Hil arte bizi - podcast cover

Hil arte bizi

EITB Radio Televisión Pública Vascaguau.eus
Nere Erkiaga tanatologoak heriotza onartzen eta atsekabetuei laguntzen erakusten digu.
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

8. ALCER elkartea: Hilotz bakar batek zazpi bizitza eman ditzake

Bi gonbidatu ekarri dizkigu Nere Erkiagak organo dohaintzaz hitz egiteko. ALCER Gipuzkoa elkarteko Maider Amenabar gizarte langilea, eta Miren Josune Martija, orain hamar urte giltzurrun bat jaso zuen emakumea.Berrogei eta bost urte bete ditu ALCER elkarteak eta bere lanaz eta egunerokoaz argibideak eman dituzte podcastean. Organo emaile izateko borondatea hurbilekoei jakin arazi eta idatziz jartzearen garrantzia azpimarratu digute.

Jun 08, 202419 minSeason 1Ep. 8

7. Nere Erkiaga tanatologoa: Ariketa praktikoa; azken borondateak idazten

Heriotzaren inguruko gogoeta zenbait egin ostean, podcstaren azken atalean hitzemandako ariketa praktikoa gauzatu nahi izan du Nere Erkiaga tanatologoak, azken borondateen agiria idatziz ondo zehaztuta utzi hil hurren dagoenean, bere ordezkariek gauzak nola egitea nahi duen jakin arazteko naturaltasun osoz.Eutanasia legea indarrean jarri berria da eta zehaztasun hori ere utzi liteke idatziz dagoeneko. Zer nahi duzun eta zer ez erabakitzeko, bideak eta prozedura zehaztu dizkigu ulertzeko modu err...

Jul 23, 202119 minSeason 1Ep. 7

6. Inigo Suberbiola: ''Ahalduntzea ona da heriotzari beldurra galtzeko''

Heriotzari bizkar emanda bizi gara, ez ikusiarena egiten diogu bere iritsiera saihestuko bagenu bezala. Baina iritsi, iritsiko da eta herio iristen denerako prestatuta egotea bezalakorik ez da.Bizitzako beste esparruetan bezala, heriotzaren aurrean ere ahalduntzea egoera gertatzen denerako gu eta gure ingurukoak prest egoteko. Inigo Suberbiola, zainketa aringarrien arloko medikuak, "normaltasunaren" garrantzia azpimarratu digu, Gaiaz hitz egitea eta behar besteko informazioa eskatzeak, pertsona ...

Apr 16, 202122 minSeason 1Ep. 6

5. Inigo Suberbiola: ''Sedazioa, hil hurren dagoenaren lasaigarri''

Sedazioari eskaini diogu "Hil arte bizi" atalaren gaurko podcasta. Inigo Suberbiola etxeko ospitalizazioan dabilen medikua, zaintza aringarrietan aditua da eta argi eta garbi utzi nahi izan digu zaintza aringarrietan erabiltzen diren botika eta helburuak oso zehatzak direla, hil hurren dagoen pertsonari lasaiago egoten laguntzea. Izan ere senide askoren kezka izaten da, bere hurbilekoari botikekin bizitza laburtzen ari ote zaion pentsatzea.Nere Erkiaga tanatologoak egindako galderei erantzunez, ...

Mar 29, 202120 minSeason 1Ep. 5

3. Inigo Suberbiola: ''Hil hurren dagoenari, alboan egonda laguntzen zaio''

Inigo Suberbiola medikua, etxeko ospitalizazioan trebatua dago eta hil hurren dauden pertsonak eta hauen familiak egunero artatu behar izaten ditu. Horregatik gonbidatu du Nere Erkiaga tanatologoak bere podcastera.Suberbiolak garbi utzi digu, hil hurren dagen pertsonaren sintomak argiak izaten direla eta seinale hori izaten dela egoera horretan dagoenaren ingurukoak "laguntza aktiboa ematetik, albotik laguntzera" pasatzeko garaia. Jaiotzean goranzko ibilbidea egiten dugun bezala, beheranzko joer...

Mar 21, 202119 minSeason 1Ep. 3

2. Felix Zubia: Xabier Letek ''ez nau izutzen negu hurbilak'' bete egin zuen

Nere Erkiaga tanatologoak, Felix Zubia gonbidatu du "Hil Arte Bizi" podcastera. Izan ere zainketa berezien sailetik hil hurren dauden pertsonen berri hurbiletik daki Donostiako erietxeko medikuak.Xabier Leteren kasua aipatzeko gonbidatu du Nereak, zehatz esateko. Letek "heriotzaren erritoa prestatuta" zeukala azpimarratu du Zubiak, heriotzari aurrez-aurre begira urteak egin zituelako. Pertsonekin eta naturarekin "bakeak eginda" zegoela Xabier Lete daki azken unera arte zaindu zuen medikuak.

Mar 07, 202115 minSeason 1Ep. 2

1. Espe Laka: ''Xabier neukaz dabil eta pila bat laguntzen dozta''

Heriotza hurbiltzen ari denean, horri buruz hitz egiteak lagundu egiten du. Hala ikusi du bere bizitza profesionalean Nere Erkiaga tanatologoak eta bere familia hurbileko esperientzia azaldu digu podkastean.Bere osaba Xabierren kasua da eta alboan izan zuen izeko Esperena. Xabierrek hiltzera zihoala jakitean, lasai hiltzeko prestatu zuen bere burua eta horretan lagundu zion emazteak. Alargundu zenetik, fisikoki ez bada ere senarra hurbil dauka Espe Lakak ,"neugaz dabil" azpimaratzen du eta horre...

Feb 28, 202117 minSeason 1Ep. 1
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android