak 2024-2028 urteei begira, plan estrategiko bat garatu du. Elkartea irisgarria izatea, euskaratik urrun daudenak euskarara gerturatzea eta Donostian euskaraz bizi ahal izateko guneak identifikatzea. --- Bagera ha desarrollado un plan estratégico de cara a 2024-2028. Y con su trabajo buscarán que la asociación sea accesible, que los que están lejos del euskera se acerquen al euskera e identificar espacios para poder vivir en euskera en Donostia.

Jun 05, 202448 min

#1203 - Robert Aldrich 'Nosferatu' zikloan

Asteazkenero, arratsaldeko 19:00tan, 'Nosferatu' zinema zikloaren proiektzio berri bat izaten dugu Donostiako Tabaakaleran. Eta biharko emanaldia aurkeztera, gurera gerturatu da Josemi Beltran, Donostiako Zine Unitateko Zuzendaria. Horretaz gain, Miguel Harina liburuzainak obra interesgarri baten gomendioa ekarri digu, literaturaz ere gozatu dezagun. --- Todos los miércoles, a las 19:00, tenemos una nueva proyección del ciclo de cine 'Nosferatu' en el Tabaakalera de Donostia. Josemi Beltrán, Dir...

Jun 04, 202439 min

#1202 - 'Sephora kids' fenomenoa

Irutxuloko Hitza hedabideko Olatza Balda kazetaria izan da gurean, landu berri duten, eta bereziki kezkagarria den, gai baten inguruan solasean: 'Sephora kids' fenomenoaren eraginez, 14 urtetik beherako neskatoek kosmetika eta edertasun dendak bete dituzte, aurpegiko azala zaintzeko produktuen bila. Adituek, baina, argi dute: tendentziak jarraituta, helduen produktuak erabiltzeak ondorio kaltegarriak ditu haurren larruazalean, autoestimuan eta garapen emozionalean. --- La periodista Olatza Balda...

Jun 03, 202445 min

#1201 - Smartphonearekin kontrola galduta

Denbora bat darama Oier Aranzabal lankideak smartphoneari ematen diogun erabileraren inguruan konszientzia hartu eta horren inguruan hausnartzen. Eta iritsi da, bere ustez, gailu hau albo batera uzteko ordua. Horretaz gain, Donostian izango dugun kontzertu interesgarri baten inguruan ere aritu gara solasean, ostiralero moduan, Jon Gartziarekin. --- Nuestro compañero Oier Aranzabal lleva tiempo tomando consciencia y reflexionando sobre el uso que hacemos del smartphone. Y ha llegado, en su opinió...

May 31, 202450 min

#1200 - "Espainiako zemento trontxoa"

Ostegun honetan ere, Alai Ormazabal lankidearen bisita izan dugu. Eta gaurkoa, Madrilen pasa duen astebukaeraz aritu gara solasean. --- Este jueves también hemos recibido la visita de nuestra compañera Alai Ormazabal. Y hoy hemos estado charlando sobre el fin de semana que ha pasado en Madrid.

May 30, 202446 min

#1199 - 'Ninini', Antton Telleriaren perfume berria

Ninini Antton Telleria ren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa. --- Ninini es el segundo espectáculo de comedia de Antton Telleria . Vuelve a los escenarios tras el éxito de Nekatutak , aunque quiere dejar claro que este espectáculo no tiene nada que ver con el anterior. Este espectáculo es diferente. En concreto...

May 29, 202440 min

#1198 - Cannes: azoka edo zinemaldia?

Josemi Beltran, Donostiako Zine Unitateko Zuzendaria, Canneseko Zinemaldiaren aurtengo edizioan izan da. Baina, glamour eta izarren artetik urrun ibili da, beste behin. Telbistan ikusten duguna, industria barruko langileek bizi duten errealitatearen oso ezberdina delako. Gaur, barrutik ezagutuko dugu Canneseko zinema azoka. --- Josemi Beltrán, Director de la Unidad de Cine de Donostia, ha estado, una vez más, en la edición de este año del Festival de Cannes. Pero, ha caminado lejos del glamour y...

May 28, 202437 min

#1197 - Magia ere euskaraz!

Magoa, informatikaria eta eduki sortzaile digitala da, besteak beste, gure gaurko gonbidatua: Xabi Linazasoro (@trikuxabi). --- El invitado de hoy es mago, informático y creador de contenido digital: Xabi Linazasoro (@trikuxabi).

May 27, 202443 min

#1196 - Zinema klasikoari keinuak, Kresala Zineklubean

Ostiralero lez, gaurkoan ere, Kresala Zineklubeko lagunak izan dira gurean, datorren maiatzaren 28an, Donostiako Trueba Zinemetan proiektatuko duten filmaz solasean. Horretaz gain, Jon Gartzia lankideak asteburuari ongi etorria emateko talde musikal interesgarri bat ekarri digu, gure belarriak goxatzeko asmotan. --- Como todos los viernes, hoy también han estado nuestros amigos de Kresala Zinekluba para charlar sobre la película que proyectarán el próximo 28 de mayo en los Cines Trueba de Donost...

May 24, 202439 min
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android