Aldi hau kontatzeko - podcast cover

Aldi hau kontatzeko

Berriawww.ivoox.com
Aldi hau feminismotik, euskaratik, Euskal Herritik... kontatzeko helburua du audio-serie honek. BERRIAk 20 urte bete ditu eta urte horiei guztiei begiratzea da asmoa, nondik eta nola sortu zen ahaztu gabe. 
Last refreshed:
Follow this podcast in the Metacast mobile app to refresh it and see new episodes.
Download Metacast podcast app
Podcasts are better in Metacast mobile app
Don't just listen to podcasts. Learn from them with transcripts, summaries, and chapters for every episode. Skim, search, and bookmark insights. Learn more

Episodes

Izan zirelako gara

Egunkari feminista bat egiten ahalegintzen gara egunero. Eta konpromiso hori, kazetaritzan ez ezik, etxearen solairu guztietan islatzen saiatzen gara. Bidea sekula ez da erraza izaten esparru honetan, baina bai ederra.

Oct 13, 202336 min

Kanpo begirada

Ezagutzen al dute BERRIA euskal herriko gazteek? Kontsumitzen al dute? Eta helduek, zer nola ikusten gaituzte? Adituek? Guztiak bildu ditugu audio seriearen atal honetan. BERRIA sortu zenean 20 urte zituztenen eta urte horretan jaio zirenen iritziak jasotzeaz gain, Lander Garroren, Amaia Arroyoren, Eneko Bidegainen eta Estitxu Garaien analisiak bildu ditugu. Labur esanda, kanpotik nola ikusten gaituzten jaso dugu atal honetan.

Jun 21, 202332 min

Bagara nor

Kulturaren bidez, geure buruari nor izateko baimena ematen diogu BERRIAn, besteak beste. Munduan gertatzen denaren berri ematen dugu, kulturgileen eskutik. Gertakari baten analisia egin, sorkuntza ardatz. Nor izateko plaza bat da BERRIA, euskal kulturgileen eskura jartzen duguna. Eta, hain zuzen horregatik, gaur, guk sortu ordez, kulturgileak ekarri ditugu hona, haiek sor dezaten. Guztiei galdera berdina egin diegu: BERRIAk zer ekarpen egiten dio euskal kulturgintzari? Eta kulturgileei? Aner Per...

Jun 21, 202312 min

Euskal Herria egunero sortzeko

Egunkari nazionala da BERRIA. Euskarazko egunkari nazional bakarra. Naziotasuna da BERRIAren identitateetako bat, balio bereizgarrietako bat. Baina zergatik? Eta zer dela-eta du horrenbesteko garrantzia nazio ikuspegiak? Galdera horiei erantzuteko, Amagoia Mujika BERRIAko zuzendaria gonbidatu dugu. Ekhi Erremundegi Baionako delegazioko kazetaria, Ion Orzaiz Iruñeko delegazioko kazetaria eta Jule Goikoetxea EHUko zientzia politikoetako irakaslea ere izan dira gurean.

Jun 21, 202319 min

Leiho bat mundura

Munduan zer gertatzen den eta zergatik. Hori euskaraz jaso eta ematea izan da BERRIAren helburuetako bat. Lekuko izan eta lekuko egin. Aldi hau ere mundutik kontatzen dugulako. Gurekin izan zara, irakurle, Kolonbiako bake prozesuan, Fidel Castroren heriotzaren omenaldietan, Ekialdi Hurbileko gatazketan, Olinpiar Jokoetan, Ukrainako gerraren muinean. Asko dira maletan grabagailua, kamera eta arkatza sartu, eta munduaren punta batera joan diren BERRIAko kazetariak. Nola gogoratzen duten jakin nahi...

Jun 21, 202325 min

Herri ekimenez sortua

Herri ekimenetik sortu zen BERRIA, Egunkaria-ren itxierak behartuta. Herri gogotik, beraz, komunitatetik. 20 urteko ibilbidea, garai bakoitzaren erronkei erantzuten, bizi dugun aldi honen gakoetan sakontzen, mundua eta Euskal Herria ulertzen laguntzen digun kazetaritza egiten, betiere komunitatearen sustenguarekin. Ainara Lasa BERRIAko Marketin saileko arduraduna eta Iban Arregi Berria Taldeko Kontseilari ordezkaria gonbidatu ditugu mahai inguru honetara, 20 urte hauetako ibilbideaz, komunitatea...

Jun 21, 202331 min

Izan zirelako gara

Egunkari feminista bat egiten ahalegintzen gara egunero. Eta konpromiso hori, kazetaritzan ez ezik, etxearen solairu guztietan islatzen saiatzen gara. Bidea sekula ez da erraza izaten esparru honetan, baina bai ederra. Hala ere, beti izan al da BERRIA feminista? Nolakoa izan da honaino iristeko bidea? Eta, aurrera begira, zer dugu egiteko? Bidea urratzen ari diren bidaide guztiei esker iritsi gara honaino. Eta, hain zuzen horregatik, lokatzetara jaitsi diren horietako hiru lagunekin egin dugu hi...

Jun 21, 202336 min

Hiztripuak eta kontakatiluak

Bitxikeria, anekdota eta hiztripu asko kabitzen dira 20 urtean. Konta daitezkeen eta ezin daitezkeen pasadizoen inguruan egin dugu etxearen eta bi hamarkada hauen errepasoa, BERRIAko langileen eskutik.

Jun 21, 202336 min

Guk hizkuntza eta hizkuntzak gu

Egunkariak bidea urratu eta zabaldu bazuen ere, haren itxierak baliabiderik gabe utzi zituen langileak. Horrek, beste gauza askorekin batera, hizkuntza aldetik ere atzerapausoa ekarri zuen, urteetan landutako eta entrenatutako gihar linguistiko horri kalte eginez. Irene Arrarats BERRIA egunkariko euskara taldeko arduraduna itxierak utzitako egoeraz, estilo liburuaz eta euskararen egoeraz arituko zaigu.

Jun 21, 202343 min

Aldi hau kontatzeko

Aldi hau kontatzeko audio-seriearen rafaga. Guztira 8 atal izango ditu seriek eta atal bakoitzean gai bat izango du ardatz: hizkuntza, feminismoa, naziotasuna, mundua, kultura, kanpo begirada, anekdotak eta komunitatea. Guztiak ekainaren 19tik aurrera entzungai!

Jun 13, 20238 sec
For the best experience, listen in Metacast app for iOS or Android